Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Leer más

MENUA

28/11/19

entrevista

Smowltech: ‘on line’ azterketen segurtasuna bermatzen duen ‘irakasle’ birtuala

Startup gipuzkoarrak patentatutako aplikazio disruptiboa aurpegiaren biometriaz baliatzen da erabiltzailearen nortasuna egiaztatzeko

 

On line aurpegi-ezagutza kopiatzeko tentazioa saihesteko eta azterketa birtual bat inork beste baten ordez egiteko aukera baztertzeko, baita azterketariaren portaera fiskalizatzeko ere, azterketa presentziala balitz bezalaxe. Hauxe da, laburbilduta, 2012an Vicomtech-IK4ko spin off bezala sortu eta egun 12 langile dituen Smowltech startup gipuzkoarrak patentatu duen aplikazioaren helburua. SPRI Taldearen babespean, Ricardo Vea buru duen proiektu disruptibo hau gauzatu duen euskal konpainia bost kontinenteetako 17 herrialdetara hedatuta dago eta epe laburrean Latinoamerikara zabaltzeko asmoa du.

 

Erabiltzailearen on line autentikatze-sistema etengabea, aurpegi-ezagutzan oinarritua. Zertaz hitz egiten ari gara, zehazki?

Ebaluazioaren mundua azken urteotan izugarri haziz joan den on line prestakuntzara egokitzeaz hitz egiten ari gara. Helburua aurpegi-ezagutza automatikoa esku-gainbegiratzearekin uztartzea da, inork beste baten nortasuna ordezkatzea edo portaera desegokiak saihesteko. Urruneko azterketa batean, kontrola eta ebaluazioa, ikasleak egun nonahi eta noiznahi ikasteko duen malgutasun berberaz egiteko aukera erraztu nahi izan dugu. Ondorioz, prestakuntza-programen kalitatearen maila berean dauden bermeak ziurtatu behar dira, programa horiek eskaintzen dituzten ikastetxe eta unibertsitateen izen onari eutsiz.

 

Eta hor sartzen da jokoan, bermatze-protokolo horietan aurrera egiteko garatu duzuen aplikazioa…

Halaxe da. Smowl, Internet bidezko edozein prestakuntza-prozesutan erabiltzaileen nortasuna bermatzen duen tresna da, ez bakarrik azterketak egiterakoan, baita ikastaldi osoan ere. Guk azterketa presentzial batean egiten den gauza bera egiten dugu: ikaslearen nortasuna ziurtatzea eta kopiatzen ez duela egiaztatzea. Horretarako, biometriaz baliatzen gara, eta ikastetxe edo unibertsitatearekin adostutako protokoloa ezartzen dugu azterketaren ingurunea kudeatzeko: mahaia, ordenagailua... Hori guztia, proban inolako eragozpenik eragin gabe, izan ere, guretzat garrantzi handikoa da erabiltzailearen esperientzia zaintzea, hau da, kontrol-sistemak aktibatzeko errazak izatea, baina ikaslearen kontzentrazioa oztopatu gabe.

 

Nola egiaztatzen da ikaslea benetan nor den?

Seguraski, azterketaren aurretik identifikatuta dago unibertsitatean edo NANaren bitartez. Guk, biometriaren laguntzaz, irudi horiek erkatu eta nortasuna ziurtatzen dugu. Lehenengo pauso horren ondoren, banakako proba egiten diogu dena normaltasunez dabilela egiaztatzeko, eta jarraian, ikasleak gure aplikazioa instala dezake, dagokion ikastetxe edo unibertsitatearen webgunetik hartuta.

 

Ikaslearen nortasuna bermatzeaz gain, nola kontrolatzen da ingurunea azterketa batean?

Ikaslearen idazmahian gaude. Ebidentziak sortzen ditugu une oro, eta horiei esker, ikasleak ziurtasun osoz jakin dezake gerora ikasleak Excell orriren bat, Wikipedia edo unibertsitatearen protokoloaren arabera onartuta ez dauden edozein beste elementu ireki ote duen. Hortaz, ordenagailuko idazmahaiaren argazkiak ateratzen ditugu, ikaslearen arrasto digitaleko azken mugimenduak biltzeko. Kontuan izan, segurtasunarekin batera, ikastetxe edo unibertsitatearen izen ona ere dagoela jokoan.

 

Zuen aplikazioa garatu baino lehen, nola kontrolatzen ziren on line azterketak?

Zainketa lanak bideoaren bitartez egiten ziren, kamera ordenagailuarekin kontrolatzen zuen pertsona baten laguntzaz, baina sistema oso garestia zen eta eskalagarritasun konplikatua zuen. Amaierako azterketari baino ez zion erreparatzen, etengabeko prestakuntza-prozesua kontuan hartu gabe, hauxe baita gure balio bereizgarrietako bat. Ausazko irudiak atzitzea eta aurpegi-ezagutza automatikoa dira gure prozesuaren oinarriak, eta hezkuntza-prozesu osoan erabil daitezke pertsona batek ikasketari dagozkion zeregin guztiak bete ote dituen egiaztatzeko, ikasleen kopuruari buruzko mugapenik gabe.

 

Langile-kopuruak gora egitea seinale ona da…

Zalantzarik gabe. Berrikitan, zortzi pertsonatik hamaika pertsonara pasatu gara, eta horren arrazoia da, hein handi batean, Horizon 2020ren 2. Faseko ETE Tresnak eman digun 500.000 euroko dirulaguntza, Europako Batzordeak proiektuak nazioarteko merkatuan eskala dezan eman digun finantzaketarekin batera.

 

Zein herrialderi begiratu diozue hedatzen hasteko?

Latinoamerikari begira gaude batez ere, Kolonbia, Txile eta Argentinatik hasita, izan ere, hainbat aliantza eta lankidetza-akordioren bitartez, herrialde horietan lan egiten hasiak gara Espainiarekiko antzekotasunen harira eta herrialde horietan hazten ari baita gehien on line prestakuntza. Kasu honetan, Brasilek baino ez ditu gainditzen, baina han, hizkuntza eta burokrazia dira eragozpenik handienak, momentuz saihestu nahi ditugunak.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

09/12/19

noticia

NEXTECH 2019 Vitoria-Gasteizen: Zure prozesuak optimizatu eta bezero gehiago lortu nahi dituzu 2020an?

Autonomoa edo enpresa bat bazara eta mundu digitala interesatzen bazaizu, ezin duzu NEXTECH 2019ko kongresua galdu. Euskal Herri osoko enpresak bilduko dira bertan, merkatuko irtenbide digital aurreratuenetan fokua jartzeko.

09/12/19

noticia

Eneritz Zubizarreta, Globe Testing, Arabako Emakume Enpresaburuaren saria

Ampea Sarien XVIII. edizioa Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian garatu da.

07/12/19

noticia

Multiverse Computing-ek jaso du enpresa proiektu onenaren XIX. Manuel Laborde saria. Polykey proiektua, bigarrena

Manuel Laborde Werlinden Sarien XIX. edizioan, Multiverse Computing eta Polykey aukeratu dituzte aurkeztutako zortzi hautagairen artean