Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

05/03/19

noticia

Eusko Jaurlaritzak BIND 4.0 aurkeztu die Silicon Valleyko start-upei

 

Euskal ordezkaritzak Stanfordeko Unibertsitatea eta Google bisitatu ditu

Adimen Artifiziala, Errealitate Birtuala edo Errealitate Handitua bezalako 4.0 teknologiak izan dira egunean zehar aztertu diren gai nagusiak

 

Estatu Batuetako mendebaldera egiten ari den bidaiaren lehen egunean, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak 4.0 teknologiak eta ekintzailetza izan ditu ardatz.

 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak Sillicon Valleyko hogei bat start-upei ezagutzera eman die BIND 4.0 enpresen azeleraziorako programa. Ekintzaileekin eginiko topaketan programaren hurrengo edizioan parte hartzera animatu ditu, Californiako teknologiarik aurreratu eta puntakoenak euskal industriaren garapena bultzatu dezaten. Programa oso ondo hartua izan da eta bertaratutakoek Euskadiko ekosistemaren balioa eta enpresa-kultura aitortu dituzte.

 

Topaketan, sailburuarekin batera Estatu Batuetan Eusko Jaurlaritzaren delegazioko Jorge Fernandez, Teknologia eta Berrikunza sailburuordea Estibaliz Hernaez, SPRIko zuzendari nagusia Alex Arriola, Euskal Nazioartekotze Agentziak Washintonen duen bulegoko zuzendariak Jurdana Izagirrek eta Zibersegurtasun Zentroaren zuzendariak Javier Dieguezek parte hartu dute.

 

Stanfordeko Unibertsitatea

 

Goizean, euskal ordezkaritzak bilera egin du Stanfordeko Unibertsitateko Adimen Artifizialeko Laborategian, mundu mailan alor hau lantzen duen laborategirik garrantzitsuenean. Laborategia gidatzen duen Christoopher Manning irakasleak azaldu duenez, gaur egun Unibertsitateak Adimen Artifiziala gizakia ardatz lantzen du.

 

Bileran zehar Adimen Artifizialaren aplikazio ezberdinak aztertu dira, Euskadiko Zentro Teknologikoetan ere lantzen ari direnak: automobilgintza eta gidatze autonomoa; robotika; osasunaren alorra; eta lengoaiaren alorrean, gure kasuan Euskara ardatz, itzulpen automatikoen sistemak hobetzeko.

 

Jaurlaritzatik sortu berria den BRTA kontsortzioarekin ahalmenak zeintzuk diren azaldu dira eta etorkizunean lankidetza bideak adosteko aukera zabaldu da. Lankidetza horriek helburu hauek izago ditu: I+G proiektuak partekatzea, ikerlari trukea ahalbidetzea, doktore ikasketak egiten ari diren ikasleen egoitzak erraztea, edo industriari zuzendutako Adimen Artifiziala ardatz industriari zuzendutako proiektuak elkarrekin lantzea.

 

Google

 

Googleren eraikin nagusienetako bat ere ikusi ahal izan du Euskal ordezkaritzak, multinazionalean lan egiten duen Iker Jamardo Software Ingeniari Seniorraren laguntzarekin. Jamardo Daydream taldeko partaide da, eta Errealitate Birtuala nahiz Errealitatea Handitua lantzen ditu.

 

Elkarrengandik gertu dauden bi teknologia hauen aplikazioa aztertu dute bileran, baina ez bakarrik enpresa munduaren esparruan, baita pertsona guztien egunerokoan zabaltzen dituen aukeren inguruan ere.

 

Googlek gaur egun bulegoak ditu bost kontinenteetan eta  95.000 pertsonek egiten dute lan bertan.

 

Energiako euskal enpresak Ekialdeko kostan

 

Mendebaldeko kostaldean bidaia egiten ari den aldi berean, enpresa-ordezkaritza bat Javier Zarraonandia Industria sailburuordea buru, Siemens Gamesak Bostonen duen egoitzara bisita egin dute eta Iparramerikako ekialdeko kostaldean egiten ari diren hainbat proiektu eoliko offshore aztertu ahal izan dituzte.

 

Enpresek inguru horretan zabaldu daitezkeen negozio aukerak ezagutu nahi izan dituzte eta proiektu guztietan digitalizazioak duen garrantzia ere baieztatu ahal izan dute. Bileran gainera etorkizunean landu daitezkeen elkarlanerako aukerak aztertu dituzte.

 

Euskaditik bidaia honetan parte hartzen ari diren enpresak hauek dira: Erreka, Euskabea, Ibermática, Idom, Nautilus, Ormazabal, Saitec eta ZIV.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Woza: “BIND aparteko plataforma da startupen hazkunderako eta ikusgarritasunerako”

BIND Govtech-en bidez, Wozak berrikuntza-proiektu bat egin zuen EVE sozietate publikoarekin, eta horrek barne-prozesuak, -estrategiak eta -metodologiak hobetzeko balio izan dio.