Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

25/06/19

noticia

Aplanet: “Inpaktu soziala sortuko duen ERP bat egin dugu”

 

Startup horrek Erantzukizun Sozial Korporatiboa ahalbidetzeko tresna teknologikoak garatu ditu

 

“Enpresa guztiek dauzkate ERP programak beren jarduna neurtzeko, baina ESKen munduan oso konponbide gutxi daude”, azaldu du Cyril Pierre-k, Aplanet enpresaren sortzaileetako batek, “mundu hori ia digitalizatu eta estandarizatu gabe dago”. Aplanet startupa duela 3 hilabete eskas sortu zen, Erantzukizun Sozialeko sail askotan detektatutako gabezia horri erantzuteko.

 

Lantaldearen helburua da enpresa eta antolakundeei tresna teknologikoak eskaintzea, gizartean duten inpaktua errazago kudeatu eta hobetzeko. “Zerbait egin nahi genuen gizartearentzako eta planetarentzako onurak sortzeko” dio Cyril Pierre-k “eta ikusi genuen enpresen bitartez lortu genezakeela hori, zeren nahiz eta badituzten talentu eta baliabidez hornitutako ESK sailak, tresnak falta zaizkie.

 

Horixe da Aplanet enpresak garatu duen produktuetako bat: aplikazio digitalen set bat, erantzukizun sozialeko estrategiak kudeatu eta gauzatzen dituena eta ziklo osoa kontuan hartzen duena. Tresna horiek baliagarri dira enpresen sostengarritasunari eta inpaktuari buruzko informazioa biltzeko, ekintza sozialak antolatzeko (esaterako, boluntariotzak edo dohaintzak), emaitzak denboran zehar neurtzeko, eta baita ere finantzazkoak ez diren txostenak sortzeko.

 

Aplanet proiektua berria da oso, baina lantaldeak esperientzia zabala du negozioen sorkuntzan eta azelerazioan. Bere fundatzaile Cyril Pierre Ticketbis enpresako Marketineko zuzendari izan zen, eta bere ezagutzak baliatu ditu startupa albait azkarren eskalatzeko. Gaur egun enpresak bezero ditu, besteak beste, Río de Janeiro eta Braga hiriak, Bilboko Athletic Club-a eta Benfica kluba.  Aplanet enpresaren laguntzarekin, futbol talde portugaldarrak Mozambikera bidaltzeko elikagai-bilketa bat egin zuen, eta 138 tona produktu jaso zituzten.

 

Egoitza Bilbon daukan Aplanet startupa izan da Bizkaia International Startup Connection lehiaketaren azken edizioan aukeratutako zortzi enpresa gazteetako bat. Programa horren bidez, lantaldeak 6 hilabeteko bidaia egingo du CIC Cambridge-ra beren proiektua azeleratzeko. “Aukera paregabea da, enpresa berritzaileen gune bat delako” dio Pierre-k, “asko interesatzen zaigu hango unibertsitateekin kolaboratzea, aurrera egiteko inpaktua neurtzeko prozesuaren digitalizazioan”.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.