Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Leer más

MENUA

17/07/19

noticia

Mindflu, joerak bilatu eta erosteko social market place bat

 

Plataformak enpresa ideia onenari UPV/EHUren Think Big saria irabazi du.

 

Mindflu sare soziala, Iván Salazar eta Pablo Barrera bi bultzatzaileek antzemandako behar batetik sortu zen. “beste erabiltzaile batzuen gomendioak non aurki daitezkeen eta aplikaziotik atera behar gabe produktuak erosteko plataformarik ez zegoela ikusi genuen”, azaldu du ingeniari informatiko eta startup-eko CEO Salazarrek. Mindflu, beraiek “social market place” deitzen dutena da, modako joeren sare soziala eta multimarka erosketak bateratzen dituen plataforma bat.

 

“Actualmente hay un auge muy grande en compras a partir de las recomendaciones en redes sociales, según algunas estadísticas, casi el 80% de las ventas se realizan de esta forma”, explica Iván Salazar, “a la vez, las marcas emergentes tienen complicado el posicionamiento online, puesto que muchas veces no pueden hacer grandes inversiones en marketing”.

 

 

Plataformak sare sozial baten moduan funtzionatzen du, zeinetan influencer-ak euren gomendioak igotzeko aukera duten eta erabiltzaileek, moda, oinetako eta osagarrien inguruko joerak aurkitzeko beta duten. Sistemak adimen artifizialaz doituta dago, eta horren arabera, gustu pertsonalen arabera estilo beretsuak modu errazagoan aurkitzeko aukera dagoen; eta produktu batean click egitean, erabiltzaileak ezaugarriak ikusi eta erosketa egin dezake.

 

Mindflu sistemarekin, gomendioak igotzen dituzten erabiltzaileek salmenta bakoitzeko zenbateko bat eskuratzen dute, prezioaren %6 eta %10 inguru. Bestalde, markentzat, euren produktuak posizionatzeko modu bat da, inbertsio handirik egin behar gabe. “Influencer marketing-aren arazoa, oso irregularra dela da, itzulera ez dago bermatzeko aukerarik”, adierazi du startup-eko CEO-ak. Eredu honen bitartez, markek salmenta lortzen denean bakarrik komisio bat ordaintzen dute.

 

BIC Ezkerraldea-n kokatutako proiektua, azken garapen faseetan dago, Taldeak, erabiltzaile talde murritzei ireki die plataforma, testatze aldera eta urte honetako udazkenean merkaturatzea espero dute, aplikazio mugikorra prest dutenean. Orain arte, 100 marka dituzte eta 5.000 produktu inguru, nahiz eta 2020 urte hasieran 200 marketara heltzeko asmoa duten.

 

Mindfluk lehen saria eskuratu du, ikasleek sortutako enpresa ideia onenak aintzatesteko urtero UPV/EHUk, Zitek-en bitartez antolatutako Think Big lehiaketan. Aurten, bigarren saria By-care proiektuarentzat izan zen, eta hirugarren sariak ordea GoRandom eta Gamma Beacons-ek eskuratu zituzten.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

31/07/19

noticia

Irailean berriro elkar ikusiko dugu!

Jarraitu ekintzailetzari eta enpresei buruzko albisteak UP Euskadi-ren bitartez Twitter eta Linkedin sare sozialetan...

28/07/19

noticia

Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Uztailaren 22tik, 28rako astea

Wake up!. Asteko laburpena. Uztailaren 22tik, 28rako astea

27/07/19

noticia

Eusko Jaurlaritzak kapitalari lotutako finantzazio-tresna berriak aktibatu ditu Euskadiko industria-enpresei hazten eta sendotzen laguntzeko

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du jarduera-fase ezberdinetan dauden enpresa lehiakorrak errotzen laguntzeko estrategia dela

26/07/19

noticia

Bilbon bigarren aldiz egongo da ESGI bilera bat

Urriaren 21etik 25era Beazen berriro elkartuko da European Study Groups with Industry (ESGI), bere historiako 150.a eta bigarrena Euskadin.