Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

14/01/20

noticia

MassChallenge azeleragailuak deialdi berri bat ireki du euskal startup-entzat

Izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilaren 20tik otsailaren 3ra

Abiatzeko zorian dago MassChallenge-Biscay programaren 5. edizioa. Ekimen horren helburua da laguntza ematea Bizkaia eta Gipuzkoako startup berritzaileenei, azelerazio-prozesu bat eskainiz eta bidea zabalduz nazioarteko ekintzailetza ekosisteman sartu daitezen. Proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren eta MassChallenge azeleragailu iparramerikarraren arteko akordio baten emaitza da.

 

Deialdia urtarrilaren 20an aktibatuko da eta zabalik egongo da otsailaren 3ra arte. Lehen fasean aurre-aukeraketa bat egingo da eta 25 startup hautatuko dira euren proiektua aurkeztu dezaten adituz osatutako batzorde baten aurrean. Horietatik, 15 proposamen berritzaile eta eskalagarrienak Bostonera joango dira, astebetez MassChallenge azelerazio-programan parte hartzera. Tailer trinko hori martxoaren 30etik apirilaren 2ra bitartean egingo da, eta parte-hartzaileek prestakuntza espezializatua jasoko dute, tutoretza saioak egingo dituzte eta harremanetan jarriko dira nazioarteko balizko inbertitzaileekin. Gainera, hautatutako 15 startup-etatik hiruk aukera izango dute azeleragailuak urtero antolatzen duen mundu mailako txapelketako finalerdian parte hartzeko.

 

MassChallenge-Biscay programa abian jarri zenetik, Bizkaia eta Gipuzkoako 55 startup-ek parte hartu dute ekimenean. Azken edizioan hauek izan ziren MassChallenge mundu mailako txapelketaren finalerdian sartzea lortu zuten enpresak: MedicSen, diabetesa duten pertsonen tratamenduak hobetzeko app-a; Smowltech, eLearning-erako aurpegi errekonozimendurako sistema; txizaren analisiak egiteko S-There gailua eta Lukkap Data & Analytics, erabiltzaileen esperientzia aztertzeko sistema bat.

 

MassChallenge nazioarteko azeleragailu bat da, egoitzak dituena Ipar Amerikan, Europan nahiz Ekialde Hurbilean, eta erreferente bihurtu dena ekintzailetzaren ekosistema globalean. MassChallenge-Biscay programari esker, hamabost euskal enpresak aukera izaten dute urtero euren proiektuak azeleratzeko eta euren produktuak merkatu berrietara zabaltzeko.

 

Programa hori ezagutzera emateko, datorren urtarrilaren 22an saio informatzaile bat egingo da BEAZek Bilbon duen egoitzan.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.