Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

19/06/19

noticia

21 startup-ek beren proiektu berritzaileak aurkeztu dituzte BIND 4.0 programaren bigarren Open Sessions jardunaldian

Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari Aitor Urzelaik aipatu du BIND ekitaldiaren hiru edizioetan 3,5 milioi euroko fakturazioa lortu dela enpresa handiek eta startup-ek sinatutako kontratuen bidez.

Donostiako Tabakalera zentroak jardunaldi trinko bat ostatatu du, non ekintzaileek aukera izan duten beren zerbitzu eta produktuak erakusteko

Hona hemen aurkeztu diren proiektu batzuk: minbizia aurreikusten duen adimen artifizialeko predikzio-sistema bat, 250 gas denbora errealean neurtzeko plataforma bat edo langile baten produktibitatea neurtzeko sistema bat

 

21 startup-ek beren proiektu berritzaileak aurkeztu dituzte asteazken honetan BIND 4.0 programaren bigarren Open Sessions jardunaldian (lehena joan den martxoan izan zen Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean), Donostiako Tabakalera egoitzan.  BIND 4.0, startup-ak azeleratzeko nazioarteko ekimen publiko-pribatu bat da, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duena. Hainbat proiektu aurkeztu dira: minbizia aurreikusten duen adimen artifizialeko predikzio-sistema bat, 250 gas denbora errealean neurtu eta informazioa berehala ematen duen plataforma bat, automatizazio-linea baten martxan-jartze prozesuko akatsak %30 murrizten dituzten simulazio-teknologiak edo langile eta lantegi bakoitzaren produktibitatea neurtzeko sistema bat.

 

Open Sessions ekitaldiak BIND 4.0 programaren faseetako bat dira. Jardunaldi trinkoak dira, non programarako aukeratutako startup-ek labur-labur aurkezten baitituzte beren proiektu berritzaileen edukiak (4 minutu konpainia bakoitzarentzat). SPRI Taldeak eta lurralde bakoitzeko patronalak antolatzen ditu, kasu honetan, Gipuzkoako Adegi elkarteak.

 

Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari Aitor Urzelaik BIND 4.0 programaren ezaugarriak azaldu ditu, esanez programa horrek aukera ematen diela ekintzaileei beren proiektuak enpresa handiekin landu eta merkaturatzeko. “Dagoeneko badauzkagu startup-ak kontratatzen dituzten 40tik gora enpresa eta hurrengo edizioan 12 gehiago izango dira, 52raino iritsiko garelarik” azpimarratu du.

 

Urzelaik adierazi du aurtengo hirugarren edizioak 32 startup parte-hartzaile batu dituela (aurkeztu diren 524 proposamenetatik aukeratuak), zeintzuek 44 proiektu sinatu baitituzte nazioartean erreferente diren enpresa trakziogileekin lantzeko.  Orobat esan du BIND programaren hiru edizioetan 3,5 milioi euroko fakturazioa lortu dela enpresa handiek eta startup-ek sinatutako kontratuen bitartez.

 

Jardunaldiak ikusgai jarri ditu startup-en lan anitz eta bereziak. Inmersia startup-ak digital twin eskaintzen du, errealitate birtuala erabiliz datuak bistaratzeko edo simulazio bat egiteko aukera ematen duen produktua.

 

Errealitate birtualean aditua den Ludus enpresak langileen prestakuntzarako teknologia bat du, ikaskuntza-prozesua %30 hobetzen duena eta bi erabiltzailek une berean erabil dezaketena kokaleku desberdinetan. “Errealitate birtuala oraina da jadanik eta enpresa handiak teknologia horretan inbertitzen ari dira” esan du.

 

Minbizia aurreikusteko

Naru enpresak osasun sektorean egiten du lan eta adimen artifizialeko predikzio-sistema bat sortu du minbizia aurreikusteko. “Konplikazio larriak izateko arriskua duten pazienteen datuak ematen dizkio onkologoari”.

 

Patia enpresak, berriz, diabetesaren arloan egiten du lan; gaur egun 450 milioitik gora pazientek dute gaitz hori eta 250.000 Euskadin bizi dira. Patia haurdunaldiko diabetesean espezializatuta dago batik bat, eta eskaintzen duen produktuak (GDMpredict) lehen asteetan detektatzen du gaitza. Produktu hori Kolonbiako 200 emakumeri aplikatzen ari zaio une honetan.

 

Zibersegurtasunari dagokionez, HDIV Security enpresak eraso “faltsuak” ezabatzen dituen software konponbide bat dauka, dagoeneko hainbat enpresatan ezarrita dagoena (adibidez Ulman); aldiz, Jakincode enpresak zibersegurtasuneko konponbide global bat eskaintzen du, produktu propioekin eta enpresa bakoitzaren neurrira egina.

 

Witrac enpresak hardware eta software teknologiak eskaintzen ditu produktu bat non eta zein egoeratan dagoen jakiteko denbora errealean. Elikagaiak garraiatzen dituen enpresa bateko 4.000 kamioitan aplikatu da “jakin ahal izateko karga non eta zein egoeratan dagoen”.

 

Gauzen Interneti dagokionez, Atelei enpresak plataforma bat dauka 250 gas denbora errealean neurtu eta haiei buruzko informazioa berehala emateko; bestalde, Oretek enpresa lantegietako automatizazio-lineetan zentratu da, akatsak eta atzerapenak etengabe zuzentzeko. “Simulazio teknologiak erabiliz softwarea eta kasuistika probatu ditzakegu martxan jarri baino lehen. %30 murrizten dugu sistema automatizatu bat ezartzeko behar den denbora eta kostua” diote.

 

Differengin enpresak proiektu bat dauka, sentsoreak sortzen dituena industria, nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetarako; “sentsore horiekin makina baten edozein arazo konpondu dezakegu”, eta baita ere jakin dezakegu behi bat non dagoen edo erditze prozesuaren zein puntutan dagoen.

 

Adimen artifizialaren arloan, Energy Sequence enpresak ETEen energia eraginkortasuna neurtzen du eta analisi bat egiten du bi asteren buruan, ohikoa den hiru hilabeteko epea itxaron beharrik gabe; Tyris enpresak, berriz, industria arloko prozesuak hobetzen ditu eta sei konponbide eskaintzen ditu: hasi mantenimendu prediktibotik eta kalitatetik eta energia eraginkortasun edo produkzioaren planifikazioraino; bestalde, Xabet enpresak neurrira eginiko konponbideak eskaintzen ditu industriako arazo espezifikoentzat, plataforma modular baten bidez.

 

Flything Technologies enpresak “argi ematen die” enpresen datuei konponbide pertsonalizatuak eskainiz (energia murrizketa edo gelditu ezin diren motorren mantenimendua). Vixion enpresak sistema bat du langile eta lantegi bakoitzaren produktibitatea neurtzeko edo lantegiko pieza akastunak identifikatzeko.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.