Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

14/12/19

noticia

Euskadiko 250 enpresak jaso dute jada GJHko prestakuntza plataformaren onura

Eusko Jaurlaritzak eta Munduko Itunaren Espainiako Sareak Garapen, Iraunkorraren aukerak enpresetara hurbiltzen dituzte jardunbide egokien 400 adibide biltzen dituen gida baten bidez

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Euskadi Basque Country 2030 Agendak Gizarte Erantzukizun Korporatiboa sustatzen du, besteak beste, Garapen Jasangarriaren Helburuak bultzatzeko.

Enpresa mundua funtsezkoa da GJHei (Garapen Jasangarrirako Helburuak) gerturatzeko, hazkunde ekonomikoarekin, gizarteratzearekin eta ingurumenaren babesarekin duen elkarreraginagatik. Horregatik, Eusko Jaurlaritzaren eta Nazio Batuen Mundu Itunaren Sarearen arteko aliantzaren, eta Euskadiko hiru patronalen (Adegi, Cebek eta Sea) lankidetzarekin batera, pymeak badauzkate bere erakundeetan Garapen Iraunkorrerako ekintzak ezartzeko Gida Praktikoa.

Enpresentzako prestakuntza eta kudeaketa ibilbide irekia errazten duen plataforma baten parte da, Euskadirentzat soilik garatua eta nazioarteko metodologian oinarritua. Plataforma interesgarri hau lurralde zehatz baterako diseinatutako den lehen esperientzia pilotua da, eta bost urratsek osatzen dute:

  1. Ezagutza
  2. Lehentasunen definizioa
  3. Helburuen ezarpena
  4. Integrazioa
  5. Txostena

Doako plataforma da, moldakorra, eta ez dakar inolako betebeharrik, ezta inolako informaziorik eman beharrik ere; bertan, enpresek jardunbide egokien 400 adibide baino gehiago ezagutu ditzakete eta Munduko Itunaren Sarearen laguntza jaso prozesuan zehar. 250 enpresak erabiltzen dute gaur egun, modu honetan gizarteari mesede egiten diote, eta, aldi berean, konpainiek negozio aukera desberdinak aurkitzen dituzte garapen iraunkorrearen bidez.

Zure enpresak 2030 Agendaren Helburuekin lagundu dezake KLIK soil bat eginez.
(2020ko otsailera arte dago eskuragarri).

 

Eusko Jaurlaritza, bere Garapen Agentzia, SPRI eta Basque Trade & Investment, 2030 Agendarekin

2030 Agenda agertoki global batean planteatzen da, eta Nazio Batuen Erakundeak ezartzen du lurralde bakoitzak bere zirkunstantziak propioak kontuan hartuta egin behar duela bide hori.

Garapen Iraunkorreko Helburuek, ez digute esaten zer egin behar dugun; gure politika publikoak hobetzen eta lehentasunak finkatzen laguntzen duen testuinguru bat baino ez dute definitzen, berezko lurralde errealitatea kontuan hartuta.

Euskadik bere gain hartzen du Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GJH) egiten dugun ahalegina lerrokatzeko erronka. Hau da Herri konprometitu baten konpromezua.

gobierno vasco spri basque trade ods

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.