Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

16/09/19

noticia

24 ordu zure sormena frogatzeko ‘Instian’

Imajinatu 24 ordu, egun oso bat , enpresek eta profesionalek proposatutako erronkak gainditzen saiatzen pasatzen duzula. Nahiz eta ‘Gran Hermano’ telebista saioaren antzeko proposamen batekin bat egingo lukela dirudi arren, ez da horrelakorik!

Guztiz kontrakoa, alegia, instituto barruan proiektu berritzaile interesgarriak garatzeko aukera paregabea. 'B 24-24 Horas de la Innovación’ izenarekin, ekimen hau Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkarteak bultzatutako bigarren edizioa da eta Euskaltelen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, ikaslei ikasteko, gozatzeko eta lehiatzeko aukera eskainiko die, ekintzailetza modu hutsean praktikatuz.

Edizio honetarako, antolatzaileek bi txandatan banatu dute lehiaketa: lehena junior mailako lehiaketa urriaren 4an eta 5ean egingo da, Aixerrotako Institutuan (Getxo), eta bigarrena urriaren 25etik 26ra bitartean Euskatelen egoitzan, Derion. Parte-hartzaileek enpresek proposatutako erronka bat aukeratu beharko dute eta eta Getxoko Aixerrota Institutuan "giltzapetuta", konponbideren bat bilatu. Proposamen originalenak sari erakargarriak eramango dituzte.

Aspektu azpimagarrienetariko bat, zenbait adituk ikasleei mentoring egingo diétela izango da. Honekin batera profesional hauek ahal duten talentu guztia harrapatzen saiatuko dira. Beraz badakizue: networking-a egiteko aukera paregabea!! Eta dena hau gutxi balitz, bere adineko pertsonekin egun oso batean elkarrekin bizi ahal izango dute, esperientzia paregabeak partekatuz.

Hainbat enpresa garrantzitsu esperientzia honen parte izango dira, besteak beste, 'Alzola Basque Water', 'Maier', 'Satec', 'Campusa to Business', 'Dermitek' eta 'Bytek', eta 'Euskaltel' ekitaldiaren bultzatzailea.

Aipatzeko dira ere, aurreko edizioan ezarritako erronkak: Ura eta Segurtasun Digitalal', Upeltegi bateko Transformazio Digitala, 'Osasuna eta IKTak’ eta ‘Irudi Tratamenda eta Robotika.

Parte hartzen interesatuta dauden pertsonek esteka honen bidez izena eman dezakete
https://www.b24-teleko.com/aurre-inskripzioa

¡¡Animatu zaitez eta zure sormena frogan ipini !!

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.