Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

27/02/19

noticia

Alias Robotics: robotentzako zibersegurtasuna eskaintzen duen lehen enpresa

 

Urtebete baino gutxiago duen euskal startup honek produktu guztiz berritzaile bat merkaturatuko du datozen hilabeteetan

Forbes aldizkariak 30 Under 30 zerrendan sartu du enpresaren sortzaile David Mayoral, eta Europako 30 gazte ekintzaile garrantzitsuenetako bat bihurtu da

Alias Robotics UpEuskadiko (euskal ekintzailetzaren ekosistemako) kide da

 

Alias Robotics etorkizun handiko euskal enpresa gazte bat da. Gasteizen kokatua, urtebete baino gutxiagoan 12 langile izatera iritsi da eta urtea amaitzerako plantilla bikoiztea espero du. Konpainiaren fundatzaile David Mayoralek (Gasteiz, 1992) dioenez, robotentzako zibersegurtasuna eskaintzen duen merkatuko lehen enpresa da, “guk dakigula”.

 

Bere gaztetasuna gorabehera, hauxe da bere bigarren esperientzia enpresa munduan. 2012an, 19 urte baino ez zituela, David Mayoralek Erle Robotics sortu zuen Victor anaiarekin, robotentzako garun artifizialak fabrikatzeko. “Robotikaren mundua gure pasioa izan da txikitatik”. Ibilbide arrakastatsu horretan, bada datu bat azpimarragarria dena, bezerotzat izan baitzuten Pentagonoa, hau da, Estatu Batuetako Defentsa Saila.

 

Sortu eta lau urtera, artean 20 langile zituztela, Acutronic multinazional suitzarrak erosi zuen Erle Robotics. “3.000 eurorekin sortu genuen konpainia eta saldu genuenean milioi askotan baloratuta zegoen”.  David Mayoralek enpresa utzi eta urtebetez bidaiatu zuen Estatu Batuetan, Japonian eta Asian barrena, bere hurrengo proiektua diseinatzeko. “Horrelaxe sortu zen Alias Robotics eta horrelaxe hasi ginen robotentzako zibersegurtasuna egiten. Hazten ari den sektore bat da”.

 

Mayoralek elkarren pare jartzen ditu roboten egungo egoera eta joan den hamarkadako ordenagailu pertsonalena “segurtasuna inork kontuan hartzen ez zuenekoa”. Bere produktua garapen fasean dago, baina dagoeneko hasi da ikuskapen eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen. Asmoa da datozen hilabeteetan merkaturatzea Alias enpresaren robotentzako zibersegurtasun-eskaintza. “Zortzi hilabete daramatzagu lanean eta dagoeneko 12 langile dauzkagu”.

 

Proiektu hau berezia da robotei sistema immunologiko bat ematen dielako, gizakiok dugun sistemaren antzeko eredu batekin: “teknologia egokitu egiten zaio robotari, eta gai da erasoak aurreikusteko, abisuak emateko eta robota babesteko”.

 

Nahiz eta enpresak ibilbide laburra duen, dagoeneko lortu du South Summit 2018 (Europako ekintzaile berritzaileen lehiaketa garrantzitsuenetako bat) irabaztea merkataritza elektronikoaren kategorian. Gainera, Forbes kazetaritza-taldeak bere urteroko ‘Forbes 30 Under 30’ zerrenda entzutetsuan sartu du David Mayoral, alegia, Europako 30 urtetik beherako 30 enpresari gazte garrantzitsuenak identifikatzen dituen sailkapenean. Iragan otsailaren 20an jaso zuen saria Londresen.

 

“Lehenik eta behin ardura handi bat da, gaur egungo panorama aldatzeko izendatua izan zarelako. Gauzak ongi egin behar dituzu, mundua aldatzen ari den jendez osatutako zerrenda batean zaudelako. Gogo eta indar handiz hartu dut saria, eta erronka hau gainditzeko behar den maila eman nahi dut”.

 

Finantzaketa bila

Bien bitartean, Alias Robtotics enpresak finantzaketa bila jarraitzen du. “Jarri dugu kapitala eta datozen asteetan inbertsio-erronda bat itxiko dugu. Datorren urtean finantzaketa gehiago atzematen saiatuko gara”. Mayoralek dio bere proiektua “oso anbiziotsua dela, baina hori ezinbestekoa dela zerbaitetara iritsi nahi bada. Lan talde ona dugu, ongi prestatua eta inpaktua sortzeko gai dena. Plantillaren maila teknologikoa oso altua da eta, batez besteko adina, berriz, gaztea, 30 urte ingurukoa”.

 

Epe ertainera, enpresak mundu mailako erreferentzia izan nahi du roboten zibersegurtasunean. “Konpainia handi bat izan nahi dugu, garrantzi handikoa Espainian eta nazioartean. Eta robotikarako zibersegurtasunaren nitxoan zentratu nahi dugu”.

 

Mayoralek azpimarratu du robotak gure bizitzan eta, batik bat, industrian sartzen ari direla, eta prozesu hori geldiezina dela. “Enpresek gehiago produzitu nahi dute denbora gutxiagoan, eta hori robotekin lortzen da”. Horregatik da hain garrantzitsua inork ez dezala hackeatu datozen hamarkadetan munduko ekonomiarentzat funtsezkoa izango den tresna hori.

 

David Mayoralek nabarmendu du zibersegurtasunaren eta ekintzailetzaren ekosistemak osasuntsu daudela Euskadin. “Gero eta mugimendu gehiago dago ekosisteman. Egoera pribilegiatuan gaude, ekosistema horrek enpresak babesten dituelako eta hazten laguntzen digulako”. Ildo horretatik, bere esker ona adierazi du Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak (Zibersegurtasunerako Euskal Zentroaren bitartez), BICAraba zentroak (enpresaren gehiengoaren jabea) eta Arabako Foru Aldundiak emandako laguntza publikoengatik. “Oso eskertuta gaude la Caixa Fundazioaren Day one bankuarekin ere, mailegu bat eman digulako”.

 

Zibersegurtasunerako Euskal Zentroari buruz esan du bultzada sendoa eman diela sektoreko enpresei, “lagundu egin die ekitaldiak antolatzen, harremanak egiten eta baita ere finantzaketa bilatzen. Lan bikaina egiten du, batez ere zabalkunde arloan”.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.