Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

24/09/19

noticia

MIT Enterprise Forum Spain-ek Bilboko egoitza berria aurkeztu du

MIT Enterprise Forum Spain-ek, MITEF, “Energy, Mobility and Startups” izenburuko eztabaida-saioa antolatu zuen atzo Guggenheim Museoan, Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundearen espainiar ordezkaritzak Bizkaiko hiriburuan finkatu duen “Chapter Bilbao” izeneko bulego berriaren irekiera dela eta.

Petronor babesle nagusietako duela, jardunaldian MITEFen “Bilbao” atal berriaren eta hau osatuko duten pertsonen aurkezpen ofiziala egin zen. Pertsona horien artean dago Oscar Villanueva, Petronor Innovacioneko Ezagutzaren Transferentziaren arloko koordinatzailea. Gainera, MITen irakasle dabilen Anthony Brian-en hitzaldia, 4 adituren arteko eztabaida-panela eta startupen arteko lehiaketa antolatu ziren. Horren guztiaren bitartez, eztabaida sortu nahi izan da 4.0 Industriari atxikitako erronka eta aukerei buruz eta energia eta mugikortasunaren arloko erabilerei buruz, Bilboren ekintzailetza gaitasuna indartzeaz gain.

Arratsaldez, jardunaldiak Petronorren findegian jarraitu zuen, eta bertan, Anthony Brian irakasleak berrikuntzari buruzko beste hitzaldi bat eman zuen. Eta gauean, Guggenheim Museoan antolatu zen amaierako galan, sariak banatu ziren proiektuak aurkeztu zituzten startupen artean.

MIT Enterprise Forum delakoa Massachusetts Institute of Technology (MIT) erakundeari atxikitako profesionalak bildu eta mundu osoan 25 zentro baino gehiago dituen erakunde globala da. Orain, Estatuan duen MIT Enterprise Forum Spain izeneko ordezkaritzak egoitza berria inauguratu du Bilbon, teknologia, ekintzailetza eta berrikuntza zabaltzen jarraitzeko.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.