Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

06/02/20

noticia

Bere proiektuez harro dauden emakumezko enpresariak

Otsailaren 11an PechaKucha Night-en edizio berezi berri bat ospatuko da, emakume ekintzaileei eskainia.

Datorren asteartean, otsailaren 11an, PechaKucha Night-en edizio berezi bat hartuko du Bilborockek. Bizkaiko hamalau emakumek euren enpresa proiektuak eta emakume ekintzaile gisa duten esperientzia aurkeztuko dute.

20 x 20 kontzeptuan oinarritzen den PechaKucha formatua jarraituz egingo dute. Hau da, 20 segundoz pantailan egongo diren 20 irudi. PechaKucha ekimena Tokion sortu zen 2003. urtean, eta dagoeneko modu erregularrean ospatzen da munduan zehar 1.200 hiritan baino gehiagotan.

Bilborocken bere proiektu pertsonal eta profesionala aurkeztuko duten hamalau emakumeek ANDREkintzailea programaren seigarren edizioan parte hartzen ari dira. Bizkaiko emakume enpresariei laguntza eta prestakuntza eskaintzen dien proiektua da honako hau. Honekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatuta eta Bilbao Metropoli 30ek koordinatuta dagoen programa da.

Bere enpresa-proiektuek sektore oso desberdinak hartzen dituzte: batzuk sortzaileagoak, beste batzuk teknikoagoak, batzuk tradizionalagoak, beste batzuk berritzaileagoak …

 

Eurak izango dira jardunaldiko protagonistak:

Sandra Llano y Marta LlanoProiektua: KB Sisters (Moda diseinua eta osagarriak).

Nerea ZamoraProiektua: DEMObike - Sport Experiences (denda eta txirrindularitzari buruzko jarduerak)
 Sandra Aras Proiektua: Ametsleku (abeltzaintzako ustiategia)
Cristina Busto eta Edurne Galindo Proiektua: Cobizi, mejor en compañía (adinekoen zainketa)
Estibaliz GonzálezProiektua: KoolFuture (Konektatzen- komunikatzen eta fidelizatzen duten soluzio digitalak)
Paola AquinoProiektua: Aquino Pérez (Datuak babesteko aholkularitza).
Natalia PérezProiektua: Koalak Studios (Ikus-entzunezkoen arloan sorrera)
Camila BayonaProiekua: Bayona (artisau-bitxigintza).
Aintzane Zorrilla Proyecto: Conmemora (komunikazioa eta ekitaldiak).
 Itziar Sáenz de UrturiProiektua: Mendilur Position (topografia eta eraikuntza)
 Lucía BonillaProiektua: Krealü (diseinua eta ilustrazioa).
Tania Silvestrini Proiektua: Evolutio (enpresen eta pertsonen aholkularitza emozionala).

PechaKucha Night publiko guztiei irekitako ekitaldia da, eta sarrera doakoa izango da. Horrez gain, protagonisten eta bertaratzen diren ikusleen arteko konexioa errazteko aperitiboa eskainiko da.

Data: Otsailaren 11a.
Lekua: Bilborock (Mesedeetako kaia 1, Bilbao)
Ordua: 18.00etan.
Izen-emateak: Bilbao Metrópoli 30 webgunean / https://bit.ly/317mTqi

Laguntzailea: Cervezas ORO Bilbao.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.