Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

16/06/19

entrevista

Idoia Iturbe, Demium Startups: “Ekiteko talenturik onenak identifikatzen ditugu ‘Dream Team’-arekin konektatzeko”

Demium Startups-ek aro berria hasi du Euskadin, Idoia Iturbe Managing Director, Jorge Gonzalez Talentu Zuzendari eta Jon Torrado Proiektuen Zuzendari dituela. Aro berri honetan, ekipoak prestatzen dituen Enpresen Inkubagailua egiten ari dira, ideiak proposatuz eta inbertsioetan lagunduz, Lean Startup oinarri duen metodologia arina baliatuz.

Besteak beste, Singularu, Citibox, Landbot, Cuidum eta Influencity ekimenak sortu dira #AllStartup ekimenetan. Talentu berrien hautaketa-prozesua da, zeinetan ekiteko irrika duten pertsonak "Dream Team" sortzeko elkartzen diren.

 

Idoia, Euskadin ekiteko sasoi onean gaudela ekin diozu erronka honi.

Hala da, euskal ekintzailetzaren ekosistema azken urteotan etengabe ari da hazten, eta gero eta proiektu gehiago sortu dira, zabaldu eta etekin handia lortzeko miloika euro inbertitu dituztenak; esate baterako, Ticketbits, Sherpa, eta abar.

Euskadik tradizio ekintzailea du, inbertsio pribaturako hazkundean den ekosistema eta erakunde publikoen euskarri sendoa. Gainera, duela urtebete Demium bezalako inkubagailua dugu, ekiteko gogoa bai baina ideiak, taldea edota diru-laguntza faltan dituen orok, ekiteko aukera izateko.

 

Nola sortu zen Demium? Zein izan da haren hazkunderako gakoa?

Valentzian sortu zen, 2013an, eta lau urteren buruan hasi zen zabaltzen, Madrilen bigarren egoitza zabalduz. Urrats hau negozio-eredurako inflexio-puntua izan zen; aurrerantzean hamar inkubagailu zabaldu dira: Bartzelona, Malaga, Bilbo, Londres, Kiev, Minsk eta Varsovia.

Hazkunde hau milioika euroko diru-laguntzaren eskutik etorri da, hurrengo urteetan 50 hiritan egoteko erronkari aurre egiteko. Estrategia honi esker, mundu guztiko ehundaka proiektutan hautagai izan ohi da.

Gainera, inbertitzeko fondo bat hasi da sortzen, hasitako proiektuen lehenbiziko faseak koinbertitzeko.

Egun, Demium Europa osoan hazkunderik handiena duen inkubagailua da, %78,8ko biziraupen ratioaz startup guztietan. Nazioarteko biziraupenaren media %10-12an dagoela kontuan hartuz gero, Demiumen exigentzia eta maila altua bistakoak dira, eta horrenbestez, geure inkubagailuan sortutako proiektuen kalitatea ere altua da. Zifra hauek Demium ereduaren emaitza dira, zeinetan ekintzailea ardatz den, merkatua izanik gure arrakasta erakusten duena.

 

Hiri bakoitzean, proiektuarako talde on bat duzue.

Halaxe da. Geure helburu handinahikoak betetzeko, negoziorako estrategian esperientzia duten profilak bilatzen ari gara, ekintzaileen ekosisteman eta inbertsioetan adituak direnak, zuzendaritza postuak hartu eta egoitza bakoitzean lider izateko.

Ni etorri aurretik, Bilboko bulegoan kalitate handiko taldeak jarduten zuen, Jorge González Talentu Zuzendari gisa zebilela. Ekintzailetza eta talentuaren kudeaketa batzen zituen. Bestalde, Proiektuen Zuzendari den Jon Torrado, egunean egunean ekintzaileekin dabil eta startup arrakastatsu bat fundatu du. Asko daki Lean ereduaz eta negozio digitalen ereduetan esperientzia handia du.

Neure kasuan, nazioarteko ibilbide luzea dut eta zenbait startupeten kide edota inbertsore naiz, bai berton bai erbestean. Hamarkada bat baino gehiago daramat munduko merkatu anitzetan lan egiten; hortaz, ikuspuntu globala jaso dut, euskal giro ekintzailea ulertuaz batera.

Ez dugu ahaztu behar gaur egun Demium 150 pertsonak osatutako komunitatea dela, langileak hainbat egoitzatan eta finantza edo lege-sailak dituzten zerbitzu zentralean sakabanatuta dituenak. Hauekin batera, 300 pertsona baino gehiago ditugu egoitzetako inkubagailuetan; honenbestez, diziplina anitzeko profilen, konexioen eta talentuen nazioarteko sarea osatzen dugu.

 

Zein erronka dituzu Bilbon Managing Director izatean?

Demium Euskadi taldeko beste kideekin batera, Demium proiektu gehien merkaturatzen dituen inkubagailu izatea nahi dugu. Lagunarteko hizkeran kalitatezko ‘deal flow’ deritzoguna.

Nire hasierako helburuetako bat ekintzailetzaren agenteen ahaleginera batzea da, sektore publikoan nahiz pribatuan. Hala, ekintzailetzaren fase guztietan elkarlanean aritu nahi dut, proiektuaren sorkuntzatik hasi eta hazkuntza eta nazioartera zabaltze faseetara arte. Talentua eta ekintzaile tradizio handia dugu industria tradizional honetan, ideiak eta dirua ere baditugu… Geure arrakasten ondoriozko ospea baizik ez dugu behar talentua eta kanpoko inbertsio pribatua hazteko! Hori, eta inbertsore pribatu eta partikularrak erakartzea euren inbertsioaz startupak laguntzeko.

demium startups idoia iturbeNolako prozesua bizitzen du Demiumen pertsona irrikatsu batek?

Gure lehenengo urratsa, ekiteko gogoa duten pertsonen talentua antzematea da. Ideia ardia eduki zein ez eduki, #Allstartups deitutako asteburu bateko hautaketa-prozesua pasatu behar dutenak ekipoak prestatzen eta ideiak azaltzen. Sei hilabeteko inkubatze-prozesua pasatzen dute, beste herrialde batzuetako eredu arrakastatsuetan inspiratuz. Guzti hau negozio, erakunde edota inbertsioa lortzeaz amaitzen da.

Geroago startup askok izen handiko azeleratzaileen bidez jarraitzen dute euren ibilbidea, inbertsioa jasoz zein euren bulegoetan nazioarteko zabaltzea jarraituz.

 

Eta nola sar gaitezkee Demium Startups Euskadin parte hartzera?

Urtero #AllStartup ekitaldi zenbait ospatzen dira, talentu berrien hautaketa-prozesua. Negozio, marketing eta teknologian talentu ekintzailerik onena duen profila bilatzen dugu: bakoitzak asteburu batez lan egiten du, elkarbizitzan, proposatutako proiektu pilotu bat aurrera eramaten eta dinamizazio, networking eta Workshop aktibitatean partekatuz.

 

Hain zuzen ere, All Startup Demium Euskadiren 6. Edizioa ospatu berri da…

Bai, eta arrakasta handia izan du. Maila oso altuko ekintzaileak izan ditugu, esperientzia eta konpromezu handikoak, ekiterako orduak oso baliagarria dena. Demiumek talentua antzeman du, kantitatean baino gehiago kalitatean, inkubatze-programaren eskakizuna handia dela argi utzi nahi dugulako hasiera-hasieratik.

Asteburuan zehar garatutako proiektuak askotarikoak dira: ‘fintech’, inteligentzia artifiziala, logistika, ‘deathech’, eta abar.

Eskerrak eman nahi dizkiegu aholkatu gintuzten pertsonei eta taldeen negozio-ereduak zalantzan jartzera hurbildu zirenei: Marisa Arriola, Nagore Ardanza, Josean Rodriguez, Taig McCarthy eta Iñigo Alday. Epaileei ere eskerrak eman nahi genizkieke, gure ekintzaileen laguntzaileei galdera irrikatsuak egin zizkieten eta: Aitor Urzelai, Josean Rodríguez, Oscar Villanueva, Cristina Oyón, Unai Carmona y Fernando Rodríguez.

 

Deialdiak Demium Startupsen webgunean argitaratzen dira aldiro, hementxe:

https://demiumstartups.com/allstartup-bilbao/

demium startups idoia iturbe

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.

17/04/2024

noticia

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da

Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatuta dago eta Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailaren eta SPRI Taldearen bitartez sustatutakoa

16/04/2024

noticia

SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez

BIND SME Connection laugarren edizioko Sozializazio Jardunaldia Arabako Parkeko auditorioan egingo da maiatzaren 14an