Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

19/05/20

noticia

Nautika- eta kirol-ekintzailetzako zentro berri bat Kirol-Portuan

Udalak, Ekonomia Sustatzeko politikaren barruan eta Getxo jarduera ekonomikorako aukera-hiri gisa eratzeko helburuarekin, Kirol-portuan berrikuntza-HUB bat, edo enpresa-haztegi bat, sortzea erabaki du, nautikaren eta uretako irristatze-kirolen sektoreei lotuta, non udalerriak erreferente izan nahi duen.

Gainera, COVID-19ren ondorioak arintzeko ekintza estrategiko gisa, enpresa hartzaileen eremu objektiboa zabaltzea erabaki du, gizarte-berrikuntzaren, gizarte-ekonomiaren eta ekintzailetzaren esparruan.

Lokalak 225 m2 inguru ditu, eta 16 lanpostu, erabilera anitzeko gelak eta bilerak egiteko gelak hartzeko aukera emango du, malgutasunez ekitaldi txikiak, bilerak eta elkarlaneko lanak ere har ditzaketenak.Inbertsioaren bolumen osoa 298.000 €ingurukoa da, eta 2020ko udaren osterako erabilgarri egongo dela kalkulatzen da.

 

Ekintzailetza-zentroa

Kirol-portua HUB hori sortzeko kokaleku gisa hautatzea bermatzen dute proiektu berritzaileak modu aplikatuan garatzeko dituen ezohiko baldintzek eta lehendik dagoen nautika-komunitatearekin interakzioan aritzeko aukerak, eta, aldi berean, portuaren eta hiriaren arteko erabileren interakzioaren onurak. Espazio hori sektoreari lotutako enpresak instalatzeko nazioarteko ikuspegia duen erreferentea izatea nahi da, eta bertan tokiko enpresak eta pertsona ekintzaileak, mikroenpresak eta startup-ak sustatzea … HUB bat, berrikuntza-zentro bat eta enplegua eta inbertsioa sortu, erakarri eta atxikitzen dituzten puntako enpresen poloa.

Udalaren ekintza estrategiko eta inbertsio horrek laguntza zuzena ematen die ekonomia sustatzeko proiektuak sustatzen dituzten pertsonei edo erakundeei, COVID-19ren ondorioengatik. Horrela, enpresa-helburuak lortzen laguntzen da, eta, aldi berean, udalerrian enplegua eta aberastasuna sortzen dira.

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko

Eragin ekonomikoa ebaluatuz eta elementu absentistak identifikatuz, startupak diagnostiko eraginkor bat egiteko gai da, presentzialtasuna optimizatzen laguntzen duten gomendio batzuk sortzeko.

19/04/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

18/04/2024

noticia

Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa

Hautagaitzak aurkezteko epea maiatzaren 16ra arte dago zabalik.