Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

07/10/19

noticia

Deustuko Solasaldiak. Ekintzailetza – Konexiorik gabe askoz hobe

Deusto Berrikuntza eta Ekintzailetzak, Deustuko Solasaldiak ekimenaren barruan, Kietoparaorekin eta METekin batera, gonbidapena egiten dizute teknologien erabilera arduratsuan hezteko kontzientziazio ekitaldira joateko: Urriak 17!


Gonbidatu berezia
Marc Masip psikologo ospetsua eta Desconect@ zentroko zuzendaria, mintzatuko zaigu, Teknologia Berrien adikzioetako aditu modura, horiek dituzten arriskuez eta nerabeek aurre egiteko dituzten bideez. Bere zentroa aitzindaria izan zen 2012an, teknologia berrien erabilera egokia egiten ikasteko programa batekin.

Hitzaldiaren ondoren, Marc Masip, Kietoparaoko María Fernández eta Patricia Gómez (adizioetan aditua) mahai-inguru batean izango dira eta hainbat gai aztertuko dituzte, argi uzten dutenak zein garrantzitsua den denok parte hartzea kontzientziazio horretan.


Lekua:

Gárate aretoa (Deustuko Unibertsitatea, Bilboko campusa)

 

Agenda:

11:45 Parte hartzaileei harrera egitea

12:00 Aurkezpena eta ongietorria: Garbiñe Henry, Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetzako zuzendaria, eta María Fernández, Kietoparao-ko CEOa.

12:15 Marc Masip, Desconecta zentroko zuzendaria, mintzatuko da: Levanta la cabeza.

13:00. Mahai-ingurua:

  • Marc Masip, Desconect@ institutu psikologikoaren zuzendaria.
  • Patricia Gómez, adikzioetan aditua.
  • María Fernández, Kietoparao-ko CEOa.

13:30 Galde-eskeak

14:00 Amaiera eta networkinga.

DeustoBerrikuntzan eta Ekintzailetzan martxan jarri ditugu hainbat solasaldi, hitzaldi, tailer, etab. Deustuko Solasaldiak programaren esparruan, Deustokabi eta Innogune inkubategietan sortutako proiektuekin eta ekosistemako beste agente guztiekin batera.

Gorde zure plaza hemen

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.