Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

25/03/20

noticia

Corion iraungitze data duen modaren aurka borrokatzeko jaio da

Bilbon sortutako eta diseinatutako Corion Revolution proiektu berritzailea Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) laugarren mailako lau ikasleek burutu dute: Ignacio Infante, Iñigo GarcíaAdrián Nogales eta Alex Michajlowski. Corion ez da arropa jasangarriko marka bat soilik, askoz gehiago da. Bere sortzaileen ustez, "ehungintza munduan aldaketa bat da,  moda ekologikoa eta eskuragarria sustatzen dugu, eta gainera, prezio arduratsuekin".  

Indiara eta Txinara egindako bidai batean errealitate  guztiz ezberdin bat bizi izan zuten. Bidai hori eta gero,  'Fast Fashion '-aren arauak eta zaharkitze programatua duen moda atzean uztea erabaki zuten, eta moda ekologiko baten aldeko apustua egin zuten: GOTS ziurtagiria duten %100 kotoi organikoko jantzien aldeko apustua egin zuten. Material honekin arropa fabrikatzeko orduan uraren erabilera %71 murrizten dute, eta poliesterra ez dute erabiltzenozeanoak mikroplastikoekin kutsatzea saihestuz 

Gazte ekintzaile hauek hainbat gairen inguruko edukia sortzen joan dira sare sozialen eta haien webgunearen bidez, hala nola iraunkortasunaren inguruan, klima-aldaketaren inguruan edo ehungintzako langileen lan-baldintzen inguruan. Moda dibulgaziorako tresna garrantzitsu bat dela defendatzen dute,  eta hori aprobetxatuz, erreferenteak eta motibazioa behar dituzten belaunaldi berrientzako inspiratzaileak izatea espero dute. Ignacio Infanteren esanetan, "diseinatzen eta saltzen ditugun jantzien bidez istorioak kontatzea eta mezu indartsuak transmititzea da gure helburua. Gainera, ingurumenaren aldeko elkarte eta pertsonekin ekimenak sortzen ditugu, eragin positiboa eta zuzena lortzeko asmoarekin ". 

Corion edizio mugatuko bi jantzietan lanean dago oraintxe bertan; bi kamiseta. Horietako batek, Iñigo Garcíak azaltzen duenez, "marka bere osotasunean isladatzen du, bere filosofia aurkezten du eta aldaketa handi baten hasiera plazaratzen du". Beste kamiseta, bestalde, Corion Revolution komunitateko jarraitzaileak kontuan hartuta pertsonalizagarria izango da.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.

17/04/2024

noticia

Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da

Ekimena Zinemaldia & Technology-ren esparruan kokatuta dago eta Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, Eusko Jaurlaritzak Ekonomiaren Garapen Sailaren eta SPRI Taldearen bitartez sustatutakoa

16/04/2024

noticia

SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez

BIND SME Connection laugarren edizioko Sozializazio Jardunaldia Arabako Parkeko auditorioan egingo da maiatzaren 14an