Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Leer más

MENUA

28/10/19

noticia

Gizartearen zerbitzuko 4.0 Industria, zibersegurtasuna, startupak eta enpresen eta BRTAren standak izango dira Basque Industry 4.0 biltzarraren protagonistak

Basque Industry 4.0 eta Basque Cybersecurity Day topaketek bat egin dute eta, helburuak berritzeaz gain, protagonismo handiagoa eman diote erakusketa-eremuari, 4.0 BINDeko enpresa, zentro teknologiko eta startupen eskari gero eta handiagoa kontuan hartuz

0 Industria gizartearen zerbitzuan jarri eta inpaktu sozial positiboa lortzeko asmoz, hitzaldi nagusian, jendaurrean mintzatuko da Nuria Oliver telekomunikazio-ingeniaria, Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) Media Lab-en doktoratua, Vodafone Instituteko zientzia aholkularia, Data-Pop Allianceko Chief Data Scientist eta Espainiako Ingeniaritzako Errege-Akademiako kidea

Zibersegurtasunaren arloan puntakoak diren herrialdeetako (Alemania, Belgika, Danimarka, Finlandia, Gales eta Holandak) hogei enpresa baino gehiago bilduko dira erakusketa-eremuan, eta biltzarra FIRST zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuteko taldeen munduko foroan ordezkatuta dauden erakundeen arteko topagunea izango da.

Aurten handitutako erakusketa-eremuan jarriko diren 170 standetan, Basque Research & Technology Allianceko (BRTA) zentro teknologikoak, 4.0 Industriako euskal enpresa nagusiak eta BIND 4.0ren edizioetako startupak izango dira

Informazio gehiago

4.0 Industria gizartearen zerbitzuan jartzea, Basque Cybersecurity Day ekitaldian txertatuta ospatzea, eta erakusketa-eremua handitu eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA) euskal partzuergo teknologikoari nahiz Bind 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko startupei protagonismo handiagoa ematea dira, SPRI Taldeak azaroaren 20 eta 21ean BECen antolatuko duen “Basque Industry 4.0-The Meeting Point” Euskadiko laugarren industria-iraultzako erreferentziazko ekitaldiaren berritasun nagusiak.

BECen 2.000 eragile baino gehiago elkartuko dira, industria, enpresak, zentro teknologikoak, zibersegurtasunaren arloko zentroak eta enpresak, ekintzaileak eta startupak ordezkatuz. Bi eguneko topaketa honetan, hainbat herrialdetako 100 aditu inguruk beste horrenbeste hitzaldi emango dituzte, eta eragile, enpresa eta startup guztiak 150etik gora standetan izango dira ikusgai.

Horrela, alde batetik, orain arteko Basque Industry 4.0 eta Basque Cybersecurity Day topaketek bat egin dute, Euskadi 4.0 Industriaren eta zibersegurtasuna industrialaren arloko Europa mailako erreferentzat indartzeko eta, zibersegurtasun industrialari buruzko biltzarra gehituz, topaketa horiek gure mugez haraindi zuten eragina areagotzeko. Zibersegurtasun industrialari buruzko lehen edizioa iaz antolatu zen Zibersegurtasun Euskal Zentroaren (BCSC) sorreraren harira eta berealdiko arrakasta lortu zuen Basque Cybersecurity Dayn bildutako partaide eta nazioarteko hizlarien kopuruari dagokionez.

Zibersegurtasuna da teknologia digitalak industrian aplikatzerakoan kontuan hartu beharreko funtsezko gaietako bat. 4.0 Industriari buruzko ezagutza partekatzea xede duen jardunaldi batek sareetako segurtasunaren parametroa sartu behar du programaren barruan. Gainera, denbora-tarte laburrean, Euskadi zibersegurtasun industrialaren arloko nazioarteko erreferentzia bilakatu da, Zibersegurtasun Euskal Zentroa (BCSC) zibersegurtasuneko euskal enpresa-poloaren antolatzailetzat eta Europa mailako erreferentetzat egiten ari den lanari esker. Ildo horretan, zibersegurtasunaren arloan puntakoak diren herrialdeetako hogei enpresa baino gehiago bilduko dira erakusketa eremuan.

Bestalde, “Basque Industry 4.0-The Meeting Point” topaketak seigarren edizioa beteko du, eta aurten ere, gogoeta egiteko aukera erraztuko die 4.0 Industriaren giltzarrizko eragileei: erakunde publikoak, enpresak, klusterrak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak. Gainera, gai honi buruzko hitzaldi nagusiak 4.0 Industriaren garapena gizartearen mesedekoa izan eta inpaktu sozial positiboa lortzea izango du ardatz.

Horren harira, bi hitzaldi nagusietako batean, jendaurrean mintzatuko da Nuria Oliver telekomunikazio-ingeniaria, Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) Media Lab-en doktoratua, Vodafone Instituteko zientzia aholkularia, Data-Pop Allianceko Chief Data Scientist eta Espainiako Ingeniaritzako Errege-Akademiako kidea osoa, “Guztion ongirako 4.0 Industriarantz” izenburupean.

Azkenik, BECeko 2. pabilioiak erantzuna emango die enpresek, zentro teknologikoek eta startupek aurreko edizioetan erakusketa-eremua handitzearen alde egindako eskaerei. Ildo horretan, Basque Industry 4.0 topaketaren aurtengo erakusketa-eremuak 170 stand bilduko ditu, eta horietan, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergoko zentro teknologikoak, 4.0 Industriaren arloko puntako euskal enpresak eta BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatuko startupak izango dira, gerora kontratuak eskainiko dizkieten enpresekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten.

4.0 Industria

 2014 urteaz geroztik egin den bezalaxe, Euskadin 4.0 Industriari atxikita dauden guztiek eztabaidan jardungo dute hainbat formaturen bitartez, prozesu industrialak optimiza ditzaketen tresna digitalak nahiz elektronika, informazio eta komunikazioko teknologiak aplikatzeko moduari buruz. Horiexek dira diseinuari, garapenari, ekoizpenari, logistikari eta fabrikazioaren kudeaketa integratuari euskarria ematen dieten tresna adimendunak.

Basque Industry 4.0 topaketak teknologia eta ikerketaren etorkizunari buruzko begirada eskainiko du izen bereko teknologien bitartez. Hauexek dira: Fabrikazio aditiboa, Robotika kolaboratiboa, Sistema ziberfisikoak, Errealitate areagotua, Cloud computinga, Bigdata, Errealitate birtuala eta Zibersegurtasuna.

Formatu desberdinak uztartzen dituen ekitaldia da; hala nola, lehen mailako hitzaldiak, kasuen aurkezpenak, tailerrak, elkarrizketak, mahai-inguruak, erakusketak eta erakustaldi-eremua.

4.0 Industriari buruzko hitzaldi nagusian, jendaurrean mintzatuko da Nuria Oliver telekomunikazio-ingeniaria, Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) Media Lab-en doktoratua, Vodafone Instituteko zientzia aholkularia, Data-Pop Allianceko Chief Data Scientist eta Espainiako Ingeniaritzako Errege-Akademiako kidea osoa, izan ere, zuzen-zuzenean elkarrizketatuko dute, “Guztion ongirako 4.0 Industriarantz” izenburupean egingo duen agerraldi laburraren ondoren. Basque Industry 4.0ren antolatzaileek 4.0 Industria gizartearen mesedetan garatu eta inpaktu sozial positiboa lortzeari buruzko ikuspegia sartu dute eztabaidan.

Gainera, osoko bilkura osatzeko, “4.0 Datuak: datuak ireki eta partekatzea ingurune industrialean” izenburuko eztabaida-solasaldia egingo da Cotec, Idsa, Innovalia eta Spriko adituen parte-hartzeaz. Hortik abiatuta, 4.0 Prozesuei buruzko aldi bereko saioak antolatuko dira Lortek, Plain Concept, Gestamp, Sarenet, LKS, MC Aplicaciones, Ibermática, Accenture, Camp Tecnológico, Amazon Web Service eta Witrac enpresen ordezkarien eskutik, askotariko gaiak aztertzeko: digitalizazioko soluzio aurreratuak, robotika kolaboratiboa, industria arloko kobotak, IoT soluzioak, etab.

Hori guztia lehendabiziko egunean egingo da, izan ere, biharamunean, hilak 21, 4.0 Industriari buruzko saioetan, teknologia antolatzaileak izango dituzte ardatz. Horietan, Lantek, Inycom, HP 3Printing, Hupi Ibérica, Huawey eta NTT konpainiek euskal enpresa-jardueran teknologia disruptiboak txertatzeko dauden eragozpen teknikoak eta mentalak azalduko dituzte, baita ibilgailu autonomoaren ekosistemari aplikatutako Blockchaina, serieko fabrikazio digitala, Virtual assistants dedicated to the industrial sector, 5G enables fully digital transformation in the manufacturing, eta Industria arloko Adimen Artifiziala ere.

Horiekin batera, aforo mugatua duten zenbait gairi buruzko tailerrak nabarmendu behar dira: Adimen Bisuala, Big Data & IoT Arkitekturak, Biki Digitalak, 5G eta Fabrikazio aditiboa.

Zibersegurtasuna

 Zibersegurtasunaren arloan puntakoak diren herrialdeetako hogei enpresa baino gehiago bilduko dira Basque Industry 4.0-The Meeting Point topaketako erakusketa-eremuan. Zehazkiago esanda, Euskadira etorriko dira Alemania, Belgika, Danimarka, Finlandia, Gales eta Holandako erakundeen ordezkariak, eta haiekin izango dira nazioarteko testuinguruan modu positiboan nabarmentzen ari diren zibersegurtasuneko euskal enpresa nagusien ordezkariak ere.

Horren harira, iazko Basque Cybersecurity Day delakoa oraingo ekitaldi handi honen barruan txertatu da, izan ere, industria jarduera, 4.0 industria, industria aurreratua eta industria teknologiko eta digitalizatua modu seguru eta babestuan gauzatzeko aukera ziurtatu behar da, eta horregatik, ekitaldi hau etengabe hazten ari da zibersegurtasunaren arloko ezaguerak eta esperientziak eskaini ahal izateko. Zibersegurtasuna 4.0 Industriari atxikitako arlo teknologikoa baino ez da, beharrezkoa eta nahitaezkoa balio-kate osoari dagokion antolaketa eta kontrol maila berriaren barruan, bereizgarri tekniko eta operatiboak, eskaerak, ekoizpena, banaketa, laguntza, mantentze-lanak eta bukaerako birziklapena barne hartuta.

Ildo horretan, ekitaldia, FIRST zibersegurtasuneko gorabeherei erantzuteko taldeen munduko foroko kideen arteko topagune bilakatuko da. FIRST Bilbao Technical Colloquium delakoa Basque Industry 4.0-The Meeting Point topaketaren barruan antolatuko da Zibersegurtasun Euskal Zentroa (BCSC) foro horretako kidea baita. Bertan, kalte-arrisku, gorabehera eta erantzute eta segurtasun taldeen eragiketari dagozkion gainerako arazoei buruzko informazioa partekatzen dute.

Basque Cybersecurity Centerrek (BCSC) saio irekien formatua aukeratu du Technical Colloquium honetarako, segurtasun arloko adituek gai teknikoak parte-hartzaileekin batera lan ditzaten. Gehienez, 100 pertsonak parte hartu ahal izango dute FIRSTeko kideei eta profil teknikoa duten pertsonei zuzendutako tailer hauetan. Gainera, beste bi tailer praktiko antolatuko dira gorabeheren kudeaketako eta giltzarrizko sektoreetako zibersegurtasun industrialari buruz.

Era berean, Flandesko zibersegurtasun klusterrak, BCSCrekin batera eta European Cybersecurity Organization (ECSO), robotikako berrikuntza-nodoen TRINITY sarea eta EFFRA (European Factories of the Future Research Association) elkartearen lankidetzaz, Bilbora ekarri du Cybersecurity for Robotics 2019 Conference deritzon topaketa, Basque Cybersecurity Dayrekin bat egin dezan, eta horko hizlari batzuek SPRI Taldeak antolatutako ekitaldian ere parte hartuko dute.

Basque Industry 4.0-The Meeting Point topaketaren programaren barruan, nabarmentzekoa da GARTNER Consulting-eko Information Security Consulting Iberia Practice Leader eta Zuzendaria den Daniel Madridek inaugurazio ekitaldian emango duen hitzaldia: “Nola eraiki krisi ekonomikoko agertokiarekiko erresistentzia duen zibersegurtasun eredua”. Zibersegurtasunari buruzko hitzaldiek jarraipena izango dute hilaren 21ean, Javier Diéguez Zibersegurtasun Euskal Zentroko Zuzendariaren parte-hartzeaz.

Era berean, Talentua eta aniztasuna: emakumearen eginkizuna ziber arloan deritzon panela nabarmendu behar da, honako partaide hauek tarteko direla: Ana Ayerbe, TRUSTECH – TECNALIAko Negozio Unitateko Zuzendaria; Anett Madi-Natór, Senior Cyber Defence Expert, eta Nina Hasratyan, European Cyber Security Organisation (ECSO) erakundeko Policy Manager & Liaison with Stakeholder. Horrekin batera, zibersegurtasun industrialari buruzko tailerra egingo da, automatizazio industrialeko inguruneko bateko zibersegurtasunari buruzko diagnosia lantzeko.

BIND 4.0

 Startup teknologikoen BIND 4.0 azeleragailuak ere biltzarrarekin bat egin du, erakusketa-eremuko standetan dagokion lekua betetzeko eta programaren 2019ko edizioan parte hartu zuten startupen eta industria teknologikoen arteko harremanak errazteko.

Azken edizioetan egin den bezalaxe, Basque Industry 4.0 biltzarrean, BIND 4.0 programaren 2018-2019 edizioko lau kasuren emaitzak aurkeztuko dira. Aurkezpen hauen bitartez, 4.0 Industriarentzako teknologia antolatzaileak aplikatzeko proiektuetan izandako enpresa trakziogileen eta startup-en arteko zenbait lankidetza errealitate emango dira ezagutzera, BIND 4.0 programa eta eredua zabaldu eta nabarmentzeaz gain.

Era berean, BIND4.0 programaren 2019ko edizioko startup finalisten profilak aurkeztu eta hitzordua eskatzeko aukera emango da, ekitaldiaren egunean bertan pertsonalki ezagutu ahal izateko. Gehienek azken teknologiak tarteko dituzten proiektuak garatzen dituzte: Gauzen Interneta (IOT), Zibersegurtasuna, Fabrikazio aurreratua, Robotika kolaboratiboa, Big Data, Analitika, Ikusmen artifiziala, Errealitate Birtuala eta Areagotua, eta Adimen Artifiziala.

ERAKUSKETA

Duela 5 urte Basque Industry 4.0-The Meeting Point abian jarri zenez geroztik, enpresek, zentro teknologikoek eta startupek erakusketa-eremua handitzea eskatu izan dute behin eta berriz. Topaketaren alderdi hau handituz joan da, baita eskaria ere, eta zibersegurtasun industrialaren arloko enpresak gehitu izanak biltzarreko erakusketa-eremuaren aldeko apustua indartzera bultzatu du.

Hartara, BECeko 2. pabilioiak erantzuna emango die enpresek, zentro teknologikoek eta startupek aurreko edizioetan erakusketa-eremua handitzearen alde egindako eskaerei. Ildo horretan, Basque Industry 4.0 topaketaren aurtengo erakusketa-eremuak 170 stand bilduko ditu, eta horietan, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) partzuergoko zentro teknologikoak, Basque Digital Innovation Hub-eko (BDIH) 4.0 aktiboak, 4.0 Industriaren arloko puntako euskal enpresak eta BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatutik ateratako startupak izango dira, aurtengoak zein aurreko ediziokoak, gerora kontratuak eskainiko dizkieten enpresekin harremanetan jartzeko aukera izan dezaten.

4.0 Industriari buruzko ekitaldiarekin zuzen-zuzenean lotuta dauden enpresa eta erakundeen artean, honako hauen parte-hartzea nabarmen daiteke: Mondragon Unibertsitatea, ZYLK, BIZINTEK, OMRON, BECKHOFF ELECTRONIS IBERIA, SAU, AFM + GAIA, SEMANTIC SYSTEMS, CYSE, .EUS, SERMICRO, SISTEPLANT, ABB, SCHUNK, PLAIN ONCEPTS, FERCHAU, LKS, AMIE CONSULTING, CARLO GAVAZZI, ELEKTRA eta INNOVAE AUGMENTED REALITY.
Zibersegurtasunaren esparruan bilduko dira ITS, TALIO, RED BORDER, DOMEINUAK, ENTELGY IBAI. OPEN SYSTEMS, RUGGED TOOLING, ARUBA eta SECURE & IT PROYECTOS enpresen standak. Hauekin batera, BIND 4.0 azeleragailutik ateratako HDIV, JAKINCODE eta OPEN CLOUD FACTORY ere izango dira.

BIND 4.0etik ateratakoak dira, halaber, Gauzen Internetean espezializatuta dauden ATELEI, DIFFERENGIN, ENGIDI, ORETEK eta WITRAC enpresak; Big Datan trebatutako EAVE, FLYTHINGS eta VIXION; Adimen Artifizialaren arloko BETTERGY, NEURON, TYRIS AI eta XABET; Manufaktura aditiboko CTECHNANO, IDDO eta TUMAKER; Errealitate birtual/areagotuko IMMERSIA, NEOSENTEC eta LUDUS; Meath Tech Solution arloko IOMED, NARU,  PATIA eta PERSEI VIVARIUM, eta Smart Energy Solutions esparruan espezializatuta dagoen VELTIUM enpresa, egunotan parte-hartzea egiaztatzen ari diren beste hainbatekin batera.

[pdf-embedder url="https://www.spri.eus/archivos/2019/10/pdf/Dossier-prensa_eusk.pdf"]

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/11/19

noticia

Unibertsitatearen gizarte eragina, azaroaren 21an Deuston – Bilbao

Deusto Social Labek eta BBK Fundazioak atseginez gonbidatzen zaituzte unibertsitatearen gizarte eraginaren inguruan ideiak partekatzeko jardunaldi batera.

18/11/19

noticia

Asimob, errepide adimendu baterako sistemak

Start-up honek gauzen Interneten eta adimen artifizialean oinarritutako monitorizazio-irtenbideak eskaintzen ditu

17/11/19

noticia

Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Azaroaren 10tik, 17rako astea

Wake up!. Asteko laburpena. Azaroaren 10tik, 17rako astea

15/11/19

noticia

Pukas Challenge Txapelketa Deusto Ekintzaile Astean

Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Ekintzailetza Unitatetik oso ekitaldi berezi batera gonbidatu nahi zaitugu...