Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Leer más

MENUA

11/10/19

noticia

Surphase: “Uraren tratamendu prozesua ahalik eta eraginkorrena eta errentagarriena izan dadin laguntzen dugu.”

Gaur egun, edateko ura ekoizteko plantek mintzekin lan egiten dute, mintz horiek denboraren joanean zikintzen dira, eta zikinkeria horrek azpiegitura horien errendimendua galtzea eragiten du. Arazo horri irtenbidea emateko Surphase startupak zikinkeria sortzen duten osagaiak (‘fouling’ deitutakoak) nano-eskala zehaztasunez antzemateko gai den dispositivo bat asmatu du. Aurrerapen honi esker, plantetako operadoreak informazio zehatza edukiko dute "hurrengo garbiketa noiz eta nola egin behar duten jakiteko, iragazketaren errendimenduak beherakada nabarmena jasan gabe”, azpimarratzen du Iliane Rafaniellok, Thomas Schäferrekin batera, Donostian egoiza duen empresa proiektu honen arduraduna dena.

surphase logo

¿Nola jaio zen Surphase?

Ideia EHUtik sortu zen, nire bazkidea Thomas Schafër eta ni Polymaten lanean ari ginenean, NanoBioBanaketa taldean, hain zuzen ere. Thomasek Europako Ikerketa Kontseilutik finantziazioa jaso zuen biomolekulen arteko elkarrekintza ikertzea helburu zuen proiektu baterako. Uraren tratamendurako mintzei buruzko duen ezaguera zabalari esker, bere ikerketa mintzaren eremuan aplikatzea oso interesgarria izan litzatekeela konturatu zen. Gero nik, 2015ean praktika programa baten bidez sartu nintzen ikerketa eremu honetan eta idei honetan lanean hasi nintzen. Hemendik bigarren proiektu bat sortu zen ikerketa honek aplikatua izateko bideragarritasuna ote zuen ikusteko. Azkenean gure startup-a 2016an hasi zituen bere lehenengo urratsak, Manuel Laborde sariaren eta Ekintzaile Ekintek ekimenaren laguntzari esker. Horrela, esan dezakegu nahiz eta gure empresa 2018 legalki sortu, dagoeneko 3 edo 4 urte generamatzala gure proiektuarekin lanean.

 

Zertan datza zuen uren arazketa hobetzeko sistema berritzailea?

Sentsore aurreratuenak eta uraren ekoizpen eta tratamendurako mintzezko materialak dituzten film ultrafinoak konbinatzen dituen dispositiboa da. Uraren iragazpen mintzen zikinkeria maila aldez aurretik detektatzeko aukera ematen die operadorei. Hori oso interesgarria da, zeren eta, gaur egun, edateko uraren ekoizpen planta guztiek mintzak erabiltzen baitituzte, eta hauek iraztontziak belaza funtsionatzen dute, denborarekin erabat zikintzen direnak. Maila jakin batera iristen denean, zikinkeria horrek azpiegitura honen errendimendua kaltetzen du. Orduan, mintzak garbitzeko detergente kimiko oso oldarkorrak erabiltzea baino ez zaie geratzen.

 

Nola laguntzen die sistemak instalazio hauetako langilei?

Gure sistemak oso informazio zehatza ematen die zenbat zikinkeria dagoen jakiteko eta konposatuei buruz. Zikinkeria oso desberdinak diren konposatuengatik etorri daitekeelako eta konposatu bakoitza bere protokoloarekin tratatu behar delako.

Azken finean, gure dispositiboak instalazioetako operadoreei esan diezaieke noiz garbitu behar duten modu prediktiboan, uraren tratamendu prozesua denboran zehar ahalik eta errentagarriena eta eraginkorrena izan dadin. Eta modu honetan, detergenteen erabilera modurik jasangarriena izan dadin

 

Zeintzuk dira zure bezero potentzialak?

Batez ere gatzgabetzeko instalazioak, nahiz eta industria bioteknologikoak eta medikua ere ebe onura jaso dezaketen. Bi sektore hauten garbitu behar den ur asko erabiltzen da. Hemen arazo bera sortzen da, ur ekoizpen instalazioetan bezala, interesatzen ez zaizkien kutsatzaileak bereizi behar dituztelako. Beraz, mintz edo erretxinak erabiltzen dira. Egia esan, edozein gainazaletan oso modu aurreratuan zikinkeria detektatzeko gai gara. Gure gailuen zehaztasuna hiru magnitude-mailan gainditzen ditu gaur egungo teknologiak.

 

Duela gutxi Toribio Echevarria saria jaso duzue Ideia/Enpresa Proiektuen kategorian. Zer suposatu du zuentzat, startup gisa? Ate berriak irekitzen lagundu dizue? finantziazio handiagoa lortu duzue?

Oso bultzada atsegina izan da, ondo dakigulako euskal empresa sarean sari hau oso ondo baloratuta dagoelako, eta gainera agerikotasun handiagoa lortzen laguntzen ari digu. Baina ere azpimarratu nahi dugu BIC Gipuzkoaren laguntza eskertzen dugula, gure lehenengo urratsetan, bereziki, asko lagundu digutelako gure proiektua ikuspuntu enpresarialetik enfokatzen. Euskadin zorte handia daukagula uste dugu ekintzailetza babesten duten erakunde guztiekin.

 

Eta etorkizunari begira, Zeintzuk dira zuen planak eta ametsak?

Une honetan proba pilotuekin gaude lanean, eta seguruenik aurten eta hurrengo 2020a gure produktua definitzeko eta zehazteko urteak izango dira. Gure helburua merkatuan ipintzeko ahal izango dugun zerbait izatea da eta hau lortzeko 2 edo 3 urteren buruan izango dela uste dugu. Orain, premiazkoena, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa lortzen eta ikerketak garatzen lagunduko diguten inbertitzaileak aurkitzea da.

info+: https://www.surphase.eu

Surphase Toribio Echevarriaa

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

17/11/19

noticia

Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Azaroaren 10tik, 17rako astea

Wake up!. Asteko laburpena. Azaroaren 10tik, 17rako astea

15/11/19

noticia

Pukas Challenge Txapelketa Deusto Ekintzaile Astean

Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatetik oso ekitaldi berezi batera gonbidatu nahi zaitugu...

14/11/19

noticia

3.000 industria-enpresa, zentro teknologiko eta ekintzaile egongo dira Basque Industry 4.0-The Meeting Point jardunaldian

4.0 Industria gizartearen zerbitzuan jartzea, Basque Cybersecurity Day ekitaldian txertatuta ospatzea, eta erakusketa-eremua handitu eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA) euskal partzuergo teknologikoari, Basque Digital Innovation Hubeko (BDIH) 4.0 aktiboei nahiz Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko startupei protagonismo handiagoa ematea dira, SPRI Taldeak laugarren industria-iraultzari buruz antolatutako Euskadiko erreferentziazko ekitaldiaren berritasun nagusiak

13/11/19

noticia

Zure ideien bultzada Euskadin: badatoz Emprendedor XXI sariak!

Enpresa gazte berritzailea bazara eta anbizioa eta ahalmena badituzu, hauxe da zure saria. Parte hartu abenduaren 4a baino lehen!