Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

01/07/20

noticia

Twin & Chic enpresa donostiarrak haurren moda osasuntsua eta jasangarria bultzatu du

Erika Gomezek  eskubideak errespetatzen zituzten jantzi jasangarriak eta azalerako osasuntsuak zirenak ez zituenez aurkitzen,  2017an Twin & Chic sortu zuen, BerriUp eta BIC Gipuzkoako 'start-ups' azelerazio-programen laguntzarekin. Ordutik, Donostiako haur-modako enpresa #futureisforourchildren markaren lemapean ari da lanean, "gure haurren etorkizuna zaintzeko" helburuarekin. Bere jarduerak hiru zutabe biltzen ditu, Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin (GIH) bat eginez:  Osasuna eta ongizatea (3. helburua), Kontsumo eta Ekoizpen Arduratsua (12. helburua) eta Klimaren Aldeko Ekintza (13. helburua).  

Etorkizuneko ingurumen eta osasun-erronkei aurre egitea dago euskal enpresa honen nortasunean, ekonomia zirkularreko eta ekodiseinuko irizpideetan oinarritutako negozio-eredu baten bidez, eta produktu % 100 organiko eta birziklagarrien bidez. Bere diseinu minimalistak G.O.T.S. ziurtatutako materialekin eginak daude, zuntz organikoekin eginak eta aukeratzeko estandar zorrotzekin. Gainera, jantziek ez dute lehengai kritikorik eta disolbatzaile aromatikoak, PVCak eta plastikoaren beste deribatu batzuk erabiltzen dituzten estanpatze-metodoak debekatzen dira. Manufakturan erabiltzen diren produktu eta substantziekin kontaktuan egoteagatik dermatitis alergikoak garatzea oso ohikoa da haurrengan gaur egun, eta, beraz, haiengan eragin negatiboak dituzten jantziak eragozten dira.  

Iraunkortasuna eta nazioartekotzea  

Twin & Chic enpresak gardentasunaren eta trazabilitatearen alde ere egiten du, urte askoko ehungintza-tradizioko lantegietan sortzen dira arropak, lan-eskubideak eta artisautza babesten dituen tokiko ekoizpen baten bidez. Prozesadore eta fabrikatzaile guztiek Lanaren Nazioarteko Erakundearen arauetan oinarritutako gizarte-irizpideak bete behar dituzte, aldi berean jardueraren karbono-aztarna murriztea ahalbidetuz eta ehun urteko tradizioa duten brodatu artisaudun jantzien bilduma esklusiboei bide emanez.  

Euskal enpresa honek ospe handia lortu du nazioartean bi urteko lanarekin, Japonian, Erresuma Batuan, Italian, Herbehereetan eta Austrian salmentak baititu. Horrez gain, Bostongo Mass Challenge jaialdian parte hartu du eta Junior Magazine UKren Best Children 's ECO fashion brand saria lortu du. Halaber, ICEX ‐ Next Esportazioan Hasteko Programan parte hartu du, eta ICEXen laguntza eta Europako FEDER funtsen finantzaketa izan du.  

SPRI Taldeak laguntza integralaren bidez berrikuntza, ekintzailetza eta barne-ekintzailetza laguntzen ditu, ideiak merkatura modu arrakastatsuan irits daitezen. Informazio gehiago esteka honetan. 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

24/04/2024

noticia

“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”

Nuuk, Syngoi Technologies, Jeremías, Sparber Líneas Marítimas eta Pevasa enpresek jaso dituzte ON Bizkaia sariak, funtsezkoak diren sektoreetan frogatu duten berrikuntza eta lidergoagatik

23/04/2024

noticia

Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez

Bilboko enpresak baliabide onenak erabiliz edozein pertsonaren kirol-errendimendua eta osasuna hobetzeko “metodo paregabea eta berritzailea” garatu du. Gaur egun, hiru proiektu berri eta adimen artifizialeko plataforma bat garatzen ari da.

23/04/2024

noticia

Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna

25 diseinurako baliabide baino gehiago dituen katalogoa eskaintzen du eta ez du aurrez aurre definitutako diseinu txantiloirik barne hartzen

22/04/2024

noticia

Woza: “BIND aparteko plataforma da startupen hazkunderako eta ikusgarritasunerako”

BIND Govtech-en bidez, Wozak berrikuntza-proiektu bat egin zuen EVE sozietate publikoarekin, eta horrek barne-prozesuak, -estrategiak eta -metodologiak hobetzeko balio izan dio.