Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

18/10/19

entrevista

SOMABE, Makina Berezien diseinua eta fabrikazioa

SOMABE makinak diseinatzen eta fabrikatzen dituen Solaluzeko empresa da, estankotasun kontrolean, osagaien sartzea eta makina berezietan aditua den talde giza talde handia gara.

Neurrira egindako lan eta zerbitzuetan aditua, enpresa hau Automobilgintza Industriari aplikatutako ezagutza eta teknologiak konbinatzen ditu. “Bere erronka nagusien artean negozio eredu berrien garapena dago, modu eraginkor eta jasangarri batean hazten jarraitzeko", adierazten du Aitor Eguren Zuloaga, bere gerenteak.

 

¿Nola jaio zen Somabe? Zer helbururekin?

‘Etxehun’ enpresatik sortu zen, historikoki barra-kargadoreak eta makina bereziak sortzen zituen empresa. Une jakin batean, ‘Etxeunen’ bazkideek bere langileei negozioaren jabeak egitea proposatzen zieten eta momento horretan SORALUZE MAKINA BEREZIAK SLL, sortu zen, Somabe, makineria bereziekin lan egiteko helburu espezifikoarekin.

 

Halaxe da, zure negozio jarduera estankotasun kontrolean aditua den makinen fabrikazioan murgiltzen da

Aluminio injekzioaren bidez eginiko piezen fabrikazioak, prozesuaren berezko arrisku gisa du fabrikatutako elementuetan poroak agertzea. Pieza baten estankotasun kontrola, presio baldintza jakin batzuetan, kanporantz doan aire ihesa minutu bakoitzeko zentimetro kubiko gutxi batzuk baino gutxiago izatean datza, hau da oso oso baxua.

Prozesua bideo honetan ikusi daiteke, bertan estankotasuna kontrolatzeko makina bat ikus dezakegu, zorroa txertatuta eta tapoizko torlojua txertatuta duena, non elementuak eskuz kargatzen diren

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=c7NPJ1GB_nc[/embed]

 

Industriaren zerbitzurako ezagutza eta teknologia …

Halaxe da, teknologia honekin estankotasuna kontrolatzeko eta osagaiak muntatzeko soluzioak eskaintzen ditugu, eta honekin batera, gure bezeroei konponbide eraginkorrak eskaintzen dizkiegu eskuratu dugun ezagutza importanteari esker.

Tresna teknologiko aurreratuekin eginiko lana beste bideo honetan ikus daiteke. Bertan, zorro txertatutako muntaketa makina, muntaketa eta torlojututa ikusgai dago. Kasu honetan, makinak Ikusmen Artifizilarekin egiaztatzen du zer beste prozesu egin diren aurreko beste prozesu batzuetan eta, azkenik, pieza markatzen du mikro perkusio bidez:

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=QFhuUIBVtKg[/embed]

 

Nola bereizten da Somabe konpetentziatik? Nola bilatzen ari zarete zure lekua merkatuan?

Euskadin ISO21500rekin ziurtatutako lehen empresa garela esan dezakegu (proiektuak zuzentzeko eta kudeatzeko jarraibideak) eta bigarrena estatu mailan. Hau bereziki nabarmena gertatzen da gure bezeroentzat; makina berezi bat, estándar bat ez bezala, konplexitate handiko proiektua delako. Nahiz eta ingeniaritza asko egon eta oso onak gure merkatuan, gutxi dira makina proiektuaren ikuspuntutik ekiten diotenak eta gutxiago prozesu hau ziurtatuta dutenak.

Gure bezeroentzat abantaila nagusiena da, proiektuaren arrakasta ez dela soilik soluzio teknikoan oinarritzen baizik eta kudeatu behar direnn irismena, aldaketa eskaerak, arriskuak, epeak, zereginak…

Gainera, ‘kanban-etako’ ezarpenean aintzindariak izan gara makinaren baliozko fluxu guztian zeharreko zereginen kudeaketarako. Honek laguntzen digu - departamentu guztietan- zereginak agerian edukitzeko, eta egoera zein dependetzia ezaguta edukitzea, talde desberdinen auto-kudeaketa errazten duena, zalantzarik gabe.

somabe equipo soraluza placencia de las armas

Zeintzuk dira zure oraingo bezero nagusienak? Zeintzuk dira zuen hurrengo erronkak?

Besteak beste, CIE Automotive, Fagor Ederlan, Nemak, Martinrea Honsel o Teknia, bezalako empresa garrantzitsuak.

Merkatuko erronka nagusiena dibertsifikatzea da, gure bezero nagusiak automobilgintzako sektoreko direlako. Gure esperientzian eta teknologian aplikatuko ditugun negozio modelu berrietan pentsatzen ari gada jada.

 

¿Zer proiektu dituzue eskuetan etorkizunari begira

Tekonologikoki sendotzea da gure apostua. Horregaitik, transferentzi akordioak egin ditugu IK4 Tekniker bezalako zentro teknologikoekin, bin-picking eta gainazaleko akatsen kontrol soluzioak eskaintzeko.

Baita ere Basque Precision Technology District kide gara. Ekimen hau Debabarrenako agente publiko-pribatuen apostua da, lurraldeko ekonomia produktiboa modu berri batean bideratzeko: guregan hartzen dugu modu jasangarriago batean hazteko bokazioa eta egunero lehiakorrak izatea; doikuntza teknologietan, 4.0 industrian eta robotika eta automatikaren garapenean apostua eginez, bestek Beste.

info+: https://somabe.com/es/

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.