Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

02/04/19

noticia

MassChallenge Biscay: Bizkaia eta Gipuzkoako 15 startup Bostonera

Bizkaia eta Gipuzkoako hamabost startupek apirilaren 1etik 4ra enpresa-bizkortze lantegi batean parte hartuko dute Bostonen.  MassChallenge Biscay  programaren bidez etapak gainditzen joan dira. Hurrengo hautaketan agian munduko MassChallenge finalerdian lehiatzeko aukera izango dute.

Hauek dira irabazleak: Accexible, Apparazzi, Appsamblea, Dynargy, Hermeneus, Indicate, Lukkap, MedicSen, NARU, Playooner, Smowltech, Stoor, S-Ther, Tagenea, eta TESTUALIA.

Bostonen, aste horretan, beren negozio-eredua lantzen arituko dira MassChallengeko enpresa, mentore eta nazioarteko inbertsiogileekin batera. Aurrera egitea lortzen badute, MassChallengeko munduko finalerdian lehiatzeko aukeratuak izango dira beste 300 startupekin batera.

Horietatik 130ek 4 hileko bizkortze-programa egingo dute eta horren ostean finalista eta 100 000$-ko sariaren irabazlea aukeratuko da.

MassChallenge Biscay programaren edizio berri honetan parte hartzen duten 15 enpresek bat egingo dute aurretik esperientzia bizi izan duten 37 enpresekin, ekintzailetza bultzatzeko eta Bizkaia munduarekin lotzeko helburuarekin.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.