Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

08/10/19

noticia

Gasteizko Udalak zenbait proiektu bultzatuko ditu lanera joateko eta zamalanetarako bizikleta elektrikoaren erabilera sustatzearren

Datozen hilabeteetan, Gasteizko Udalak zenbait ekimen bultzatuko ditu lanera joateko eta zamalanetarako bizikleta elektrikoaren erabilera sustatzearren, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren bitartez. “Herritarrei eta sektore ekonomikoari probetan parte hartzeko eskatzen diegu, uste baitugu garraiobide horiek oso interesgarriak direla”.

Udal langileak bizikleta elektrikoz mugitzea ere sustatu nahi du. “Iraunkortasuna aintzat hartuz jarraitzen dugu, hiri mugikortasunaren eredu eraginkorragoa, aktiboagoa, osasungarriagoa eta ingurumen-inpaktu txikiagokoa sortzeko xedez“, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok. “Herritarrei eta sektore ekonomikoari probetan parte hartzeko eskatzen diegu, uste baitugu garraiobide horiek oso interesgarriak direla”.

Landutako lehen neurriak proposatzen du Gasteizko industrialdeetan lan egiten duten beharginei bizikleta elektrikoak probatzeko aukera ematea bi astez. IGIk maileguan uzteko sei bizikleta izango ditu horretarako. Parte hartzen duten enpresek bizikletentzako aparkaleku seguruak bermatu beharko dituzte, eta proba egiten dutenek egunen % 80an erabili beharko dute ibilgailua.  Era berean, bizikletak zaindu beharko dituzte, eta beren esperientzia zenbait hedabidetan kontatu, sare sozialetan nagusiki. Udalak aste gutxi barru hasiko du hautagaiak bilatzeko kanpaina, enpresaz enpresa. Interesa duten pertsonek beren enpresari jakinarazi beharko diote, proiektua garatzen duen idazkaritza teknikoarekin harremanetan jartzeko. Esteka honetan eskuratu daiteke horri buruzko informazioa.

Lanera joateko automobil partikularra erabiltzen da gehienbat. Zehazki, eta 2014ko mugikortasun-inkestaren arabera, laneko joan-etorrien % 50 egiten da ibilgailu pribatuz. Industrialdeetan are handiagoa da proportzioa, jatorriak zein helmugak askotarikoak baitira, eta bizitegietatik urrun baitaude. Bizikleta elektrikoa lantokietara joateko ordezko egokitzat jotzen da, ibilgailu pribatuaren aldean. Hori dela eta,  lanera joateko bizikleta elektrikoaren erabilera sustatzeko ekimen bat sustatu zuen IGIk 2018an, zeinak oso harrera ona izan baitzuen. Orain errepikatu egingo da.

Orobat, urritik aurrera antzeko proba pilotua egingo da zama-bizikleta elektrikoekin, automobilen ordezko gisa. Horrelako ibilgailuek Gasteizen eman ditzaketen aukerak ezagutaraztea da helburua. Zama-bizikletak hala banakoei (umeak eramateko, erosketak egiteko…) nola enpresei (saltokiak, zerbitzuen sektorea, gremioak…) mailegatuko zaizkie. Astebetez erabili ahalko dituzte ibilgailuak. Bi modelo erabiliko dira: ‘Bullit’, bi gurpilekoa, eta ‘Christiania’, trizikloa. Biek atoia eta eserlekua dute, ertsonak eta/edo zamak garraiatzeko. Argibideak eta izena ematea: vgbiziz@hotmail.com, telefonoa: 611 44 41 46 Horizon 2020 Programaren CityChangerCargoBike proiektu europarraren barneko ekimena da.

2018ko irailetik dihardu IGIk Horizon 2020 Programaren CityChangerCargoBike proiektu europarrean, zeinaren helburua baita zama-bizikletak eskala handian erabiltzea hiri barruan salgaiak banatzeko eta, oro har, mugitzeko ordezko gisa erabiltzeko beste edozein jarduera ekonomiko eta sozialetan. Izan ere, salgaiak garraiatzeko egiten diren bidaiak joan-etorrien % 15 dira Europako hirietan, baina energiaren % 30 kontsumitzen dute. Zama-bizikleten erabilerak zamalanetarako egiten diren merkataritza bidaien eta bidaia pribatuen % 51 ordeztuko luke.

Udal langileak

Azkenik, udal langileek bizikleta elektrikoak partekatzeko sistema bat sustatuko du Udalak. Sistema hori ezarri eta mantentzeko kontratu baterako lehiaketa egitea da asmoa; sistemak sei bizikleta elektriko eta horiek kargatzea ahalbidetzen duen aparkalekua izango ditu. Lehiaketaren aurrekontua 36.000 euro izango da, eta kontratua sinatzen denetik hilabetera jarriko da martxan sistema.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.