Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

07/11/19

noticia

XXI. mendeko unibertsitate ekintzaile, Erronkak eta Aukerak: UPV/EHUren Ekintzailetzaren I. Kongresua

UPV/EHU Ekintzailetzako I. Kongresuak, “XXI. MENDEKO UNIBERTSITATE EKINTZAILEA, ERRONKAK ETA AUKERAK”, helburu nagusitzat du UPV/EHUn hedatutako ekintzailetzako eta berrikuntzako estrategietan lortutako emaitzen balioa nabarmentzea eta inplikatutako gako-eragileen arteko topaketa ahalbidetzea: eskaintza teknologikoa, spin-off, administrazioak, enpresak eta kapital-funtsak.

Bloke tematikoak Transferentzia teknologikoa eta Berrikuntza irekia izango dira.

TRANSFERENTZIA TEKNOLOGIKOAREN esparruan teknologia balorizatzeko eta transferitzeko prozesuetako alderdi kritikoak analizatuko dira. Nazioartean prozesu horiek abian jartzen aitzindariak diren ekosistemetako profesional eta funtsezko pertsona ordezkariek esku hartuko dute, jardunbide egokien elkarlaneko ereduak ahalbidetzeko, gako-faktoreak eta arrakasta-kasuak aztertuta.

Bertaratuek aukera izango dute lehen eskutik ezagutzeko UPV/EHUn teknologiak merkaturatzen jardunean dauden ikerketa-talde nagusien eskaintza teknologikoa.

Aukera izango dute, halaber, UPV/EHUn sortutako jakintzaren ondorio diren spin-offen aurkezpenetara bertaratzeko.

Berrikuntza irekian UNIBERTSITATEAREN eta ENPRESAREN arteko harremanari eta aukerei buruzko mahai-ingurua garatuko dugu.

Nazio-mailako erreferentziako enpresen berrikuntza irekiko ereduak aurkeztuko dira, haietan nahasitako prozesuak eta horien arrakasta-gakoak ezagutzeko.

Kapital-funtsen ordezkari adituek, early stage-n espezializatuek, beren esperientziak azalduko dituzte eta beren ikuspegien arabera proiektu bat inbertitzeko interesgarri bihurtzen duten gakoen berri emango dute.

Beren esperientzia ezagutzera emango duten bi spin-off izango dira mahaian.

Bertaratutakoak, jardunaldian zehar izango den eskaintza teknologiko zein Spin-Off-ekin bilerak/business matchmaking egiteko aukera izango dute.

Azken batean, networkinga ahalbidetu nahi da ekintzailetza zientifiko-teknologikoaren gako-eragileen artean.

 

BUSINESS MATCHMAKING

Bertaratuek eskura izango dute eskaintza teknologikoaren eta spin-offen interesen/beharren zerrenda.

Eskaintza teknologikoaren eta spin-offen interesen zerrenda

Antolatzailearen bitartez aldebiko bilerak hitzartu ahal izango dituzte agendan, kongresuan zehar interesatzen zaienekin.

Bilera eskatzeko: congreso@retosuniversidad.com

 

JARDUERA ZUZENTZEN ZAIEN XEDE-TALDEAK

  • Eragile zientifiko-teknologikoak
  • Ekintzailetza-kudeatzaileak
  • Enpresak
  • Inbertitzaileak
  • Ekintzaileak

Helburuak

Unibertsitateetatik teknologia transferitzeko jardunbide egokien ereduak eztabaidatzea eta aztertzea. Gako-faktoreak eta arrakasta-kasuak.

Unibertsitate-ekintzailetzaren gako-faktoreak aztertzea eta nazioko eta nazioarteko esperientzien trukea ahalbidetzea.

Teknologia transferitzeko eta oinarri zientifiko-teknologikoko enpresak sortzeko prozesuetan unibertsitateen esperientzia, lorpenak eta zailtasunak balioestea.

Gako-eragileen artean networkinga ahalbidetzea: eskaintza teknologikoa, spin-offak, enpresak eta kapital-funtsak.


ANTOLATZAILEAK

UPV/EHU

BIC Gipuzkoa

 

BABESLEAK

Gipuzkoa Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea

Basque University System Reseach

SPRI

Eusko Jaurlaritza

upv-ehu congreso emprendimiento

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Woza: “BIND aparteko plataforma da startupen hazkunderako eta ikusgarritasunerako”

BIND Govtech-en bidez, Wozak berrikuntza-proiektu bat egin zuen EVE sozietate publikoarekin, eta horrek barne-prozesuak, -estrategiak eta -metodologiak hobetzeko balio izan dio.