Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

10/04/19

noticia

Googaz 2019, ekintzailetza eta enplegua Sopelan

Garapen Jasangarriaren Helburuetan oinarrituta, ekimenak Kopa Bizkaian eta Mexikoko Bootcamp IATAn parte-hartzeko aukera eskainiko du.

Sopelako Udala, Enplegua eta ekonomia sustatzeko sailaren bitartez, Googaz Sopela 2019 Jardunaldia antolatu du gazte sopeloztarren artean ekintzailetza eta enplegua sustatzeko Garapen Jasangarriaren Helburuen (GJH) bidez. Ekimenak Kopa Bizkaian lehiatzeko aukera eskainiko du eta irabazle izatekotan, Mexikoko Bootcamp IATAn (Innovation Across the Americas) parte hartu ahal izango dute gazteek.

Googaz Millenial inkonformista talde batek sortutako mugimendua da. Helburu nagusia Bizkaiko gazteak motibatzea da, ekintzailetza sustatuz eta beren bizitzaren jabe eta jabe sentiaraziz. Ekimen berri honek gure egungo belaunaldia era fresko eta originalean  goitik behera aldatu nahi du.

Gauzak horrela,  Bizkaiko 8 udalerritako gazteek apirila eta ekaina bitartean parte hartuko dute proiektu honetan. Lehenengo eta behin, ihes-joko baten bidez GJHak ezagutzen duten bitartean taldeka egingo dute lan. 3 talde onenak Bilbon ekainaren 8an ospatuko den Kopa Bizkaiara pasatuko dira. Okasio honetan Garapen Jasangarriaren Helburuei aurre egiteko proiektuak sortuko dituzte mentore eta adituen laguntzarekin. Talde irabazlea Mexikon jarraituko da proiektu berritzaileak garatzen.

 

GOOGAZ, 3 fasetan banatutako proiektua

Aurtengoa GOOGAZ proiektuaren bigarren edizioa izango da. Oraingoan Bizkaiko gazteek Garapen Jasangarriaren Helburuen inguruan egingo dute lan eta proiektua hiru fasetan banatuta egongo da.

  • I: Sopelan ospatuko da apirilaren 13an 11:00ak eta 20:00ak artean. Sopelako gazteak, 3-4 pertsonetako taldeetan, barnealdean ihes-jolasa (GJHetan oinarritutakoa) duen GOOGAZ Autobusetik irten beharko dira ahalik eta denbora gutxienean. 3 talde onenak hurrengo fasera igaroko dira,  Kopa Bizkaiara.
  • II: Kopa Bizkaia. 100 gazte inguruk proiektu berritzaileak garatzeko helburuarekin hartuko dute parte. Proiektu hauek GJHetan proposatzen diren erronkei erantzuna eman beharko dizkiete eta horretarako mentore eta adituen laguntza izango dute erronka bakoitzean. Jardunaren amaieran, talde bakoitzak bere proiektua aurkeztuko du labur-labur eta epaimahai batek talde onena zein izan den erabakiko du.
  • III: Kopa Bizkaiako talde irabazlea Mexikora joango da 2 astetan zehar Pueblako Iberoamerikar Unibertsitateak antolatzen duen Bootcamp IATAn (Innovation Across the Americas) parte hartzeko. Talde europar batek parte-hartzeko aukera duen lehenengo aldia izango da. Bootcamp honen helburua “Innovación Frugal”-ean oinarritutako proiektuak garatzea da, profil desberdinetako taldeetan.


Izen-emateak:
www.googazbizkaia.com/ebentuak/sopela 

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.