Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

23/09/19

noticia

Mugikortasun Jasangarriaren ekintzailetza-aukerak

Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen esparruan, irailaren 19an (osteguna) Ekin Breakfast bat egin da Villasuso Jauregian, mugikortasun jasangarriko soluzioak eskaintzeko apustua egiten duten ekintzaileen aurrean agertzen diren negozio-aukera desberdinak oinarritzat hartuz.

María Fernándezek (Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoaren Saileko ingurumen-zientzialaria) esan duen bezala, “mugikortasunak askatasuna ematen digu, baina egungo ereduan auto-ilaren, aparkatzeko eman beharreko itzulien, kostu handien eta, batez ere, kutsaduraren preso gara”. Horregatik aditu guztiak ados daude horri amaiera emateko eta maila ekonomiko, ekologiko eta sozialean alternatiba jasangarriak bilatzeko unea dela.

XXI. mendeko hirien erronka handienetako baten aurrean gaude, ekintzailetzarako eta barne-ekintzailetzarako aukera handiak dituen erronka baten aurrean” amaitu du María Fernándezek.


Made in Araba Mugikortasun Jasangarria

Fernándezek amaitu ondoren, negozio-eredu gisa mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua egin duten enpresa arabarren hainbat adibide ezagutzeko unea iritsi da.

Evolo enpresaren kasuan, Javier Knörrek azaldu duen bezalaxe, azken miliarako salgaien garraiorako soluzioak eskaintzean oinarritu dira. Euren edukiera handiko bizikleta elektrikoei esker, enpresek furgonetak aparkatuta utzi eta euren banaketak zaratarik eta kerik gabe egin ditzakete.

Auto elektrikoa eguneroko jardunean errekuntza-auto bat bezain praktikoa izatea ahalbidetzen duten kargagailuen azpiegitura bat sortu behar dugu”, adierazi du Veltium enpresako zuzendari Alberto Delgadok. Bere enpresa ibilgailu elektrikoak modu ezin hobean kargatzeko gai diren kargagailuak garatzen ari da, kostuak eta kontsumoak murrizteko helburuarekin.

Inteligent Parking enpresan erabaki dute teknologia berriak aprobetxatzea bizikleta-aparkalekuen belaunaldi berri bat sortzeko. Aparkamendu-plaza batek bezain gutxi okupatu dezakete, eta txirrindulariei aparkatzeko alternatiba seguru bat eskaintzen diete. “Gure azken modeloek karga-puntu erabat independenteak dauzkate eguzki-energiari eta energia eolikoari esker” adierazi du Eusebio Pueblak.

Mugikortasun Jasangarriaren inguruko azken ekintzailetza-esperientzia Ebike Vialki enpresako Mikel Uriartek azaldu du. Enpresa honek bizikleta elektrikoak alogeran eskaintzen ditu, eta ibilbide mota desberdinetarako pentsatutako hainbat modelo ditu. Alternatiba handia da ibilbide turistikoetarako.

Gasteiz mugikortasunari dagokionez mundu-mailako erreferentea izatea ez da erakundeek hartutako neurrien ondorioa soilik, Ekin Breakfast / Araba Emprende honetan parte hartu duten ekintzaileak bezalako askok ere zerikusi handia izan dute.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.