Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Leer más

MENUA

05/10/19

entrevista

“Egungo komunak gora behera aldatu nahi ditugu erabat irisgarriak izan daitezen”

Saioa Santana, Marian Andres eta Eriz Delgado ekintzaile ausartak dira eta ez dute zalantzarik izan bere sormena eta asmamena aniztasun funtzional zorrotza duten pertsonen zerbitzura jartzeko. Bere ahalegina eta konstantzia Etxebarriko laugarren pyme eta idea berritzaile lehiaketaren lehen saria lortzeko eta, joan den astean, Madrilen ospatutako Innpulso Emprende ekitaldi ospetsuan bere herria ordezkatzeko aukera eman die. Bere proiektua aldagailu inklusibo bat da “giro zabala eta segurua" eskaintzen duena aniztasun funtzional zorrotza duten pertsonak eroso alda daitezen, bere beharrak errespetatuz.

 

Zuen proiektuak osagai inklusibo eta berritzailea argia du aniztasun funtzional larria duten pertsonentzat. Nola bururatu zitzaizuen idei berritzaile hau?

Marian eta biok, "Dantza inklusiboak" egiten dituen elkarte bateko kideak gara, eta bertan ikusi genuen Marian bezalako jendeak egunero jasan behar dituzten zailtasunak; hau da, dibertsitate funtzionala duten pertsonak komunera doazenean laguntza-premia handiak dituztenak. Familiek kontatzen ziguten nola manta batekin joan behar zutela eta nahiko zikin zegoen lurrean ipini, bereziki jaietan… Jakina, uste dugu ez dela batere bere beharrak egiteko modurik onena. Beraz, aldagailu inklusiboago bat sortzea erabaki genuen bereziki persona hauetan eta bere lagun-taldean pentsatuz.

 

Zertan datza zuen bainu inklusiboa?

Hiru funtsezko kontzeptu ditu: bat 12 metro karratuko espazio zabala da, aldatzeko eta aseatzeko nahikoa leku izan dezaten. Gero, beste elementu bat ere badago: mahaia, helduentzako esku-ohea, altueran erregulatzeko eta aldaketa erosoak egin ahal izateko. Azkenik, gehitu diogu garabi bat pertsonak erraz mugitu ahal izateko elementu mekaniko honen bidez. Gure kalkuluen arabera, oinarrizko ereduak 30.000 euroko kostua izango luke, eta premiuma, berriz, 90.000 eurokoa izango litzateke, automatizazio-mailaren arabera.

 

Nola uste duzue pertsona horien eguneroko bizitzan lagunduko duela?

Bai, begira, adibide argi bat jarriko dizugu. Bilboko jaietan zaude; mundu guztiak komunera joan nahi duen momentuan. Marian bezalako pertsonek, laguntza behar handia dutenak, ez dute ez kalimitxorik esta garagardorik edaten, badakitelako komunera doazenan lurrean aldatu beharko direla. Gauza bera gertatzen da konpresa edo pixoihala aldatu behar dugunean. Geratzen zaigun beste aukera etxetik ez ateratzea da. Imajinatu hondartzan, aireportuetan edo zsentro komertzialetan zer egoera bizi behar ditugun; ez dira batere eroskoak. Horregatik, egungo osasun-sistema aldatu nahi dugu, aniztasun funtzionala duten pertsonek erabateko irisgarritasuna izan dezaten. Ez dugu gaur egungo "Bainu eskuragarriak" ordezkatu nahi, baizik eta euraiez gain, gure aldakatzaileak ere merkatuan ipini laguntza-premia handiak dituzten pertsonen beharrak asetzeko higiene-zerbitzuen eskaintza areagotuz.

 

cambiadores inclusivosJoan den astean Madrilera joan zineten zuen udalerria 'Innpulso Emprende' ekitaldian ordezkatzeko; lehenago, Etxebarri udalerriko ideia berritzaileen lehiaketa irabazi ostean. Nola jaso izan da zuen proiektu ekintzailea foro honetan?

Benetan esateko, esperientzia oso postiboa izan da. Nahiz eta hiru sarietako bat bera ere ez irabazi, kontaktu onak ekarri ditugu eta publikoaren esker ona irabazi ere. Nahiz eta oso teknologikoak ziren startupekin lehiatu, txalo zaparrada handiena guk eraman genuen, gure proiektua txip aldaketa handia izan baita ekitaldira joan ziren pertsona askorentzat. Alegia, nola gure proiektuak premia handiak dituzten pertsonei arazo hau konpontzen laguntzen dien buruz ausnartzea lortu genuen. Gainera, proiektua ekintzaile taldeko dibertsitate funtzionala duen pertsona batek aurkezteak, estereotipo asko behra bota zituen eta jende askori ere burua ireki zien.

 

Proiektua aurkeztu eta gero, harrera positiboa izan du. Zein izango da zuen hurrengo erronka?

Etorkizunean, epe luzean, guera osasun zerbitzua legean sartuta egotea nahi dugu, dagoenaz gain zerbitzu extra bat izateko. Eta gero, epe laburrean, lehenengo prototipoa sortu nahi dugu hilabete gutxi barru, eta era berean, bai Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin kudeaketaren beharra partekatzen hasi. Honela, Marian bezalako pertsonak aukera gehiago izango dituzte, bai parte hartzeko bai ahalduntzeko.

 

Nola baloratzen duzue erakundeen inplikazioaren garrantzia, besteak beste, zuen moduko proiektuetan?

Gure ustez, funtsezkoa da erakundeen inplikazioa proiektua; bereziki, aldundiek, udalek eta Eusko Jaurlaritzak. Modu bateratuan koordinatu behar dugu modu honetako komunen instalazioa eskualde guztietan, eta, era berean, komun hauen erabilpen esklusiboa higiene-laguntza behar duten pertsonetzat erregulatu behar dugu. Beraietaz gozatzeko eskubidea bermatu behar dugu hondartzan edo musika kontzertu batean, orain oso zaila baita hau ikustea.

Gizartean aniztasun funtzionala duten pertsonen parte-hartzerako eta garapenerako elementu estrategikoak dira, eta erakundeen inplikazioa eta lankidetza aritzea behar dugu. Haiekin lan egiteko irrikitan gaude eta talde handi bat osatu nahi dugu egoera hobetzeko.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

17/11/19

noticia

Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Azaroaren 10tik, 17rako astea

Wake up!. Asteko laburpena. Azaroaren 10tik, 17rako astea

15/11/19

noticia

Pukas Challenge Txapelketa Deusto Ekintzaile Astean

Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatetik oso ekitaldi berezi batera gonbidatu nahi zaitugu...

14/11/19

noticia

3.000 industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile egongo dira Basque Industry 4.0-The Meeting Point jardunaldian

4.0 Industria gizartearen zerbitzuan jartzea, Basque Cybersecurity Day ekitaldian txertatuta ospatzea, eta erakusketa-eremua handitu eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA) euskal partzuergo teknologikoari, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboei nahiz Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko startupei protagonismo handiagoa ematea dira, SPRI Taldeak laugarren industria-iraultzari buruz antolatutako Euskadiko erreferentziazko ekitaldiaren berritasun nagusiak

13/11/19

noticia

Zure ideien bultzada Euskadin: badatoz Emprendedor XXI sariak!

Enpresa gazte berritzailea bazara eta anbizioa eta ahalmena badituzu, hauxe da zure saria. Parte hartu abenduaren 4a baino lehen!