Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

02/12/19

noticia

Coben Club, Euskadiko startupentzako lehen inbertsio Klub pribatua

Esaten dutenez, azaroaren 28ko gauean, 'Coben Club' saioaren lehen topaketa sekretua egin zen. Lekua ez gado argi; gonbidatutako pertsonak (nazioarteko kirolariak, enpresaburuak, medikuak, gogo geldiezinak, gazte gogotsuak,..) leku magiko batera iristeko deszifratu behar zituzten koordenadak baino ez zituzten jaso …

Gaueko gainerakoa ezaguna da, Klubaren historiaren lehenengo kapitulua. Irakurtzen jarraitzeko irrikitan zaude…?”.

 

Zer da Coben Cluba?

Coben Club, akelarre esan nahi du, edo talde sekretu edo oso batuta dagoen taldea. “Eta horixe gara! Hala ere, Akelarre hitza gogoan hartzen baduzue, seguruena zuen burura iritsiko dira sorgin-irudiak, isilpeko bilerak, debekatutakoak, korrontearen aurkoak, arriskutsuak, kementsuak ". Baina hori bai, gure burua ireki eta akelarre bat benetan zer zen imajinatzen dugu. Berdintasunezko topagune bat izan liteke, non gizonak zein emakumeak joaten ziren, zientzia, medikuntza, filosofia … bezalako gaiak jorratzeko, baina orduko gizarteak ez zuela ulertzen eta non klandestinitatea zen bere aukera seguru bakarra?

Coben Clubak topaleku hori izan nahi du, sekretua, misteriotsua, inbertitzaileen artean konfiantzazko eta segurtasunezko atmosfera sortzeko. “Teknologiaz, sektoreak iraultzeaz, ero ekintzaileei laguntzeaz, ezagutzak partekatzeaz eta emakumeak gizonak bezala parte hartu dezaten saiatzeaz hitzegin egin daitekeen kluba. Baina hori guztia, hemen Euskadin, gure nortasun zigilua den seriotasun, profesionaltasun eta diskrezioarekin. Euskadiko startup inbertsioko lehen klub pribatua”.

 

Klubaren filosofía
SARE ESKLUSIBO BAT
Klubaren filosofía pentsaera berritzailea duen inbertitzaile sare bat sortzea da, “izpiritu-gazteduna, gogoak ile zuriekin bat egiten duten lekua, konfiantzazko giroan, adiskidetsua, baina hautaketa prozesu sakon baten bidez ondorioz.”

  

Misioa:
BUSINESS ANGELS EKOSISTEMA
Coben Klubaren misioa aldaketaren, talentuaren eta startup digital, berritzaile eta disruptiboen aldeko apustua egiten duten Business Angels inbertitzaile gazte eta dinamikoen ekosistema sortzea da.

Ez dira fondoak, ez dira aholkulariak, ez dira family office bat… Euskadiko lehen club pribatua da haurre-hazian dauden jarduera abierazteko inbertitzen duena. Badakigu Euskadin kapitala dagoela, eta, gainera, ziur gaude askotan kapital hau gazteen esku dagoela, eta diru horrekin inpaktua sortu nahi dutela, oso fase goiztiarrean dauden startup batzuei lagunduz. "Fase hori izaten da zailena; izan ere, proiektuek ez dute ibilbide nahikoa fondoen aurrean bere ideiak eta negozio modeluak potentziala dutela defendatzeko. Beraz, aurrerago inbertitzeko zain daude. Eta orduan da Coben Klubak lagundu nahi duen momentua, " Sektorearen jargoian 'aurre-hazia edo MVP' deitzen den fase goiztiar horretan, azken batean, horixe da gehien behar gaituztenean”.

"Eta, zergatik esaten dugu behar gaituztela? Izan ere, Coben Klubaren sortzaile eta enbaxadoreak gazteak gara – Izpirituetakoak –, eta horrelako proiektuetan inbertitzen ari garelako iada, arrisku handiko fasean, baina errendimendu eta inpaktu handiko fasea ere bai. Pertsona ipurtarinak, arduratsuak eta konprometituak dira, baina nazioarteko ikuspegia dutenak, “ Gure ustez, Euskadin gauzak diskrezioz eta konfiantzaz egiten dira, eta askok inbertitzen ez badute, ez da baliabiderik ez dutelako, baizik eta batzuetan ez dutelako Silicon Valley moduko hitz potoloetako mundu harropoztu eta pilotakada betetakoa hau ulertzen”. Arrakasten esperientziatik eta porroten ikastetik abiatuta, hain interesgarria den mundu hau antzeko kezkak dituzten pertsona gehiagorengana hurbildu nahi dute, “zu bezalako jende gehiagori; pertsona baliotsuak. Eta uste dugu pertsona asko batu litezkeela gure misioara, erromantikoki errentagarria izan dadila espero dugun misioa”.


Pertsona horietako bat zarela uste duzu?

Kluba esklusiboa da, eta gonbidapen bidez edo klubeko kide baten bidez baino ezin da elkartu, onarpen batzordearen onarpena lortu ondoren.

“Baina klubarekin bat egiteko pertsonaren bat kontuan hartu beharko genukeela uste baduzu, beti bidali dezakezue eskaera bat webgunearen bidez : www.cobenclub.com

Nola funtzionatzen du?
Coben Klubak aldizkako topaketa esklusiboak antolatzen ditu, esperientzia partekatuak, non ekintzaileek beren proiektuak aurkezten dituzten eta ingurune profesional batean inbertitu ahal izatea errazten duten. Baina pasioa alde batera utzi gabe! "

Proiektuak aldez aurreko hautaketa prozesu bat gainditu behar dute, bai Coben Klubeko ebaluazio batzordearen aldetik, bai hileko topaketetan aurkeztu aurretik inbertitzaileek dituzten kezka eta lehentasunen aldetik. Horregatik, Klubak bere proiektuak bidaltzera ere animatzen die ekintzailei, Klubeko hurrengo Business Angels topaketetan ebaluatu ahal izateko.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.

17/04/2024

noticia

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da

Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatuta dago eta Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailaren eta SPRI Taldearen bitartez sustatutakoa

16/04/2024

noticia

SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez

BIND SME Connection laugarren edizioko Sozializazio Jardunaldia Arabako Parkeko auditorioan egingo da maiatzaren 14an