Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

23/12/19

noticia

Emerid-ek identifikazio-sistema bat abiarazi du garrantzitsuena gal ez dadin

Startup bizkaitarrak  NFCan oinarritutako gailu itsasgarria garatu du kasko eta ekipajeetarako

Emerid deritzon identifikazio-sistemak larrialdi-egoeretarako edo objektuak galtzen direnerako garrantzitsua izan daitekeen informazioa biltzeko moduko gailu itsasgarria du. Enpresak salmentan jarri berri du sistema hau, bi esparruri begira, nagusiki: kirol jardunerako kaskoak eta bidaietarako maletak. Gailuak NFC teknologiaren bitartez funtzionatzen du, eta horrela, aski da itsagarrira smartphone bat hurbiltzea, bertan bildutako harremanetarako datuak irakurtzeko.

 

“Gaur egun, ez da aldatu ekipajea identifikatzeko modua eta, askotan, airelineek ere ezin aurki ditzaketen maleten galerak gertatzen dira”, adierazi du Jon Morentin startuparen sortzailekideak; “gure gailuan bildutako informazioak argi adierazten du norena den ekipaje hori, harremanetarako datuak eta ibilbideari buruzko jakingarriak atxikiak dituelarik. Gainera, norbaitek itsagarria irakurtzen duenean, ekipajearen jabeak mezu automatikoa jasotzen du maletaren koordenatuekin, azkar-azkar aurkitu ahal dezan”.

 

Emerid larrialdi-egoeretarako ere diseinatuta dago, bereziki txirrindularitzan eta motoziklismoan jarduteko. “Askotan, kirolariak bakarka ateratzen dira errepideetara. Istripua gertatuz gero, gailuari esker istant batean jakin daiteke nor den, berari dagokion informazio mediko garrantzitsua eta harremanetarako datuak, larrialdi-zerbitzuen lana bizkortuz”. Kasu honetan, sistema kaskoan itsasten da, eta startupak webgunean zuzen-zuzenean saltzen duen arren, lanean hasi da federazioekin eta kirol elkarteekin bazkideei eskaini ahal izateko.

 

NFC (Near Field Communication) deritzon haririk gabeko irismen laburreko komunikazio-teknologiak gailuen arteko datu-trukea ahalbidetzen du oso gertu daudenean. Sistema hau oso hedatuta dago gure inguruan; adibidez, saltokietan eta garraio publikoan txartelaren bidez ordaintzen dugunean edota jaietako eskumuturrekoetan. “Oso teknologia segurua da, izan ere, datuen transmisioa gertu-gerturik egin behar da, bestela ez du funtzionatzen”,argitu du Jon Morentinek. Gainera, ez du bateriarik edo mantenimendurik behar, eta egun, ia smartphone guztiek daukate irakurtzeko gaitasuna, app berezirik deskargatu beharrik gabe.

 

Produktu berri honen bitartez, euskal startupa B2C ereduaren araberako merkatu berri batera ireki da, orain arte neoprenozko jantzien nahiz bainu-jantzien arloan salgai zituen produktuen osagarri. Gainera, enpresa SOSA-Bizkaia programan parte hartzeko aukeratu dute, eta otsailean, astebete egingo du nazioarteko azeleragailuak Tel Aviven dituen instalazioetan. “Aukera ona da segurtasunera eta beste nitxo batzuetara irekitzeko eta Israelgo merkatua esploratzeko”, ziurtatu du Morentinek.

 

Emerid 2017n sortu zen eta garapen prozesuan bidelagun izan ditu SPRI Taldea eta Bizkaiko Foru Aldundia, Beazen bitartez.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.