Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

20/09/19

entrevista

Jon Vallecillo Lazcano, V3D: 3D Imprimaketa Ortoprotésikaren zerbitzura

V3Den ortoprotesiaren sektorerako fabrikazio gehigarriaren potentzial guztia aplikatzen dute, eskaneatu eta 3D imprimaketarako sistema erabiliz ortopedia produktua egiteko. Jon Vallecillo Lazcano, V3D Design & Craft-en sustatzaileak azaltzen duenez gai dira plantilletatik. “Sektoreko profesionalen eskura jartzen ditugu, bai produktu bukatuak, zein fabrikazio eta formazio espezializatuak ad-hoc".

Bere formatu handiko eta kostu baxuko imprimatzaile sistema eskala handira garatu, frogatu eta fabrikatzeko helburuarekin, orain, inbertitzaileak proiektura sartzeko aukera zabaldu dute, eta, horrez gain, beren zerbitzuen komunikazioa eta hedapena lortzeko laguntza behar dute.

 

Jon, ¿Zeintzuk dira bideratzen zareten bezeroen profilak?

Batez ere, gure ortopedia produktuak eta fabrikazio tresnak estatuko eta nazioarteko tekniko ortopresikoei eskeintzen dizkiegu.

Eta gainera, formatu eta eskakizun handiko 3D imprimaketari buruzko dugun gure jakintza dela eta, industria-sektore ugaritan fabrikatzeko egokiak diren irudi bolumen handiko 3D-eko imprimagailuak eskaintzen ditugu.

 

¿Eta zein da 3VDdek ematen duen balio erantsia? Ortoprotesiaren sektorera, ekoizpen sistema tradizionalaren birmoldaketa ekarri dugu: fabrikazio modu berriak, prozesuak bizkortzen dituzten sistema eta material berriak, kostuak murrizten dituztenak y, beraz, Pazienteen asebetetze handiagoa ere sortzen dutenak.

 

Joan den urtean, Oro Medical Care azokan parte hartu zenuten, Europako Hegoaldeko azoka nagusia
Horrela da; azkenengo edizioak esparru bat eskaini zion 3Dko inprimaketaren aurrerapenei eta bere aplikazio sektorean, eta bertan 3Dko imprimagailuek aplikazio ortopedikoetan dituzten ezaugarriak eta abantailak zehatz-mehatz aukezteko aukera izan genuen.

Aurrerapen teknologiko etengabeak nabarmen handitzen dira bai kalitatean, bai arintasunean; 3D ekoizpen-abiadura gero eta handiagoa da eta horrek sektorearen aprobetxamendua errazten du.

 

Ez da sektore erraza.. ¿Zeintzuk dira zuen ostoporik handienak?
Ortopediaren sektorean dagoen teknologien 'iragazkortasun' eskasa, digitalizazioa nahiko mantsotzen du. Gainera, fabrikazio gehigarria etengabe eboluzionatzen duen ekoizpen-sistema bat da eta honek derrigortzen du egindako diseinuak egunean mantentzea eta baita egiten diren berrikuntzak eta hobekuntzak etengabe aurkeztu, hauek gure bezeroei modu eraginkor batean helarazteko.

 

Eta momentu honetan, zein erronketetan ari zarete lanean?
Formatu handiko eta kostu baxuko gure imprimagailuak garatu, frogatu eta fabrikatzeko, alde batetik, inbertsoren laguntza beharko dugu eta bestetik, era berean, beharrezkoa zaigu fabrikazio modu berri honen abantailak ortoprotesiaren sektorera eramatea. Horregaitik, gure zerbitzuen komunikazio eta hedapenerako laguntza behar dugu.


Informazio gehiago:
www.v3designandcraft.com

https://www.youtube.com/watch?time_continue=36&v=y-iBtUsPlVI

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.