Demium-ek #AllStartup ekitaldiaren beste edizio bat antolatuko du Gasteizen

Startupen sorreran estatuko liderra den inkubagailua da Demium. Talenturik honena identifikatu, konektatu eta garatzen du, gizartea eraldatuko duten enpresa arrakastatsuak sortzeko, kontzientzia ekintzailea piztuz. Beste herrialde batzuetako arrakasta-ereduetan oinarritutako ideiak eta merkatuko joera globalak identifikatzen dituzte, horrela, enpresa berritzaileak, eskalagarriak eta inbertigarriak eraikiz.
Eredu horri esker, Demiumek 75 startup baino gehiago sortu ditu eta horientzako 20 milioi euro baino gehiago eskuratu ditu. Bost egoitza dituzte Espainian, eta nazioartean zabaltzeko lanetan ari dira buru belarri: sei inkubagailu dituzte Europako hainbat hiritan eta, gainera, egoitza finantzarioa Londresen dute.
Gasteizko #AllStartup ekitaldian izena emateko prozesua dagoeneko zabalik da. Negozio, marketin eta teknologia profilak dituen talentu ekintzailerik honena bilatzen ari dira. Parte hartzeko ez da talderik edo ideiarik izan behar: asteburuko ekitaldian, parte hartzaileek proposatutako proiektu pilotu bat aurrera eramango dute, unean bertan sortuko den talde batean. Gainera, dinamizazio-jarduerak, kontaktuak egiteko astia eta tailerrak egongo dira. Ekitaldiaren azken egunean, taldeek aurkezpen bat egingo dute epaimahaiaren aurrean. Horretarako bost minutu baino ez dituzte izango. Ekitaldi irekia izango da, eta bertan izendatuko da talde irabazlea.
Ekintzailerik onenak inkubazio-programan sartuko dira, irailaren 23an Bilbon hasiko dena eta sei hilabete iraungo dituena. Bertan, magia sortzeko behar duten laguntza guztia izango dute eskura: tokia, prestakuntza, mentoretzak, metodologia, ekosistema, inbertsioa eta networking-a, besteak beste. Horrez gain, hautatuei arlo hauetan laguntza emango diete: administrazioa, legea, komunikazioa, kontabilitatea, marketina eta diseinua.
Horren ostean, Demiumen jaiotako startup guztiek finantzaketari buruzko informazio guztia jasoko dute: laguntza intentsiboa eta Demiumen inbertitzaile-sareen kontaktuak, hartara, enpresa sortu ostean beharko duten inbertsioa lor dezaten.
Ekitaldiak honako erakunde hauen babesa jaso du: BIC Araba, Gasteizko Udala, Mondragon Team Academy eta Metxa tokiko azeleragailua.
Izena emateko epea irailaren 16an amaituko da. Interesdunek dagoeneko izena eman dezakete hemen: https://demium.com/the-programme/?vitoria
Contenidos relacionados
16/12/19
noticia
Metxa Bootcamp Tknika Azelerazio programa
2020ko urtarrilaren 15era arte, deialdia zabalik
15/12/19
noticia
Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Abenduaren 9tik, 15rako astea
Wake up!.Asteko laburpena. Abenduaren 9tik, 15rako astea
14/12/19
noticia
Euskadiko 250 enpresak jaso dute jada GJHko prestakuntza plataformaren onura
Eusko Jaurlaritzak eta Munduko Itunaren Espainiako Sareak Garapen, Iraunkorraren aukerak enpresetara hurbiltzen dituzte jardunbide egokien 400 adibide biltzen dituen gida baten bidez
13/12/19
noticia
Nazioarteko Harremanetako eta Enpresa Diplomaziako Unibertsitate Masterra
Aldatu egin dira gobernuen, enpresa multinazionalen, gobernuz kanpoko erakundeen eta interes taldeen arteko harremanak.