Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

05/03/20

noticia

Ioanna aplikazioak elkarrengana hurbiltzen ditu pertsona nagusiak eta tokiko merkataritza

Proiektu europar hau “Silver Economy” barruan kokatzen da eta Euskadiko bi enpresak parte hartzen dute bertan

Maila lokaleko saltoki eta profesional askok ikusi dute euren salmenta-bolumena murriztu egin dela azken urteotan, azalera handien eta eCommerce plataformen inpaktuagatik. Halere, auzoetan badago azalera handietako edo onlineko marketplace-etako kontsumitzaile ez den biztanleria sektore bat: pertsona nagusiak. Profil hori duten biztanleek mugikortasun-arazoak izaten dituzte askotan, eta nahiago dute ingurune hurbilean erostea, baina ez dakite badaudela beren premiei egokitutako zerbitzu eta produktuak. Ioanna proiektu europarra beraizik sortu zen zubi bat eraikitzeko bi errealitateen artean.

 

Ioanna plataformaren bidez profesionalek eta saltokiek euren zerbitzuak eskain diezazkiekete euren inguruneko pertsona nagusiei, eta horrela merkatu-kuota irabaz dezakete mugikortasun-arazoak dituen biztanleriaren sektore batean. Aldi berean, pertsona nagusiek eta beren zaintzaile edo senitartekoek auzoko negozioekin konektatu dezakete modu erraz batean. Proiektu hori Europako AAL programaren barruan kokatzen da, eta zazpi antolakundez osatutako partzuergo batek bultzatzen du (horietako bi Eskilara eta Ideable bizkaitarrak). Beste herrialde batzuetako (Txipre, Grezia, Errumania eta Italia) konpainia eta erakundeek ere parte hartzen dute partzuergoan.

 

Ekimen honen abiapuntu bezala, ko-sorkuntzako prozesu bat egin zen, non Txipreko eta Errumaniako pertsona nagusiek euren premiak eta ikuspuntuak partekatu baitzituzten. Prozesu horretatik prototipo bat sortu zen, denborarekin aplikazio bihurtu dena. “Aplikazio mugikor baten bidez, pertsona nagusiek, beren senitartekoek edo beren zaintzaileek eurei zuzendutako zerbitzuak eskaintzen dituzten profesionalak eta negozioak aurkitu ditzakete beren inguruan” dio Iñaki Bartolomék, Ideable enpresako zuzendari nagusiak, “adibidez, mugikortasun-arazoak badauzkazu eta nahi baduzu ile-apaintzailea etxera etortzea edo erosketak dendatik etxera ekartzea, zuzenean eska dezakezu aplikazioan”.

 

Nikosia eta Bukaresten eginiko lehen fase pilotuaren ondoren, lantaldeak bigarren ezarpen bat egingo du, baina dagoeneko hasi da tresna berria erakunde eta udalerriei aurkezten, euren interesa pizteko. Otsailaren 20an Bilbon aurkeztu zuten “Silver Economy” delakoari buruzko jardunaldi batean, eta lantaldearen asmoa da uda igarotakoan merkaturatzea, Europako edozein hiritan ezartzeko. Plataforma bereziki zuzentzen zaie udalei eta tokiko erakunde publikoei. Eurak izango dira tresnaren sustatzaileak, doakoa izan dadin bai profesionalentzat, bai eta pertsona nagusientzat eta euren familientzat. “Aplikazioak abantaila interesgarriak dakartza udalerrientzat: nabarmen hobetzen du pertsona nagusientzako zerbitzu-hornikuntza eta, ondorioz, euren bizi-kalitatea, eta aldi berean, tokiko negozioen lana sustatzen du, silver economy sektoreari esker” azaldu du Iñaki Bartolomék.

 

Proiektu hau Europako Batzordeak finantzatzen du AAL Programme ekimen europarraren bitartez, zeinaren helburua baita IKT konponbideak garatzea pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzeko.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.