Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

16/01/20

noticia

Gipuzkoako sei startup-ek parte hartuko dute BIND 4.0-ren 4. edizioan

Gipuzkoako sei startup-ek parte hartuko dute BIND 4.0-ren 4. edizioan: Enerlogix Systems, Kevo Technologies, Linqcase, Myruns Technology, Nuavis eta Oroi.

  • 4.0 teknologietako punta-puntako 38 startupek 53 kontratu lortu dituzte 4. edizioko trakzio-enpresekin
  • Ekimenean nahasitako trakzio-enpresek 78 herrialdetatik jasotako 577 hautagaitzak —iaz baino % 10 gehiago— aztertu ondoren hautatu dituzte parte-hartzaileak
  • Hautatutako startupen artean Euskal Autonomia Erkidegoko 18, beste autonomia-erkidego batzuetako 12 eta nazioarteko 8 daude
  • Proiektuen % 47 industria-sektoreari aplikatuko zaizkio, % 23 elikaduraren esparruari, % 15 energia-sektoreari eta % 15 osasunari

Nobedade gisa, aurten ikuspen artifizialaren teknologiak nabarmen egin du gora hautatutako proiektuen artean, eta gehien hautatu direnen artean jarraitzen dute adimen artifizialak, Gauzen Internetek (Internet of Things) eta datu handiek (Big Data), soluzioen % 60 biltzen dituzte-eta

Laugarren edizio honekin, BIND 4.0 programak guztira 4.0 industriako 108 startup azeleratu eta 173 proiektu garatu ditu

Industria adimenduneko BIND 4.0 startupen azeleratzaile publiko-pribatuak goraka ari diren 38 enpresa hautatu ditu datorren urtarrilaren 21ean hasiko den bere azelerazio-programaren laugarren edizioan 4.0 industriako 53 proiektu garatzeko. Beraz, trakzio-enpresek hautatu eta kontratatu duten proiektu kopurua aurreko edizioan baino % 20 handiagoa izan da, berrikuntzaren alde egin duten apustuaren adierazgarri.

Azken edizio honetarako jasotako 577 hautagaitzak —iaz baino % 10 gehiago— aztertu ondoren, industriaren zenbait aplikazio-arlotako proiektu berritzaile estrategikoenak hautatu dituzte. Zehazki, proiektuen % 47 industria-sektoreari aplikatuko zaizkio, % 23 elikaduraren esparruari, % 15 energia-sektoreari eta % 15 osasunari.

BIND 4.0 programa 2016. urtean jarri zen abian, nazioarteko startup berritzaileen eta enpresa handien arteko topagune gisa. Eta, harrezkero, guztira 108 startup azeleratu eta 4.0 industriako 173 proiektu garatu ditu. Kopuru horiek bat datoz enpresek programa amaitu ondoren lortzen dituzten emaitza onekin. Izan ere, enpresen % 67k trakzio-konpainiekin lanean jarraitzen dute programa amaitu ondoren, eta 10 startupetik 6k berritu egiten dute haiekin duten kontratua. Horiek horrela, lau urteko lanaren ondoren, BIND 4.0 ekimen paregabe gisa finkatu da, aukera ematen baitu industriaren transformazio digitala bultzatzeko eta, aldi berean, erreferentziako bezeroen agertokietan teknologiak baliozkotzearen bitartez ekimen berritzaileen finkapena azeleratzeko. Ekimen horrek, gainera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren sostengua dauka, SPRI Taldearen bitartez gauzatua. Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapeneko agentzia Euskal Autonomia Erkidegoko ekintzailetzaren ekosistemaren buru da, UpEuskadi plataformaren bitartez.

 

BIND 4.0-ren 4. ediziorako hautatutakoen profila

Aurten azelerazio-programan parte hartzeko hautatutako startupen jatorriari dagokionez, nabarmendu beharra dago 18k Euskal Autonomia Erkidegoan dutela jatorria —8 Bizkaikoak dira, 6 Gipuzkoakoak eta 4 Arabakoak—, eta 20 enpresa beste autonomia-erkidego batzuetakoak eta munduko zenbait herrialdetakoak dira. Hortaz, BIND 4.0-ren laugarren edizio honetan Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko enpresen ordezkaritza joan den urtekoa baino % 12 handiagoa izan da, orduan 13 izan baitziren hautatutako enpresak. Horiek horrela, aurten hautatutako startupen % 52 Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpokoak dira. Zehazki, beste autonomia-erkidego batzuetako 12 startupak Madrilgoak (4), Kataluniakoak (5), Nafarroakoak (1), Andaluziakoak (1) eta Gaztela eta Leongoak (1) dira. Eta nazioarteko 8 startupek jatorri hau dute: Danimarka (2), Alemania (2), Turkia (1), Erresuma Batua (1), Italia (1) eta Letonia (1).

Laugarren edizio honetarako hautatutako startupek kalitate handiko soluzio abangoardistak aurkeztu dituzte, prozesuak, zerbitzuak eta produktuak hobetzeko asmoz. Horretarako, teknologia berritzaileak aplikatzen dituzte adimen artifizialaren alorrean, Gauzen Interneten edo Big Datan. Izan ere, gehienak dira hautatutako proiektuen artean, soluzioen % 60 biltzen dituzte-eta. Aurten nabarmentzekoa da ikuspen artifizialaren esparruan —kalitate-kontrolak optimizatzeko aplikazioekin— hautatutako proiektu kopuruaren igoera. Zibersegurtasuneko, nanoteknologiako eta robotikako soluzio berritzaileak ere aipagarriak izan dira.

 

Startupak eta enpresa handiak, berrikuntzak uztartuak

BIND 4.0-ren helburua da enpresa handien eta startupen artean konexio eta harreman sendoak sortzea, industriaren transformazio digitalean elkarrekin aurrera egiteko. Horretarako, funtsezkoa da bi profil horien arteko lankidetza, hori baita sektoreko soluziorik abangoardistenak edukitzeko eta benetako merkatuetan aplikatzeko modu bakarra. Horrexegatik dira noranzko bikoak BIND 4.0 bezalako ekimenen onurak, bai parte hartzen duten enpresentzat bai lankidetzan diharduten konpainientzat.

Alde batetik, BIND 4.0-k zenbait abantaila ditu goraka ari diren enpresentzat. Parte-hartzaile guztiek aukera izango dute beren produktua industriaren sektorean lider diren enpresetan baliozkotzeko, eta, gutxienez, kontratu bat lortuko dute. Gainera, industria-merkatuko hedapena azeleratzeko aukera emango dien prestakuntza oso espezifikoa lortu ahal izango dute. Aldi berean, programari esker networking-jardueretan egoteko aukera izango dute, Europan proiekzio handiena duten industria-ekosistemetako bat ezagutzeko eta beren startupak bertan posizionatzeko. Eta goraka ari diren enpresek eskura izango dituzte lanerako, prestakuntzarako, tutoretzarako eta finantzaketarako espazioak.

Bestalde, 52 enpresa laguntzaileek eskura izango dituzte talenturik onena, ezaupide berriak eta teknologia, beren negozioan eta jardueran soluzio berritzaileak eta lehiakorrak txertatu ahal izateko. Programa horrek aukera ematen die mundu osoko talentua identifikatzeko eta erakartzeko. Azken batean, lehiakortasunaren hobekuntzaren, dibertsifikazioaren eta merkatu-hobi berrien zerbitzura jartzen du talentua.

Informazio gehiago: BIND 4.0

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.