Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

25/06/20

noticia

Europak 3,4 milioirekin hautatu du SOMAprobes startup-aren proiektu bat, koronavirusari aurre egiteko

SPRI Taldeak lagunduta, koronabirusaren aurkako borrokan aplika daitekeen teknologiagatik Europan hautatutako 36 enpresetako bat da

 

Test azkar bat garatzen ari da sintomarik ez duten edo sintomatologia arina duten pazienteak identifikatzeko

 

 

Europako Batzordeak SOMAprobes startup gipuzkoarraren proiektua hautatu du, haren garapena bizkortzeko eta Covid-19aren aurkako borrokan tresna berriak izateko. Corona-Test diagnostiko-metodo paregabea da, oso erabilerraza delako, sintomarik ez duten edo koronabirusaren sintoma arinak dituzten pazienteak detektatzeko gaitasuna duelako eta azkarra delako. SOMAprobesen proiektua aurkeztu diren 1.500 bat proiektuen artean Europako agintariek hautatutako 36 proiektuetako bat da. 1,4 milioi euroko dirulaguntza jasoko du, eta 2 milioi euro arteko equity modalitateko inbertsioa egiteko aukera. Horren guztiaren helburua da urtebete baino lehenago diagnostiko-metodo azkarra, erraza eta ekonomikoa edukitzea, koronabirusaren balizko berragerraldien aurrean erabiltzeko.

 

Corona-Test gailu erabilerraza da, haurdunaldi-proba baten antzekoa, eta pertsonaren listutik abiatuta egiten da, osasun-langile espezializatuen esku-hartzerik behar izan gabe. Probaren emaitza 45 minututan eskaintzen du, eta pazienteak sintomak garatu aurreko egunetan eta infekzioaren lehen 5 egunetara arte diagnostikatzeko aukera ematen du. Horrek egungoa bezalako pandemien prebentzioa eta kontrola errazten du.

 

Produktua SOMAprobesen jabetzako biomarkatzaile batean oinarrituta dago, eta gaixotasun infekzioso batzuk modu oso zehatzean identifikatzeko aukera ematen du, horien artean bakterioek eta birusek eragindako gaixotasun asko. Covid-19aren aurkako borrokara azkar egokitu da mundu mailan zientzialari eta ikertzaileen artean izan den lankidetzari esker eta koronabirusak SOMAprobesen sepsia detektatzeko erabiltzen denaren oso antzeko markatzailea duelako. Prozesu horretan, SOMAprobesen fundatzailekide eta zuzendari zientifiko Frank Hernándezek aitortu duenez, “erabakigarria izan da Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren laguntza eta Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Eusko Fundazioak (BIOEF) koordinatutako osasun-ikerketako hiru institutuen parte-hartzea, baita Kutxa Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osatutako Biozientzia Gipuzkoa Fundazioak Covid ekimenetarako emandako ohiz kanpoko finantzaketa ere”.

 

Gaur egun, SOMAprobes Corona-Testaren saiakuntza klinikoa egiten ari da Bizkaiko Gurutzetako Ospitalean, bi fasetan: hasierakoa, 200 pazienterekin, eta hurrengoa, 5.000 pazienterekin. Gailu horiek merkatuan erabilgarri izateko urtebeteko epea zenbatetsi badute ere, Frank Hernándezek ziurtatu duenez, “epe horiek aurreratzen saiatzen ari gara, udazkenean ospitaleak berriz kolapsatu litzakeen bigarren bolada bat izanez gero prest egoteko. Urtea amaitu baino lehen produktu bat eduki nahi dugu, eta Europako Batzordearen laguntza funtsezkoa izango da helburu hori lortzeko”.

 

SOMAprobes osasun-gailuen fabrikatzaileekin balizko aliantzak aztertzen ari da, produktuak arrazoizko kostuan sortzeko. “Hainbat plataformatan inplementatu daitekeen teknologia bat dugu, eta lurraldeka edo aplikazioka akordio zehatzak lortu nahi ditugu”, adierazi du Frank Hernándezek. Produktuaren prezio objektiboa 25 euro ingurukoa dela zenbatetsi du, erabilera masiboko gailua izan dadin. “Horri esker, neurketa iraunkorragoak egin ahal izango dira, eta ospitaleak ez dira kolapsatuko PCR probak egiteko; horiek garestiagoak dira gainera”.

 

Corona-Test baheketa-proba bat da, PCR testen eta diagnostikorako beste tresna kliniko batzuen osagarria.

 

 

36 proiektu Europan

 

SOMAprobesek garatutako soluzio diagnostikoak eskaintzen dituen abantailen ondorioz, Europako Batzordeak bere proiektua hautatu du, Covid-19aren aurkako borrokara bideratutako proiektuak bultzatzeko ohiz kanpoko deialdi baten esparruan haren garapena bizkortzeko.

1.500 proiektu aurkeztu ziren eta 36 hautatu dituzte.

 

SOMAprobesek 3,4 milioi euroko laguntzak jasoko ditu bere detekzio-testaren merkaturatzea bizkortzeko. Oraingoz, enpresak 1,4 milioi euroko dirulaguntza jaso du, eta, proiektuak aurrera egiteko zenbait baldintza betetzen dituen kontuan hartuta, Europako Batzordeak beste 2 milioi euro arteko inbertsioa egingo du enpresaren hazkundea indartzeko.

 

SOMAprobesen talde fundatzailearen iritziz, laguntza horrek “enpresak garatutako teknologiaren kalitatea aintzatesten du eta maila globalean lehiatzen laguntzen digu”. Frank Hernándezek aitortu duenez, gisa horretako laguntzak erakusten hasi dira “Gipuzkoan enpresa bioteknologikoak garatzeko ingurune egokia dugula eta maila globalean eragina duen kalitatezko zientzia egin dezakegula. Guretzat funtsezkoa izan da Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, BIOEFen, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-institutuen eta BIC Gipuzkoaren laguntza, besteak beste, baita unibertsitate-ospitaleetatik hurbil egotea ere”.

 

SOMAprobes startup bioteknologiko bat da, SPRI Taldeako bioinkubagailuan kokatua, Gipuzkoako Parke Teknologikoan. Enpresa 2014an sortu zen (SPRIk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Txekintek-Ekintzaile programak lagunduta), egungo diagnostiko-metodoei aurre egiteko eta emaitza zehatzak, azkarrak eta goiztiarrak eskaintzeko helburuarekin. Nukleasen eta azido nukleikoen (DNA eta RNA) biokimikari buruzko ezagutza aplikatzen du tresna diagnostiko berritzaileak garatzeko. Gaur egun, 5 langile ditu, eta datozen hilabeteetan handitzea espero du, produktuen garapena eta merkaturatzea bizkortzeko.

 

BIC Gipuzkoak bioteknologiaren esparruan lagundutako enpresetako bat da SOMAprobes. BIC Gipuzkoak azken urteotan sektore hori bultzatu izanak 130 proiekturi lagundu die, eta horietatik 69 dagoeneko eratuta eta gaur egun jardunean dauden enpresak dira.

 

 

 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

07/07/20

noticia

SQAdrones enpresak lortu du AESAk Euskadin eman duen lehen baimena hegaldiak egiteko aireportuetatik hurbil dauden bizileku-guneetan

Baimen horrekin posible izango da Estatuko gune espezializatuetan operatzea

03/07/20

noticia

Beste albiste batzuk ekintzaileentzat. Asteko laburpena. Ekainaren 29tik, Uztailaren 3rako astea

Euskadiko talentu ekintzaile guztia, zurekin goizero zure gosarian!

02/07/20

noticia

Novia Salcedok gazte-enplegua suspertzeko eta ikasketak amaitu berri dituzten 1.000 gradudun lan-merkatuan sartzeko plana jarri du abian Eusko Jaurlaritzaren babesarekin

Bilboko fundazioak, dagoeneko, 90 prestakuntza-proiektu ditu formalizatuta eta beste 33 ia itxita, erdia baino gehiago ETEenak eta mikro ekintzaileenak, eta honako lanbide-arlo hauetan, eskarien hurrenkerari jarraikiz: ekonomia zirkularra, marketina eta eraldaketa digitala, kalitatea, 4.0 industria, proiektuen kudeaketa, nazioarteko merkataritza, logistika eta efizientzia energetikoa.

02/07/20

entrevista

BIND 4.0 ekitaldiaren IV. edizioak berriro gainditu ditu espektatibak, krisia gorabehera

SPRI Taldeko Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik ostiral honetan aurkeztuko ditu azken edizioko datu esanguratsuenak