Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

09/12/19

noticia

NEXTECH 2019 Vitoria-Gasteizen: Zure prozesuak optimizatu eta bezero gehiago lortu nahi dituzu 2020an?

Autonomoa edo enpresa bat bazara eta mundu digitala interesatzen bazaizu, ezin duzu NEXTECH 2019ko kongresua galdu. Euskal Herri osoko enpresak bilduko dira bertan, merkatuko irtenbide digital aurreratuenetan fokua jartzeko.

Zure prozesuak optimizatu eta bezero gehiago lortu nahi dituzu 2020an? 5 ordutan zehar, gai desberdinetako hitzaldiak egingo dira, guztiak enpresak bizitzen ari diren 4.0 eraldaketa digitalarekin lotutak. Zibersegurtasunaz, datuen babesaz, hodeiko software-soluzioez, online marketinaz, SEOz... eta askoz gehiagoz hitz egingo da.

NEXTECH urteko ezinbesteko ekitaldia da enpresentzat, eta bertan Arabako inguruneko kasu arrakastatsuak azalduko dira. Hauek dira aurtengo gakoak:

Software Librea:
Zergatik fidatzen dituzu zure negozioaren datu guztiak Googleri? Aukera libre seguruagoak erakusten dizkizugu zure enpresarentzat.

Datuen babesa:
Zure enpresaren eta bezeroen datuak babestea erraza da. Indarrean dagoen araudia betetzen ari al da zure enpresa?

Segurtasun digitala:
Etorri zaitez denbora errealean egindako Ziber-Eraso bat ikustera, eta egiaztatu ezazu ea zure enpresa prest egongo litzatekeen arrisku honi aurre egiteko.

SEO:
Zure webgunearen bihurketa-tasa bi aldiz biderkatu nahi duzu? LEADS gehiago eta kalitate handiagokoak jaso itzazu eta zure negozio SEOa eta online marketinari esker gora egin dezan lor ezazu.

Grupo INT, Caronte Estudio eta Ekateko enpresak antolatuta, NexTech 2019an parte hartzea guztiz doakoa da, baina plaza mugatutuak direnez, zure akreditazioa erreserbatu behar duzu.
Bisitatu: www.carontestudio.com/nextech

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.