Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

06/04/20

entrevista

Optimus 3D: “Krisi honekin, fabrikazio aurreratuak adin nagusitasuna erdietsi du”

Optimus 3D euskal enpresak bere 3D fabrikazioaren zati bat egokitu du, eta maskara gardenak edo arnasgailu artifizialak berregokitzeko funtsezko piezak ekoizten hasi da

 

Optimus 3D 2014an sortutako euskal enpresa bat da. Gaur egun sei profesionalek osatzen dute, eta bere jarduera bereziagatik -alegia 3D fabrikazioa- funtsezko enpresatzat hartzen da, bizi dugun egoera honetan 3D jarduera hertsiki lotu baitzaio osasun sektoreari. Arabako Teknologi Zentroan kokatutako ETE honek fabrikazio gehigarriaren esparruan duen talentu guztia eskaini du maskara gardenak ekoizteko eta hain ezagun egin diren Decathloneko urpekari-maskarak arnasgailu artifizial bihurtzen dituzten piezak egiteko, behar-beharrezko bihurtu baitira euskal osasun sarearentzat eta COVID19arekin kutsatuta dauden pertsonentzat. ETE teknologiko honen bazkide fundatzaile Fernando Ohárrizen arabera, Optimus 3D proiektu anbiziotsu batean parte hartzen ari da, zeinaren helburua baita arnasgailu oso bat egitea 3D teknologia erabiliz. Osasun Ministerioak arnasgailu hori zertifikatzen duenean, industrializatzen hasi ahal izango da, eta ehun unitate fabrikatuko ditu egunean.

 

Nola aldatu zaizue bizitza azken asteotan?

 

Herritar gehienei bezalaxe, inoiz pentsatuko ez genukeen moduan. Ziurgabetasun handiarekin bizi gara, eta gauzak nahiko larri daude industria sektorean, ez baitakigu noiz itzuli ahal izango garen eguneroko lanera, ezta ere lankideren bat gaixotuko den edo bezeroek lehen eskatzen ziguten berdina eskatuko diguten… Beraz, egoera arazotsu batean murgilduta gaude, eta ez daukagu azkar egokitzea beste erremediorik. Zentzu horretan, hainbat premia berri sortu dira osasun sektorean, guk aukera bezala ikusten ditugunak.

 

Pandemiari aurre egiten laguntzen ari diren beste enpresa batzuk ez bezala, badirudi zuek ez duzuela asko aldatu behar izan zuen jarduera lagundu ahal izateko…

 

Egia da, izan ere, radarra piztuta daukagu aspalditik, eta osasun sektorera hurbiltzen saiatzen ari ginen fabrikazio gehigarriarekin. Sektore hori beste merkatu industrial batzuk baino motelago mugitzen da, eta hori abantaila bat da 3D jarduerarentzat. Testuinguru horretan, ortopedia pertsonalizatua garatu dugu fabrikazio gehigarria erabiliz edo TAC erreprodukzioak egin ditugu ebaketa larrietarako, ospitaleek hala eskatuta.

 

Orduan, nola eragin dizue krisi honek?

 

Lan egiteko moduan izan du eragina. Aitortu beharra daukat geure burua berrasmatu behar izan dugula testuinguru berrian, eta onartu behar dugu lanean harremantzeko modu hau gelditzeko iritsi zaigula. Ikasi eta egokitu egin behar dugu.

 

Zertan datza Decathloneko urpekari-maskarak egokitu eta arnasgailu artifizial bihurtzeko proiektua?

 

Airbus Madrid enpresarekin lankidetzan eta 3D teknologia erabiliz, maskara horien hodiak egokitzen ari gara arnasgailu gisa erabili ahal izateko.

 

Eta arnasgailu berri baten proiektua?

Arnasgailuen inguruan hainbat proiektu berri daude. Optimus 3Dk, Hewlett Packard sistemen fabrikatzailearekin duen harreman estuagatik, ekoizpen-ahalmen osoa eskaini die haiei LEITAT zentro teknologikoak garatutako proiekturako, partzuergoko beste kide batzuekin batera parte hartzen baitute proiektu horretan. Arnasgailu berri horretarako osagaien fabrikazioa serieko produkzioaren kantitateetara haziko balitz, gurea bezalako enpresetan fabrikazioa beharrezkoa izango litzateke. HP Bartzelonako Leitat Zentro Teknologikorako lanean ari da, une honetan ospitaleetan dauden beharrak arintzen lagunduko duen arnasgailu berri bat argiztatzeko asmoarekin, eta osasun-erakunde erregulatzaileen ziurtagiria jasotzeko atarian dago.

 

 

 

Zerk bultzatu zuen ekimen hau?

 

Borondate onaz eta laguntzeko gogoaz harago, etorkizunerako serieko fabrikazio-prozesu bat sortzeko beharrak. Une honetan, arnasgailuak fabrikatzen dituzten bi enpresa bakarrik daude Estatuan, eta eskaera asko igotzen den uneetan sistema kolapsatu egiten da. Horregatik, duela hilabete inguru, koronabirusa iristen ari zenean, Leitat eta HP prototipo bat diseinatzen eta garatzen hasi ziren, 3D teknologia erabiliz arnasgailu bat egiteko premia izango genuelakoan. Arnasgailu hori askoz sinpleagoa eta soilagoa da, ez baitauka sentsorerik ezta elektronikarik ere; oinarrizko eta ezinbesteko elementuak bakarrik dauzka, baina oso azkar fabrikatzen dira. Eta horixe da fabrikazio aurreratuaren abantaila handienetako bat, berehalakotasuna, ez baita behar aldez aurretiko tresneriarik; piezak zuzenean fabrikatu ditzakegu, eta oso azkar egin ditzakegu probak prototipoekin.

 

Nork esango zion 3D teknologiari…!

 

Hala da. Nik uste dut krisi honekin, fabrikazio aurreratua adin nagusitasunera iritsi dela. Ezinbestean, baina iritsi da. Hori oso garrantzitsua da Euskadirentzat, sektore honetako Estatuko fabrikatzaile gehienak hemen daudelako.

 

Zure ustez zer ikasiko dugu krisi honetatik?

 

Gauza asko, zalantzarik gabe. Uste dut izugarri aldatuko gaituela: gure erosotasun-guneak desagertu egingo dira, bai arlo pertsonalean eta bai enpresa arloan. Enplegua ere aldatuko da, jakina, telelana egia bihurtuko delako; desglobalizazio fenomeno bat gertatuko da, Txinarekiko menpekotasuna murriztu beharko dugulako; eta osasun sektorean ere gauzak aldatuko dira, gertatu den honetatik ikasi beharko dugulako egun hauetan bizi izan ditugun deskoordinazioak saihesteko.

 

Zer esan nahi duzu?

 

Milaka erakunde eta boluntario aritu direla euren etxeetan eta euren inprimagailuekin lanean, osasun zerbitzuak eskainiz beren borondate guztiarekin, baina ez dute oso emaitza funtzionala izan eta osasun sektorea kaltetzera ere irits zitezkeen. Horregatik diot etorkizunean gutxieneko prebentzio eta zertifikazio teknologikoko neurriak hartu beharko ditugula, tresna horiek erabiliko dituzten pertsonen osasuna bermatzeko. Oso ongi kontrolatuta egon behar du gailu horien produkzioak, osasun egoera ahulean eta egoera zaurgarrian dauden pertsonek erabiliko dituztelako.

Beraz…?

Espero dut 3D komunitateak bere laguntza ematen jarraituko duela, baina arduraz eta existitzen diren mugen barruan. Badaude ingeniariak, diseinatzaileak, medikuak, erizainak eta arlo guztietako profesionalak, 3D inprimaketaren zaleak direnak eta laguntza eman dezaketenak ekipoak diseinatzeko, konponbideak sortzeko eta kontzeptuak baliozkotzeko, beste pertsona batzuen bizitzak arriskuan jarri gabe. Jarrai dezagun bide horretatik!

 

 

 

 

 

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.