Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

13/05/20

noticia

BerriUP-ren 11. deialdia, startupen hazkundea eta nazioartekotzea laguntzeko

Azelerazio-programa hau bere hasierako garapen-faseetan dauden eta hazteko ahalmena duten enpresa-proiektuei zuzenduta dago.

Duela egun batzuk, Berriup-ek bere startup-ak azeleratzeko programaren hamaikagarren deialdia ireki zuen, proiektu berriak erakartzeko helburuarekin. Euskal azeleratzaileak ekimen berritzaileak bilatzen ditu, bere ideia errealitate bihurtu dadin lan egin nahi duen talde sutsu bat atzean dutenak, jatorria, negozio-sektorea edo ekintza eremua edozein dela ere.

Azelerazio-programak 50.000 euro emango dizkio hautatutako proiektu bakoitzari, startup-aren % 10-ren eta lau hilabeteko laguntza pertsonalizatuko programaren truke. 16 astez, aukeratutako taldeak Donostiako BerriUp coworking gunean instalatuko dira bere negozio-eredua baliozkotzeko, bideragarria dela erakusteko, eta era berean, merkatuan leku bat duela frogatzeko.

Proiektu bakoitzak aholkulari aditu talde bat esleituta du, ekintzaileei hainbat arlotan eta modu pertsonalizatuan aholkuak emateko, prozesu osoan zehar.

“BerriUP-en badakigu une zailetan dela, koronabirusak eragindako egungo krisi globalean, ekimenik onenak sortzen diren momentua. Gure ibilbidean azeleratu diren enpresa asko adibide garbia dira nola ideia berritzaileenak egoera txarretan izandako esperientzietatik sortzen diren ikusteko”, adierazten du Patricia Casadok, BerriUPeko zuzendariak.

Deialdia apirilaren 17an hasi zen, eta 2020ko maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik, webgunean dagoen inprimakian: https://www.berriup.com/ Ondoren, epaimahai aditu batek jasotako proposamen guztiak baloratuko ditu, eta aukeratutako proiektuek azelerazio-programari ekin ahal izango diote Berriup-eko egoitzan.

"Berriup tokiko proiektu gisa sortu zen, eta, denborarekin, ekimen hau posizionatzea eta nazioarteko proiektuetarako proposamen erakargarri bat sortzea lortu dugu. Guretzat harrosatuna da, euskal ekintzailetza bultzatzen laguntzea eta, aldi berean, beste herrialde batzuetatik datozkigun proposamen berritzaileei aukerak eskaintzea. Horrek erakusten digu gure azelerazio proposamenak funtzionatzen duela eta ildo horretan hazten jarraitzea espero dugu ", azaldu du Casadok.

Berriupek bosgarren urteurrena ospatuko du 2020an. Hamar edizioetan 700 proposamen baino gehiago jaso ditu eta 80 lanpostu baino gehiago sortu dituzten 25 startup azeleratu ditu.

 

https://www.youtube.com/watch?v=A5KRiUaYeig&feature=emb_logo

Berriup-i buruz:
2015ean sortuta, BerriUp Euskal Herriko lehen azeleragailu pribatua izan zen. Gaur egun, 30 aholkularik baino gehiagok osatzen dute sarea da, eta 25 enpresak parte hartu dute azelerazio-programan, Zuatzu Parkeko Donostiako egoitzan. Informazio gehiagorako: www.berriup.com

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

18/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.

17/04/2024

entrevista

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

17/04/2024

noticia

Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko

Grabit suministra tecnología de visión artificial de última generación adaptada al sector minorista con el objetivo de mejorar la prevención de pérdidas y minimizar la pérdida desconocida.