Axalko bizikleten fabrikazio prozesu berritzailea
Axalkok Crowdfunding Bizkaian hasi duen inbertsio erronda duela egun batzuetatik erabilgarri dago. Hala, inbertitzeko interesa duten lehenengo pertsonek neurrira eta guztiz pertsonalizaturik fabrikatuta dauden bizikleta batzuk merkaturatzea helburu duen proiektu honi buruz jada gehiago jakin dezakete. Axalko ez baita soilik bere bizikletetan erabiltzen dituen materialengatik definitzen, jendearen mugikortasunaren merkatuan erreferentziazko markan bihurtzeko lan egiteagatik baizik.
Axalko bizikleten fabrikazioa goi-mailako teknologiako egur teknikoa eta teknologia esklusibo eta patentatua erabiliz egiten da. Prozesu hauen bitartez composite material %100 naturala sortzen da, egurrezko xafla meheekin, zuntz begetalezko ehunekin eta erretxinarekin nahasten delarik.
Emaitza goi-mailako produktu bat da, natura eta ibilbideko kirola maite dutenei zuzendua, eta azken erabiltzailearen erabilpen eta parametro zehatzak jarraituz neurrira fabrikatzen dena. Fabrikazio prozesuan artisau-lana eta berrikuntza teknologikoak nahastearen emaitza berdingabeak diren egurrezko bizikletak dira.
Egurra eta berrikuntza teknologikoak koadroan
Egur-zuntzen egitura tubularra, luzetara jarrita, Axalko bizikletei sekulako ezaugarriak eskaintzen dizkie, esaterako erresistentzia, arintasuna eta bibrazioen xurgatzea. Eta lignina eta zelulosaren arteko konbinazioak egurrari pisu-erresistentzia ederra ematen dio. Itxura aldetik ere egundoko ezaugarri estetikoak ditu.
Bezero bakoitzarentzako koadro zehatz bat sortzerakoan, bezeroaren pisua eta altuera ez ezik zertarako erabiliko duen eta egingo dituen ibilbideak ere hartzen dira kontuan. Honi esker, bizikletaren koadroak jasan behar izango dituen indarren ikerketa egin daiteke, koadroaren fabrikazio-prozezua eskuz eginiko 100 ordutakoa izanik.
Gainerako berrikuntza teknologikoen artean, aipagarriak dira koadroaren sortze-lanetarako erabiltzen diren lizarrezko mikroxaflen antolaera eta koadroari erresistentzia handiagoa eskaintzeko zenbait begetal-zuntz nahasi eta orientatzen dituen T-Zuntz teknologia. Honi esker, jasan beharreko esfortzuei eutsi diezaioken egurrezko bizikleta sor daiteke, 7 kilogramo baino gutxiagoko pisuarekin.
Axalkoren fabrikazio-prozesua
Axalko bizikleten fabrikazio-prozesuaren faseen artean, hurrengoak azpimarratzekoak izango lirateke:
- Materialaren hautaketa: lizarra material nagusia den arren, gereziondoa edo intxaurrondoa bezalako egurrekin ere nahasten da.
- Mikroxaflen ebaketa: kasu bakoitzaren eta erabiltzen den objektuaren arabera, koadroak osatuko duten mikroxaflak 0,5 eta 2,5 milimetroen arteko neurrira ebaki behar izango dira.
- Mikroxaflen kolaketa: faserik delikatuena mikroxaflen kolaketa da, non taldearen esperientzia ezinbestekoa den koadroaren diseinu zuzenerako.
Axalko bizikletek gaur egun gutxietsi egiten den materialaz baliatzen dira. Egurra material naturala, iraunkorra, berriztagarria, birziklagarria eta biodegradagarria da, eta gainera bere eraldaketa ez da toxikoa, ez du energia-kontsumo handien beharrik eta ez du CO2-rik sortzen, iraunkortasunari lagunduz.
Axalko proiektuaren partaide izan nahi baduzu, begiratu bere errondaren xehetasun guztiak hemen. Lead the Change. Ride Authentic.
Contenidos relacionados
24/04/2024
noticia
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik
23/04/2024
noticia
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.
23/04/2024
noticia
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen
22/04/2024
noticia
Woza: “BIND aparteko plataforma da startupen hazkunderako eta ikusgarritasunerako”
BIND Govtech-en bidez, Wozak berrikuntza-proiektu bat egin zuen EVE sozietate publikoarekin, eta horrek barne-prozesuak, -estrategiak eta -metodologiak hobetzeko balio izan dio.