Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

16/06/20

noticia

BIND 4.0 bizkortzaileak Industria 4.0-ko 50 proiektu baino gehiago aurkeztuko ditu bere lehen ekitaldi birtualean

Ekitaldian Coca Cola edo Unilever gisako enpresek esku hartuko dute, Fabrikazio Aurreratuaren, Energia Adimendunaren eta Osasunaren eta Elikaduraren Teknologiaren alorretara zuzendutako teknologiekin berritu duten 52 partner horien barruan.

Horrez gain, ekitaldi honek espazio birtual bat izango du, laugarren edizio honetan hautatutako 38 startup-etako proiektuak erakusteko.

BIND 4.0 plataformak guztira 108 startup bizkortu ditu eta 178 proiektu berritzaile garatu ditu bere lau deialdieta

Bizkortze eta berrikuntza irekiko BIND 4.0 plataformak bere lehen ekitaldi birtuala egingo du uztailaren 3an, The Best of BIND 4.0: Virtual Demo Day. Hautatutako mundu osoko 38 startup-ek, BIND 4.0 plataformako partner diren 52 enpresa handien lankidetzarekin, garatu dituzten 53 proiektu teknologiko berritzaileak aurkeztuko dira ekitaldi horretan. COVID-19ak eragindako egungo egoera latzaren ondoren, proposamen teknologiko berriak "plazaratzeko" ekitaldia aldatzearen alde egin du BIND 4.0 programak, aurten ekitaldia modu telematikoan egin dadin. BIND plataformaren laugarren edizioaren amaierako ekitaldi horretan —bosgarren deialdia ere bertan aurkeztuko da—, berritasunez betetako esperientzia aparta biziko da, 4.0 industriaren eta ekintzailetzaren sektoreko guruekin eta zenbait kasu arrakastatsurekin. Horiek guztiak erakusketa guztiz digitaleko espazio batean erakutsiko dira.

Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Jack Vincent marketineko eta salmentako estrategietan aditua den kazetariaren eta idazlearen eskutik. Ondoren, ekitaldiari jarraipena emango zaio Martin Varsavsky-ren hitzaldi magistral batekin; izatez, Martin Varsavsky ekintzaile eta inbertitzaile ezaguna da nazioartean eta azken 30 urteetan zortzi enpresa sortu ditu Estatu Batuetan eta Europan, eta, hitzaldian, normaltasun berriaren erronkak eta enpresen eta startup-en arteko lankidetzaren gakoak jorratuko ditu. Ondoren, mahai-inguru bat egingo dute zenbait adituk, eta mintzatuko dira startup-en eta enpresa handien arteko lankidetzarako ingurune arinak sortzearen arloko esperientziei eta gomendioei buruz, betiere enpresaren, startup-aren eta administrazio publikoaren ikuspegitik. Mahai-inguru horretan parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzako eta Coca Cola, Mercedes-Benz eta Unilever konpainietako ordezkariek, besteak beste.

 

Erakusketa-espazio birtuala, berrikuntzako 53 proiekturekin

Jarduera horiek amaitu ostean, programaren 4. edizioan parte hartzen duten startup-ek eta aurtengo 52 partner enpresek garatutako proiektu berritzaileen kasu arrakastatsuak aurkeztuko dira. Aurkezpena modu berritzailean egingo da, erakusketa-espazio birtual batean, non hainbat soluzio teknologiko abangoardista ikusi ahal izango diren. Prozesuak, zerbitzuak eta produktuak hobetzea helburu duten soluzio horiek zenbait arlotako azken teknologiak aplikatzen dituzte: adimen artifizialaren arlokoak, gauzen Interneten arlokoak, Big Dataren arlokoak, Ikusmen artifizialaren arlokoak eta zibersegurtasunaren, nanoteknologiaren eta robotikaren arlokoak. Erakustaldi horiek, gainera, kategorien eta teknologien arabera sailkatuko dira, modu birtualean bertaratzen direnen sarrera errazteko.

Topaketa birtual horrek beste berrikuntza bat ere izango du; aitorpen berezia egingo zaio BIND 4.0 laugarren edizio horretara modu birtualean bertaratutakoen artean boto kopururik handiena lortzen duen startup-ari.

 

BIND 4.0 bosgarren edizioa prestatzen ari da

Ekitaldiari amaiera emateko, BIND 4.0 plataformaren 5. deialdia irekiko da eta ekitaldi horren berritasunak aurkeztuko dira. Deialdi horrek ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko eta sustatzeko lanean jarraituko du beste urtebetez, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren laguntzarekin egingo du, betiere SPRI Taldearen bidez —SPRI Eusko Jaurlaritzaren enpresa-garapeneko agentzia da, eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema gidatzen du bere UpEuskadi plataformaren bitartez—.Deialdia uztailaren 3an bertan irekiko da, eta startup interesdunek jada haien hautagaitza bidali ahal izango dute.

2016an hasi zenetik egindako lau deialdietan, BIND 4.0 industria adimendunaren berrikuntza irekiko plataformak 108 startup bizkortu ditu guztira, eta 178 proiektu berritzaile garatu ditu Fabrikazio Aurreratuaren, Energia adimendunaren eta Osasunaren eta Elikaduraren Teknologiaren sektoreetan. Kopuru horien arabera, Euskadi munduko berrikuntza- eta ekintzailetza-zentro handienetako bat da.

BIND 4.0 plataforma 2016an jarri zen abian, nazioko zein nazioarteko startup berritzaileen, enpresa handien, inbertsoreen eta Industria 4.0-ko eta ekintzailetzako adituen arteko topagune gisa, eta plataformaren helburua izan zen industriaren eraldaketa digitala bultzatzea eta, aldi berean, ekimen berritzaileen finkapena bizkortzea. Azken edizio honetan, BIND 4.0-k 577 hautagaitza baino gehiago jaso zituen, aurreko edizioan baino % 10 gehiago, eta, horietatik, parte hartu duten mundu osoko 38 startup-ak aukeratu ziren. Gorako bidean dauden enpresa horiek 53 proiektu teknologiko berritzaile garatu dituzte erreferentziazko enpresa handien eskutik, hala nola Ferrovial, EDP, Sarralle, Mercedes-Benz, Arcelor, ABB, Iberdrola, Michelin, Quirónsalud edo Siemens Gamesa enpresen eskutik.

 

ONLINE EKITALDIA

The Best of BIND 4.0, Virtual Demo Day
Uztailaren 3an, 12.00etan
Erregistroa eta programa: https://demoday.bind40.com/

 

 

BIND 4.0-ri buruz

Talentua eta startup onenak erakartzeko mundu-mailako lehiaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoan fabriken digitalizazioa bereizgarri duen Laugarren Industria Iraultza garatzeko apustuaren emaitza da BIND 4.0 programa. Helburu horretan bildu dira Euskal Autonomia Erkidegoko eragile publikoak (Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Foru Aldundiak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak) eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten enpresa-korporazio pribatu nagusietako 52, baita laguntzaile teknologiko gisa parte hartzen duten nazioarteko punta-puntako konpainiak ere, hala nola Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services.

Euskal enpresa handiek soluzio teknologiko berriak proposatzeko gai diren startup-en gainean duten interesa osatzen da, bestetik, BIND 4.0 programak startup horiei hainbat esparrutan ematen dien babesarekin, hala nola fakturazioan, ospe handiko bezeroen bidez merkaturako sarbidean eta haien garapeneko hasierako fasean inbertitzeko eta/edo finantzatzeko aukeran ematen dien laguntzarekin. Hartara, bi helburu uztartzen dira: goraka ari diren enpresa-proiektuak bizkortzea eta finkatutako konpainiei transformazio digitalerako bultzada ematea.

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.