Corion iraungitze data duen modaren aurka borrokatzeko jaio da
Bilbon sortutako eta diseinatutako Corion Revolution proiektu berritzailea Mondragon Unibertsitateko LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) laugarren mailako lau ikasleek burutu dute: Ignacio Infante, Iñigo García, Adrián Nogales eta Alex Michajlowski. Corion ez da arropa jasangarriko marka bat soilik, askoz gehiago da. Bere sortzaileen ustez, "ehungintza munduan aldaketa bat da, moda ekologikoa eta eskuragarria sustatzen dugu, eta gainera, prezio arduratsuekin".
Indiara eta Txinara egindako bidai batean errealitate guztiz ezberdin bat bizi izan zuten. Bidai hori eta gero, 'Fast Fashion '-aren arauak eta zaharkitze programatua duen moda atzean uztea erabaki zuten, eta moda ekologiko baten aldeko apustua egin zuten: GOTS ziurtagiria duten %100 kotoi organikoko jantzien aldeko apustua egin zuten. Material honekin arropa fabrikatzeko orduan uraren erabilera %71 murrizten dute, eta poliesterra ez dute erabiltzen, ozeanoak mikroplastikoekin kutsatzea saihestuz.
Gazte ekintzaile hauek hainbat gairen inguruko edukia sortzen joan dira sare sozialen eta haien webgunearen bidez, hala nola iraunkortasunaren inguruan, klima-aldaketaren inguruan edo ehungintzako langileen lan-baldintzen inguruan. Moda dibulgaziorako tresna garrantzitsu bat dela defendatzen dute, eta hori aprobetxatuz, erreferenteak eta motibazioa behar dituzten belaunaldi berrientzako inspiratzaileak izatea espero dute. Ignacio Infanteren esanetan, "diseinatzen eta saltzen ditugun jantzien bidez istorioak kontatzea eta mezu indartsuak transmititzea da gure helburua. Gainera, ingurumenaren aldeko elkarte eta pertsonekin ekimenak sortzen ditugu, eragin positiboa eta zuzena lortzeko asmoarekin ".
Corion edizio mugatuko bi jantzietan lanean dago oraintxe bertan; bi kamiseta. Horietako batek, Iñigo Garcíak azaltzen duenez, "marka bere osotasunean isladatzen du, bere filosofia aurkezten du eta aldaketa handi baten hasiera plazaratzen du". Beste kamiseta, bestalde, Corion Revolution komunitateko jarraitzaileak kontuan hartuta pertsonalizagarria izango da.
Contenidos relacionados
24/04/2024
noticia
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik
23/04/2024
noticia
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.
23/04/2024
noticia
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen
22/04/2024
noticia
Woza: “BIND aparteko plataforma da startupen hazkunderako eta ikusgarritasunerako”
BIND Govtech-en bidez, Wozak berrikuntza-proiektu bat egin zuen EVE sozietate publikoarekin, eta horrek barne-prozesuak, -estrategiak eta -metodologiak hobetzeko balio izan dio.