Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

16/09/19

entrevista

Kevo Technologies enpresak ahots-laguntzaileak industria, osasuna eta  turismoaren sektoreetara hurbiltzen ditu

Oiartzungo “startupean” uste dute etorkizunean gizakiaren eta makinaren arteko interakzioa  elkarrizketa-laguntzaileen bidez egingo dela

 

4.0. industriako etorkizuneko joeren artean bezeroei arreta eskaintzeko edo ahozko aginduen bidez makinak maneiatzeko ahots-laguntzaileak daude. Oiartzunen dagoen  Kevo Technologies  konpainiak mota horretako erreminten garapenaren aldeko apustua egin du hala industrian nola osasuna edo turismoa bezalako arloetan aplikatzearen ondoreetarako. Javier Manzanok, Kevo Technologies enpresako CDO denak, elkarrizketa-laguntzaileetan aplikatzen den adimen artifizialaren gako batzuk eskaintzen dizkigu.

 

Zer egiten duzue Kevo Technologiesen?

Kevo Technologiesen adimen artifiziala, 'chatbots'-ak, Big Data, laguntzaile birtualak, IoT  eta VoIP-ak integratzen dituzten plataformak eraikitzen ditugu. Interakzioa eta kudeaketa eskatzen duten atazetan gizakiaren ekintzak erreplikatzen dituen elkarrizketa-interfaze adimendunak sortzen ditugu Prozesuen Automatizazio Robotikorako, horrela  giza baliabideak negozioari balioa emateko atazetarako  erreserbatuz.

 

Noiz eta nola sortu zen enpresa?

Gure konpainia 2019an sortu zen, Grupo K35-ren ekimen bati esker. 'Cloud' teknologien esperimentazioan espezializatuta geundenez  IoTen munduari oso lotuta dauden 'cloud' teknologiak frogatzen hasi ginen eta horren ondorioz elkarrizketa-interfazeak sortzen hasi ginen. Gure iritziz ahotsaren bidez makinekin elkar-eragiteko era hau etorkizuneko joera bat da eta  sektore jakin batzuetarako ahots-laguntzaileetan  egiten dugu lan. Oso argi daukagu  aukerak norantz abiatzen gaituen. Oraintxe bertan egon daude mota honetako teknologiak aplikatzeko helduago dauden sektoreak, berbarako  osasuna, adineko pertsonen arreta edo Silver Economy-a eta turismoa; dena dela, jakin dakigu industriaren munduan ere teknologia hauek beharko direla makinekin edo  robot  kolaboratzaileekin komunikatzeko.

 

Nolako garapenak burutu dituzue?

Angara IA deritzon 'bot'  bat merkaturatu dugu, SAT gaietan komunikatzeko dena, bezeroekin  komunikatzeko. 'Bot'  hau gauza da aldi berean 10.000 telefono dei egiteko eta jasotzeko  bezeroekin elkar-eragiteko, eskabideak jasotzeko, fakturak jaulkitzeko, eta abar. Abantaila nagusien artean esan genezake mota honetako zerbitzu batek 24 orduko eskuragarritasuna duela, merkataritzako kudeaketaren arloko lana azkar eta ia giza baliabiderik gabe egiten dela eta lana eragingarriagoa dela. 'Bot-ak' berak hartzen ditu bezeroen datuak eta zuzenean agintzen dizkie fakturak mugikorrera. Elikagaien sektorean erabiltzen ari dira, adibidez eskabideen bilketa automatizatzeko eta  logistika hobetzeko.

 

Beste alde batetik konplexuagoa den 'bot' baten proiektua ari gara garatzen, Cicerone deritzona; proiektu honetan Dualia Teletraducciones itzulpen enpresarekin, Deustuko Unibertsitateko Turismo Departamentuarekin eta informazio-iturri digital eta monitorizazio teknologia aurreratu berriei esker ostaturatze turistikoaren industriako datuen etekina neurtzen dituen Lurmetrika Labs startuparekin jarduten dugu. Bi urtetan garatuko den proiektu honen helburua telefonogune adimenduna sortzea da, erabiltzaileen eskura 67 hizkuntza baino gehiagoko itzultzailea jartzeko kapaz izango dena. Hori guztia   Dualia Teletraducciones plataformari esker da. Beste alde batetik  sistemak  hotelen okupazioarekin edo Europako hegoaldeko hotelen prezioekin lotuta dagoen informazio turistikoa ematen du. Laguntzaile honek erabiltzaileentzako gomendioak egin ditzake eta, aldi berean,  sistema hauek datuak biltzen dituzte   eta kapaz dira  lurraldean bertan fluxu turistikoak berriz bideratzeko informazioa sortzeko. Adibidez, Donostia beterik dagoela detektatzen badugu aukera izango genuke turismoa hurbileko eskualdeetara bideratzeko eta horrela sektorearen beraren jasangarritasuna  sustatu. Mota horretako 'bot' batek, aldi berean,  aplikazioa izan dezake etorkizunean beste esparru batzuetan, adibidez, industrian edo  adineko pertsonen arretan.

 

Zeintzuk dira elkarrizketa-laguntzaile bat garatzerakoan aurkitzen dituzuen  erronka nagusiak?

Uste dugu mota honetako teknologietan funtsezkoak direla 'bot-arekiko' interakzioa eta erabiltzailearen esperientzia. Harremanetan gaude zentro teknologikoekin gure produktuka  hobetzeko. Kontuan hartu behar da oraindik ere teknologia hau oso berria dela eta erabiltzaileak ez daudela   ahots-laguntzaileekin elar-eragitera ohituta. Sistema  'machine learningetik' deribatzen den entrenamenduan oinarritzen da, baina erabiltzaileak ere ikasi egin behar du makinarekin elkar-eragiten.

 

Beste alde batetik, beste hizkuntza batzuetan mota honetako sistemak daude, besteak beste gaztelaniaz edo ingelesez, eta euskararen kasuan oso gutxi landu da. Guretzat estrategikoa da gure  produktuak euskaraz garatzea eta horretan ari gara oraintxe bertan.

 

Garatzen ari zareten proiektu horietatik aparte, zure iritziz zein da elkarrizketa-laguntzaileek industriaren sektorean izango duten eragina?

Etorkizunean fabriketako langileak ahotsaren bidez komunikatuko dira makinekin. Zentro batzuetan robotika malguko proiektuetan ari dira lanean eta horrelakoetan gizakiaren eta makinaren arteko   interakzioa ahotsaren bidez egiten da elkarrizketa-laguntzaileen bitartez. Uste dugu iritsiko dela mota honetako sistemen zabalkuntza kontsumo masiborako. Datozen urte  hauek funtsezkoak izango dira eta dagoeneko gauza interesgarriak ikus ditzakegu esparru batzuetan, adibidez teleitzulpengintzan edo kotxeetako informazio turistikoan.

 

Zein da gaur egun teknologia horiekiko dagoen heldutasun-gradua?

Nik neuk ez dakit datozen urteetan ahotsarekin edo testuarekin elkar-eragin ahal izateko aplikazio baten barruko edo web baten bidezko bozgorailu adimenduen edo 'chatboten' formulak garrantzitsuak izango diren. Ordea, oso argi dago joera pantailak ezabatzen eta makinekin eta objektuekin era erosoagoan elkar-eragiten joatea dela, hau da, aldi berean beste gauza batzuk ere egiteko aukera izatea, eta hori ezinezkoa da zer gertatzen den ikusteko pantaila bati itsatsita zaudenean. Duela urte batzuk sortu ziren lehen webetatik  edo garatu ziren     hasierako app-etatik  jauzi itzela eman da  gaur egunekora arte eta gauza bera gertatuko da ahots-laguntzaileekin.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.