Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

18/11/19

noticia

Unibertsitatearen gizarte eragina, azaroaren 21an Deuston – Bilbao

Deusto Social Labek eta BBK Fundazioak atseginez gonbidatzen zaituzte unibertsitatearen gizarte eraginaren inguruan ideiak partekatzeko jardunaldi batera. Topaketan, gainera, unibertsitate jardueraren eragin esparruen artean bereziki ekintzailetza azpimarratuko dugu.

Erronka berriak ditugu gure gizartearen eraldaketan laguntzen jarraitzeko. Eta politikako, ekonomiako eta gizarteko eragileekin landu nahi ditugu, baita zurekin ere… Zu garrantzitsua baitzara!
Ekitaldia azaroaren 21an, osteguna, goizeko 9:30etan Deustuko Unibertsitateko CRAI liburutegiko Atrioan (4. solairua. CRAI liburutegia. Deustuko Unibertsitatea, Bilboko kanpusa) ospatuko da.

Topaketako Agenda

9:30
Ongietorria Deustuko Unibertsitateko errektore den José María Guibert jaunaren eta BBK Fundazioko Gizarte Ekintzako Zuzendaria den Nora Sarasola andrearen eskutik.

9:40
José Luis Larrea jaunak moderatutako "Unibertsitatearen Gizarte Eragina" mahai-ingurua. Partehartzaileak:
Adolfo Morais jauna · Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea
Miguel Zugaza jauna · Arte Ederren Museoko zuzendaria
Ignacio Muñoz jauna · Angulas Aguinagako CEOa
Víctor Chicharro jauna · DBS-ko ikasle ohia. BBVA-ko inbertsio analista eta banku-korporatiboa

10:30
Kontraste-elkarrizketak: Talde-partehartzea eta bateratze-lana

11:10
Atsedenaldia - Kafea

11:30
José Luis Larrea jaunak moderatutako "Ekintzailetzaren bidezko Gizarte Eragina" mahai-ingurua. Partehartzaileak:
Ainara Basurko andrea · Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailaren Foru Diputatua
Pablo Ocaña jauna · Urbegi Taldeko fundatzaile-kidea · Gizarte Eraldaketako Zuzendaria
María Fernández andrea · Kietoparao-ko bazkide-fundatzailea

12:20
Kontraste-elkarrizketak: Talde-partehartzea eta bateratze-lana

13:00
Ondorioak eta hurrengo pausuak
13:10
Amaiera Deustuko Unibertsitateko Ekintzailetza eta Etengabeko Prestakuntzako Errektoreorde den Víctor Urcelay jaunaren eskutik

Eduki arrazoiengatik, mesedez, zure bertaratzearen baieztapena eskertuko genizuke ondorengo FORMULARIOA BETEZ

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.