Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

17/03/19

entrevista

Kidytechy: Learning by playing, jolasaren bidezko ikasketa

Kydtechy errealitate handituaz sortutako eta interes soziala duten kurtsoak eskaintzen dituen hezkuntza-plataforma da. Kurtsook jolas gisa sortu dituzte Jon Granadero, Isabel Castro, Diego Andrés eta Unai Tapiak, lau gai nagusi lantzen dituzten haurrentzako edukiez: sareko segurtasuna, sexu-berdintasuna, lehen sorospenak eta bide-hezkuntza.

Edukiok hiru formatutan ematen dira: presentziazko kurtsoak, online bidezkoak eta errealitate handituaz eginiko kurtsoaren bertsio gamifikatua duen Aplikazioa. Talentua eta teknologia batu dira ikasketa-prozesuak arinago eta eraginkorrago izateko eta, era berean, haurrengan epe luzean ere manten daitezen.

  

Zuen aktibitateetan, haurren hezkuntza eta hazkuntzarako gai garrantzitsuak biltzen dira.

Ciberbullying eta sareko segurtasunari, sexu-berdintasunari, lehen sorospenei eta bide-hezkuntzari lotuko edukiekin dihardugu. Gai bakoitza hautatu izan dugu hauen ezagutza eskasaren ondoriozko zenbait arazo direla eta. Haurrek baloreak barneratzea eta esparru bakoitzari lotutako arriskuak saihestea ditugu helburutzat.

 

‘Kahoot’ plataformaren bidez haurron ezagutzak eta aurrerapena antzeman ditzakezue…

Lehenbizi eduki teorikoak landurik, gero Kahoot plataforma erabiltzen dugu, haurrak dibertitu egiten baitira klasean agertutako kontzeptuei buruz erantzuten. Honi esker, lortzen duten puntuaketak haien aurrerapena ebaluatzea errazten digu; bestalde, haurrek taldean lan egiten ikasten dute.

 

Errealitate Handituak ere eragiten du materiekiko interesa pizterako orduan.

Formakuntza Errealitate Handituko bideo-jolas batekin osatzen dugu. Diseinu esklusiboko karta-joko bat da; mugikorrak kartak eskaneatzen ditu, bideo-jolasaren istorioa osatuz zein aldatuz. Haurrak dibertitzen diren artean, jokoak landutako gaiari lotutako erronkak eta ariketak proposatzen dizkie, eta haiek kartak baliatu beharko dituzte istorioaren ibilbidea.

Ikasketa eraginkorrago izateko eta haurrek edukiak luzera gogoratzeko, errealitate handitua erabiltzen dugu. Teknologia honek esperientzia bidezko ikaskuntza eskaintzen du. Honi esker, haurrek gaitasun berriak garatzen dituzte, behaketa hausnartua eginez, kontzeptualizazio abstraktua garatuz eta egoera berrietan frogak eginez hezitzen baita.

 

Era berean, irakasleek berebiziko garrantzia duten edukiei etekinik handiena ateratzeko teknologiak garatu dituzue.

Formakuntza-kurtso bat garatu dugu, irakasleek eurek gure teknologiak klasean erabiltzen jakin dezaten. Landu beharreko gaiak azaltzen dizkiegu eta benetako adibideak dituzten ariketa praktikoak ematen dizkiegu, aplikazioa nola dabilen erakusteaz gain.

 

Hezkuntza zentroak, gurasoen elkartea eta erakundeak dira, beraz, zuen helburu nagusiak, ezta?

Gure helburua hezkuntza zentro guztietara eta sormena lantzen duen hezkuntza berritzailea sustatu nahi duten erakundeetara iristea da. Bestalde, harremanetan ibili gara zenbait AMPArekin, eskolaz kanpoko kurtsoak jasotzeko. Azkenik, haurren talde txikientzat klase partikularrak eskaintzen ditugu, gai garrantzitsuak beste modu batean ikas ditzaten.

 

Zein babes jaso duzue proiektua garatzeko? Norantz zuzentzen dituzue zeuen hurrengo erronkak?

Proiektua Demium Startups inkubagailuak babestua da. Haiek aholkatu egiten gaituzte, proiektua garatzeko kurtsoak eskaintzeaz batera. Gure hurrengo erronka estatu mailan sormenezko hezkuntzan erreferente izatea da, errealitate handitua hezkuntza-maila altuago batera eramanez.

 

+info: www.kidytechy.com

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.