Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

15/03/20

noticia

Lankidetzako ekosistema bat sortzen lagunduz

Lankidetzak aukera ematen du bizirik jarraitzeko, abiadura handiagoan eta hutsetik abiatu gabe hazteko, gure DNAn ez dauden jarduerak gauzatzeko, ordura arte zailak edo, areago, jorratu ezinak ziruditen arazoei aurre egiteko eta lehiakortasunean irabazteko.

Azken urteotan, Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko enpresak sortzen eta sendotzen laguntzeko ekosistema bat indartu nahian lan egin du.

Aldizka, ETEak eta pertsona ekintzaileak beren garapen-etapetan sostengatzeko pentsatutako tresnak eta zerbitzuak sortu ditu. Hazkunde- erronkei aurre egiteko jarraitu ahal izango lituzketen ibilbide espezifikoak.
Dinamika horien eragina hobetzeko moduari buruzko galdera errepikariari beste hau gehitu behar zaio: sistema berri baterantz trantsizio-une batean gaude, eta horrek ekonomia- eta antolaketa-eredu desberdinak dakartza. Estrategia tradizionalei erronka egiten dieten ereduak.

Enpresei laguntzeko foru-formulek izaten jarraitzen duten arrakasta alde batera utzita, haien erabilera nola optimizatu pentsatu behar da.

Hausnarketa horretatik hainbat ziurtasun ondorioztatzen dira. Horietako bat da enpresek jada ez dutela konponbiderik behar, arazo bati aurre egiteko aukerak baizik, erakundeek oso modu desberdinean jarduten dutela testuinguruaren arabera, eta lankidetzan aritzeak beren gaitasunak eta erresilientzia areagotzen dituela.

Gaur egun ez dago enpresaren profil estereotipaturik, eta horrek funtzio berriak planteatzera garamatza. Sortu dugun laguntzen eta zerbitzuen mapak zentzua izaten hasi dira beste ikuspuntu batzuetatik. Nola lortu gure politikek erakunde onuradunetan duten eragin indibidual eta puntualetik haratago joatea? Nola sustatu baliabide horien konbinazio sortzailea?

Erantzun posible asko egongo dira, baina horietako bat argia dela ematen du: lankidetzako ekosistema bat sortzen lagundu behar da, enpresek eta proiektuek bat egin dezaten. Sistema horren erronka ez da arazo zehatzei irtenbideak ematea, baizik eta harreman berriak eta lankidetzarako modu berriak bultzatzea, berrikuntzarako gaitasuna hobetzeko.

Lankidetzak aukera ematen du (galdetu diegun enpresetako batzuek esan duten bezala) “bizirik jarraitzeko”, “abiadura handiagoan eta hutsetik abiatu gabe hazteko”, “gure DNAn ez dauden jarduerak gauzatzeko”, “ordura arte zailak edo, areago, jorratu ezinak ziruditen arazoei aurre egiteko”, “lehiakortasunean irabazteko”.

Praktika eta prozedura berrien esperimentazioarekin batera, baina prozesu osagarrien loturaren ideiarekin bat eginez, Ekonomia Sustatzeko Foru Sailak enpresei proposatzen die Beaz, Bizkaia Talent eta Seed Capital Bizkaiaren bidez eskaintzen dituen tresnak konbinatzea.

Startupek, ETEek eta, batzuetan, korporazioek edo ezagutza sortzeko zentroek eskura dituzten laguntzen eta zerbitzuen irakurketa egokitu dezaketela, beren ibilbidea osatu arte, beren beharretara ahalik eta ondoen egokituz.

Baliabideen konbinazioaren ondorioz, laguntza-tresnek eragin handiagoa dute, enpresen profil anitzagoetarako erabilgarriak dira eta enpresa horiek beren erronkei aurre egiteko modua birformulatzen dute. Egia da formula berri horrek nolabaiteko konplexutasuna dakarrela hasieran, baina konplexutasun aberasgarria da.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Woza: “BIND aparteko plataforma da startupen hazkunderako eta ikusgarritasunerako”

BIND Govtech-en bidez, Wozak berrikuntza-proiektu bat egin zuen EVE sozietate publikoarekin, eta horrek barne-prozesuak, -estrategiak eta -metodologiak hobetzeko balio izan dio.