Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

13/06/19

noticia

“Bilbao Mentoring Conference” ekimenaren IV. edizioan

Ekainaren 20an, Bilbao Mentoring Conference delakoaren IV. edizioa antolatuko da Euskalduna Jauregian. Ekimenaren bitartez, talentua eta enpresen lehiakortasuna garatuko da.

Lisa Z. Fain eta Beatriz Valderrama ospe handiko bi pertsona dira nazioartean, eta aurtengo edizioko protagonistak izango dira emango dituzten hitzaldiekin.

Ekainaren 20an, Bilbao Mentoring Conference hitzaldiaren IV. edizioa egingo da Euskalduna Jauregian. Bilboko Udalak antolatu du ekimena Bilbao Ekintza udal-entitatearen bitartez. Jardunaldiaren bitartez, Bilboko Udalak mentoringaren alde egindako apustua finkatuko du, hiribilduan jardueraeta enplegua sor ditzakeen enpresa-ehuna sustatzeko tresna gisa.

Jardunaldian biltzen diren adituek enpresa-kudeaketako askotariko arloetako bizipenak, kontaktuak eta ikuspuntuak partekatuko dituzte, besteak beste, merkataritza-jarduera, giza baliabideak, finantzak edo nazioartekotze esparruetakoak. Honako hauek izango dira han bilduko diren hizlari nagusiak: Lisa Z. Fain, Center Mentoring Excellence zentroko CEOa, eta Beatriz Valderrama, Alta Capacidad-eko bazkide zuzendaria eta European Mentoring and Coaching Councilpresidente orde exekutiboa.

Mentoringa nazioartean hedatu da enpresa-proiektu berriak sustatzekoeta hainbat sektoretako profesionalek beren garapen-gradurik gorenena erdiesteko formula gisa. Funtsean, metodo horrek harremanetan jartzen ditu eskarmentu handiko profesionalak eta beren lan-gaitasunak hobetu nahi dituzten pertsonak. Aholkulariek banakako laguntza eskaintzen diete aholkularitzapean dituzten pertsonei eta haien gaitasunak eta trebetasunak hobetzen laguntzen diete enpresa-hazkunderako edo hazkunde profesionalerako erabaki estrategikoak hartzeko orduan.

Horri dagokionez, Bilboko Udalak, hiribilduko mentoreen sarea egonkortzeko, ikusarazteko eta zabaltzeko asmoz, Mentoring Programaren hamargarren edizioa antolatu du. Horren barruan sartu dute, halaber, Bilbao Mentoring Conference. Gainera, programan parte hartu duten pertsonei aintzatespenak banatuko zaizkie egindako lan altruistagatik eta balio profesionalagatik.

 

NAZIOARTEKO OSPEA DUTE HIZLARIAK

Ekainaren 20an jende gehien erakarriko duten ekitaldi nagusiak lehen aipatutako Lisa Z. Faineta Beatriz Valderrama adituen hitzaldiak dira. Fain adituaren hitzaldiak “Building Bidges Fits” du izena, eta lan-giro hobea lortzeko hainbat enpresetako, txikiak zein handiak, milaka profesional trebatzeko prozesuan lortu duen eskarmentuari buruz hitz egingo digu.

Beste alde batetik, Beatriz Valderrama adituak mentoringari aplikaturiko motibazio adimenduan sakonduko du. Hizlaria mentoringari buruzko sei libururen egilea da, bai eta “arrazoien gurpila” ereduarena ere, enpresan konpromisoa kudeatzeaz arduratzen dena. María Luisa de Miguelek, Mentoring Eskolako zuzendariak, aurkeztuko du hizlaria. Inaugurazio-hitzaldian ere hitz egingo du.

Jardunaldian, halaber, bi mahai-inguru egongo dira, honako gai hauei buruzkoak: “Mentoringa enpresan” eta “Mentoringa ekintzaile eta enpresaburuentzat”. Hauexek izango dira lehenengo mahai-inguruaren parte-hartzaileak: Mikel Madariaga moderatzailea, Zuzendaritzak Aurrera egiteko Elkarteko iparraldeko zuzendaria eta Mentoring Programako aurtengo edizioko mentorea; Alberto Martínez Sanguino parte-hartzailea, Schneider Electric Iberiako Giza Baliabideetako presidente ordea; Montse Guardia Guell, Alastria Blockchain Ecosystemeko zuzendari nagusia, Inma Rodríguez, Europako hegoaldean talentua kudeatzeko PepsiCo enpresako arduraduna.Eta Raúl Ibañez, Altran enpresakogiza baliabideetako arduraduna.

“Mentoringa ekintzaile eta enpresaburuentzat” mahai-inguruan hauek bilduko dira: Carlos García, Silver Economyko SOCEM HUBeko programako arduraduna; María Gutierrez, Hiwookeko CEO eta sortzailea; Joerg Schoolmann, mentoring arduraduna Youth Business International delakoan, eta Ana Bejarano González, Autoocupació enpresako mentoringeta enpresak sortzeko zerbitzuko arduraduna. Moderatzailea Garbiñe Henry izango da, Deustuko Unibertsitateko berrikuntza eta ekintzailetza zuzendaria

www.bilbao.eus/bilbaomentoringconference2019

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.