Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

23/06/19

entrevista

ChallenTech InnoSolutions: Innovative solutions to technological challenge

2018an hasi zen proiektua sortzen. Neila eta Rebeca Sanzek hiru urte baino gehiago zeramatzaten berrikuntzaren esparruan lan egiten, enpresa pribatu eta erakunde publikoetan. Esperientzia honi esker “transformazio digitalaren erronkak dakartzan beharrizanak ulertu genituen, eta ChallenTech InnoSolutions enpresa sortzea erabaki genuen”.

KrART plataforma profesionala dute industria kultural eta sortzaileetarako, 23 herrialdetan zabalik. Honekin “gizartea kultura, artea eta sormena baloratzen inplikatu nahi dugu”, nazioarteko akordioak eskatuko dituen erronka, “geure konpainiaren hazkunde potentzialean inbertitu nahi duten pertsonak” identifikatzea eskatzen duena.

challentech solutions logo

Zuen lehenengo produktua ‘KrART’ da; zein profileko bezeroei zuzentzen zaio? Zein zerbitzu eskaintzen ditu? Zein helburu du?

KrART industria kultural eta sortzaileei zuzendutako softwarea da, artista, artisau, diseinatzaile eta sortzaileekin nahiz sektoreko enpresa, erakunde publiko eta banakoekin lan egiten duena.

KrART kudeaketa integralerako plataforma profesionala da, promozio eta ezagutarazte zerbitzuak, arte obren, artisautzaren eta autore-diseinuaren salerosketa zuzena eta nazioartean proiektu artistiko eta kulturalen sorkuntza eta garapenerako mezenasgo kolektiboa eskaintzen dituena:

www.krartapp.com

KrARTen bidez gizartea kultura, artea eta sormena baloratzen inplikatu nahi dugu, , hazkundearen eta giza-ondarearen babeserako ezinbestekoak diren bildumatzea eta mezenasgoa sustatuz.

krart challentech solutions

 

Zuen lanari eta KrARTen garapenari esker Barakaldoko Yuzz saria jaso zenuten, Emakumezkoen Ekintzailetza saritzen duena. Zein onura lortu zenuten sari honen bidez?

Sari hau jasoz gero, BIC Bizkaia Ezkerraldearen laguntza jaso genuen, gaur egun egoitza bertan dugula. ChallenTech InnoSolutions aurrera eramateak eta KrART sakonki garatzeak finantzatuak izatea ahalbidetu zigun eta, aldi berean, teknologia oinarri duten enpresetan emakumeok dugun papera goraipatu zuen.

 

Nola erabiltzen dira zuen aplikazioak? Mundu mailako erabilerarako prestatu al dituzue?

ChallenTech InnoSolutions-en jatorria mundu digitalean dago, enpresa teknologiko gisa sortu baitzen. Hala, gure garapenak online kanalaren inguruan konfiguratzen dira zabalkundea eta nazioartekotzea lortzeko.

Adibidez, KrART, gure softwarea, 23 herrialdetan erabili daiteke, hauen artean Estatu Batuak, Singapur eta Australia. Geure zerbitzuak herrialde gehiagora zabaltzea espero dugu, eskala handiago batean.

 

Beraz, beste firma batzuekin kontaktatu nahi duzue, nazioarteko akordioak egin ahal izateko…

Jakina, nazioarteko akordioak parte guztien onerako direla uste dugu. Gaur egun,merkatu berrietara zabaltzeko eta eskaintzen ditugun zerbitzuak ugaltzeko batasunak lortu nahi ditugu.

 

Inbertsoreekin harremanetan jartzea ere pentsatu duzue…

Hala da. Une honetantxe, gure konpainiaren hazkunde potentzialean lagundu eta inbertitu nahi duten inbertsoreen bila gabiltza.

 

Euskarria eta baliabideak izanik, askoz errazago da haztea. Zein erronka dituzue etorkizunera begira?

Zalantzarik gabe, erakundeen eta finantzen laguntzak KrART aurrera eramaten eta zabaltzen laguntzen dute, eta softwareko bide berriak egiten laguntzen digute.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.