Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

26/11/19

noticia

The Art of Discovery: “zahartzea deritzon gaixotasunari buelta eman ahal zaiola uste dugu””

BIC Bizkaian kokatutako euskal enpresak farmako berrien aurkikuntza du helburu

TAD, The Art of Discovery, immunoeskasia duten saguen gaineko esperimentazioaren eta adimen artifizialaren erabileraren bitartez sendagai berriak ikertzea helburu duen startup zientifiko-teknologikoa da. “Gure helburua inpaktu global handiko gaixotasunak eta bereziki zahartzea moteltzen lagun dezaketen farmako berriak aurkitzea da”, adierazi du Iñigo Angulo Barturen TADen sortzailekide eta CEOak.

 

Enpresa 2016an eratu zen, María Belén Jiménez-Díaz Biologiako doktorearekin eta Joseba Fernández abokatuarekin batera. Jardunean daramatzaten ia hiru urte hauetan, ikerketa farmazeutikoan trebatutako aditu taldea osatu dute sagu-sistema humanizatuen bitartez, baita esperimentazio-laborategia ere, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

 

Egun, fase klinikoaren aurreko sendagaien ebaluazioak egiten dituzte nazioarteko enpresa farmazeutikoetarako, farmako berrien eraginkortasuna ebaluatzeko, eta horixe da konpainiaren finantzaketa-ildo nagusia. Gainera, TADeko taldeak 10 urtetik gorako esperientzia du malariari buruzko ikerketan, eta horretan bildutako ezagutza guztia zabaldu dute, tratamendu berriak gara ditzaketen ikerketa berrien mesedetan. Horren harira, enpresak lankidetzan dihardu Medicines for Malaria Venture deritzon irabazi-asmorik gabeko erakundearekin, malariaren aurkako sendagai merkeak garatu ahal izateko. “Beharrezko tresnak eskaintzen ditugu, erakunde horrek farmakoak gizakiekin aztertu aurretik probatu ahal ditzan”, adierazi du Iñigo Angulok, “izan ere, geurea da munduan era horretako ebaluazioak egin ditzakeen zentro gutxietako bat”.

 

2020ra begira, enpresak ikerketa-ildo berri bat abiatu du gizakien zahartzea motel dezaketen farmakoak garatzeko. “Lehenengo fasean, datu-base zientifikoetan dagoen informazio masiboa eta adimen artifiziala erabiliko ditugu zahartzearen aurka baliagarriak izan daitezkeen tratamenduak zehazteko”, adierazi du industria farmazeutikoan 17 urteko esperientzia bildu duen Biologiako doktore eta Immunologiako adituak; “hortik abiatuta, sagu humanizatuen gaineko ikerketa hasiko dugu, giza-ehunen zahartzeari buelta eman ahal dioten farmako berriak balira bezala erabil daitezkeen ebaluatzeko”.

 

Anguloren hitzetan, “ikuspuntu zientifiko huts batetik, datuek argi utzi dute bizitzaren luzera genetikoki manipula daitekeela, eta biologia zelularrean lortutako emaitzek zelulak birprogramatzeko aukera dagoela frogatu dute”. Testuinguru teoriko honetan, TADeko ikertzaileen iritziz, “zahartzea berezko gaixotasuntzat har daiteke, eta horrek hurbilketa honen aldeko apustu sendoa egitera bultzatu gaitu”.

 

Proiektua abian jarri eta nazioarteko merkatura zabaltzeko, enpresak Beaz eta Eusko Jaurlaritzaren sostengua izan du, eta aurten ON Bizkaia 2019 saria jaso du Enpresak Sortzeko Proiektuen kategorian.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.