Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

28/09/19

entrevista

‘AleoVitro’: ‘Inguru zientifikoa eta ikerketakoa ikusgarri egiteak bokazioei laguntzen die’

Antonio Laso Garcíak eta Eneko Ochoa Larringanek Bizkaiko Foru Aldundiaren BEAZeko Biokabi inkubadoreko bi enpresarentzat egiten zuten lan, eta han ezagutu zuten elkar. Lehena doktorea da Kimika Organikoan, eta bigarrena lizentziaduna Biologian; ondo konpondu ziren elkarrekin, eta berena izango zen enpresa-proiektu bat abiaraztea erabaki zuten. Bidean, Biokabiko zuzendariak lagundu zien, Fernando Bovedillak. Horrela sortu zen AleoVitro.

Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan dago kokatuta, teknologia garbien, bioteknologiaren, mikroteknologiaren eta nanoteknologiaren arloko beste proiektu batzuekin batera. Duela ia hamar urtetik, landareak in vitro ugaltzearen gainean ikertzen dute —farmakologian aplikazio handiak dituen eremu bat da, baina baita galzorian dauden espezieak leheneratzen eta hazi bidez transmititzen diren gaixotasunak osatzen ere—, baita farmakoekin eta beste printzipio aktibo batzuekin lotutako laginen analisi kimikoa eta eliteko kirolarientzako profil metabolikoen analisia ere.

Otsailean, haien proiektua eta eguneroko lana inspirazio-iturri izan da Ezagutu Aukeratzeko programaren barruan antolatzen diren enpresetako egun bateko egonaldietako batean. Egonaldi horiek etorkizunerako erabaki hobea hartzeko balio dute, eta Gaztedi gazte enplegua hobetzeko programaren barruko ekimenaren barruan daude. Txorierriko Mankomunitateak darama aurrera, Erandioko Udalarekin batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiak ere finantzatzen du. Harekin, gazteek aukera dute egun bat pasatzeko enpresa laguntzaileetan; AleoVitron, esaterako.


Zerk lotzen ditu itxuraz hain desberdinak diren bi iker-lerro horiek, biologia botanikoa eta kimika organikoa?

Azken batean, sendagaiak landareetatik datoz: aspirina sahatsaren azaletik dator; aldaketa bat egin zitzaion azido salizilikoa azido azetilsaziliko bihurtzeko, zeina ez baita ez hain azidoa eta ez hain zakarra digestio-aparatuarentzat. Halako zerbait egiten saiatu ziren morfinarekin, zeina amapolatik ateratzen baita: azetilatu egin zen, eragin mendekotasun-sortzaileak kentzeko… baina heroina atera zen.

Zein dira AleoVitroren ikerketen laborategitik kanpoko aplikazioak?

Farmakoen saiakuntzetan laguntzen dugu, galzorian dauden espezie botanikoak leheneratzen, plagak jasaten dituzten subjektuak desagerrarazten… Eta, gure beste lerroetako batean, kirol-errendimendua hobetzen laguntzen dugu, dopatze-praktikarik erabili gabe, baita lesio-arriskua murrizten ere.

Zein profil profesional daude enpresan?

Oraintxe, Biologiaren eta Kimikaren arloko profesionalek egiten dute lan, LHtik doktoretzara bitarte, bai gizonek eta bai emakumeek. Mantal zuria jantzita, denok gara berdinak.

Zer da garrantzitsuena ikerketan jarduteko?

Behinena da egiten duzuna gustuko izatea; bestela, berdin dio zer prestakuntza duzun. Gogoz hartzen baduzu, ikasi egingo duzu; nahiz gauza zailak izan, barneratu egingo dituzu. Horregatik, espedientea baino gehiago, jarrera baloratzen dugu, ahalmena, jakin-nahia… Prestakuntza, ondoren, espezifikoa da; azkenean, enpresak ematen du. Egunerokoa hemen ikasten duzu.

Gazteak eta ikasleak hartzen dituzue. Zer aholkatzen diezue lan-etorkizunerako?

Argi izan dezatela zer gustatzen zaien. Egia da profil zientifiko-tekniko guztiak ezin direla hemen hartu, Euskadin; jakin behar dute beharbada kanpora jo beharko dutela lerro ultraespezializatuetan lan egiteko. Beraz, hasieran, gustatzen zaiena ikastea gomendatzen diegu, lana iritsi egingo baita, izan hemen edo atzerrian. Zientziaren hizkuntza unibertsala da.

Ikerketak interesa pizten die gazteei?

Hala ikastetxe profesionalek nola unibertsitateek esaten digute interes txikiagoa dagoela diziplina zientifikoekin eta gehiago zientifiko-teknikoekin. Oro har, lan errazagoa bilatzen da, eta gazteek beste arlo batzuk saihestu egiten dituzte, ez baitaude hain argi lan-irteerak. Horregatik, oso ondo daude Ezagutu Aukeratzeko eta halako ekimenak, sustatu egiten baitute karrera zientifiko baten bukaerako puntua ikustea; akademikoaz besteko informazio guztia oso positiboa da, bestela ez baita erraza karrera bukatu ondorengo amildegiaz harago ezer ikustea, non lan egin dezakezun irudikatzea. Ingurua ikusgarri ez izateak bokazioei pizgarria kentzen die. Eta, gainera, ekosistema handitzen bada, jende gehiago eskatuko da.

info+: Somos Txorierri

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.