Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

29/11/19

noticia

SPRIk euskal ETEak digitalizatzea xede duen Basque Industry 4.0 estrategia aurkeztu du ELGAko ETE eta digitalizazioari buruzko lan-mahaian

Parisen antolatutako topaketa honetara gonbidatu dute Cristina Oyón, Xabet eta Ibarmia euskal ETEekin batera

Cristina Oyón SPRI Taldeko ekimen estrategikoen arduraduna ELGAk antolatutako ETE eta digitalizazioari buruzko lan-mahaian parte hartzen ari da gaur Parisen, eta bertan, ETEei azpiegitura eta plataforma digitaletarako sarbidea errazteko eta eraldaketa digitala gauzatzen laguntzeko Euskadin abian diren politikak eta tresnak eman ditu ezagutzera, bereziki, soluzio digitalak txertatzen laguntzeko programak, 175 milioi euro inguruko laguntzak banatzen dituztenak, hauexei atxikita baitaude 4.0 Industriarako laguntza teknologikoak eta espezifikoak, Banda Zabalaren Euskadiko Plana, enpresa-ingurunean datuak ireki eta partekatzeko gida eta Basque Digital Innovation Hub delakoa, den-denak Basque Industry 4.0 deritzon estrategiaren babespean.

Bi euskal ETE bertaratu dira SPRIrekin batera, euskal kasuaren berri emateko. Xabet enpresako Alberto Condek euskal startup honek beste ETE batzuen digitalizazioan laguntzeko duen ikuspegia eta esperientzia argitu du eta Ibarmiako Aitor Gintok balio erantsi handiko produktuen fabrikatzaile bihurtu arteko eraldaketaren historia azaldu du. Gaur, azaroak 29, ELGAk D4SME deritzon ekimen berria aurkeztu du, ETEei teknologia berritzaileak eta digitalak txertatu eta ezagutza eta segurtasun digitala oinarri dituzten aktibo osagarrietan inbertitzen laguntzeko.

Ekimena abian jartzeko, Angel Gurría ELGAko idazkari nagusia buru duen maila goreneko lan-mahaia antolatu da, arduradun politikoek, enpresek, ikertzaileek eta erakundeek ezaguerak eta ikasketak partekatzeko aukera izan dezaten digitalizazioak ETE mota desberdinei ekarriko dizkien onurei buruz; hala nola, berrikuntza bultzatzea, lehiakortasuna hobetzea, balio-kate globaletan parte hartzea edota merkataritza-eredu eta harremanetan aurreikusi diren eraldaketez profitatzea.

ELGAK ideiak eskaini nahi dizkie arduradun politikoei eta erregulatzaileei, ETEek ekonomia digital eta globalizatuan duten parte-hartzea sustatzearen aldeko politika hobeak diseinatu eta inplementa ditzaten, eta Cristina Oyón SPRIko ekimen estrategikoen arduraduna gonbidatu du, ETEei azpiegitura eta plataforma digitaletarako sarbidea errazteko eta eraldaketa digitala gauzatzen laguntzeko Euskadin abiarazi diren politikak eta tresnak ezagutzera eman ditzan.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.