Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

23/07/20

noticia

“Inspiratuko duten, bizitza ederragoa, errazagoa egingo duten, eta ingurune atseginak egingo dituzten objektuak” sortzen ditu Muka Design Labek

Bere Estudioa abian jartzen hasi ziren, produktuaren diseinuan arreta jartzeko asmo argiarekin,”nahiz eta beti espazioen diseinuarekin konbinatu dugu gure lana”. Beste profesional eta enpresa batzuekin izandako lankidetzari esker, duela urte batzuk hasi ziren lanean nazioartean, Txinan eta AEBn batez ere:Garai hartan, hemengo merkatua geldoagoa zegoen, eta produkzio asko Asiara deslokalizatu egin zen”, azaltzen dute Laxmi Nazabal eta Lucas Abajoek, Arte Ederretako eta Diseinu Ingeniaritzako lizentziadunak, bere bi mundu sortzaileak Muka Design Lab-en, konbinatzen dituztenak.

 

Altzariak, tresneria eta etxetresna elektriko txikiak “nortasunez eta izaeraz” sortzen dituen enpresa espezializatua zarete. Ezbairik gabe, proiektu bakoitzean adierazten zailak diren ezaugarriak dira…

Bai, pixkanaka gehiago espezializatu gara altzarietan, diseinuari halako ezaugarriak ematea errazagoa baita. Baina edozein proeikturi berrikuntzaren eta lehenago ustiatu ez diren bideen esplorazioaren abiapuntutik ekiten diogu.

Altzariarekin zerikusia duen orotan, objektuen alderdi estetikoa eta formala gehiago lantzen da; eta produktu teknologikoen arloan berriz, bere alderdi teknikoenean. Adibidez, gogoan dut Gipuzkoako esne ekoizpen txiki baten proiektua, Iztuetan, non beraiek esnea saltzen zuten poltsako pitxerra egin behar genuen. Azkenik, ekoizpen txikia izanik, 3Dko inprimaketa erabili genuen ontzia egiteko, eta 10 prototipo baino gehiago egin behar izan genituen material egokia bilatzeko. Proiektu honetan, estetika oso landuta duenez, ez da ikusten produktuaren berrikuntza-maila, baina asko gustatzen zaigu estetikak eta berrikuntzak sinbiosi perfektua egiten duten proiektuak garatzea, produktu berritzaileak diseinu-pieza bihurtzea.

 

Zein dira zuen merkatu-sektore eta bezero-mota nagusiak?

Askotariko bezeroak izan ditugu; Asian finkatuta dauden munduko bigarren plantxa-ekoizleetatik hasita, 3Dko inprimaketan fabrikatutako argiak sortzen dituzten AEBetako zenbait startup-etara… Edo tokiko esne ekoizle txiki bat, Beasainen. Ez zaigu gustatzen gure lanak proiektu-mota bakar batean sailkatzea!

 

“SlowDesign” ekimenaren alde egiten duzue... Nola islatzen duzue kontzeptu berritzaile hori zuen proiektuetan?... Nola hautematen dute bezeroek?

Beno, alde hau garatu beharreko zerbait izan da… Jakina, enpresa handi bati ez diozu lan egiteko modua aldatuko, nahi ez badu.. Baina, tokiko edo geure fabrikazioko proiektuekin bai ekin ahal izan diogu.

Adibide bat emago dizuet: zerotik sortu dugun altzarien editorea, ‘Abana Bilbao’, ‘slow design’-a sustatu nahi duen proiektua da, tokiko fabrikazioa bultzatu eta tokiko materialak erabili Atlantikoko identitatea duten produktuak egiteko; soilak eta estilo nordiko eta naturalekoak dutenak; baita online salmentakoak direnak era.

 

Bai, oso interesgarria. Zuen “Altzarien editorea, Abana Bilbao” sortu duzue, diseinuko hainbat profesionalekin lankidetzan aritzeko aukera ematen duen agertokia.

2019an, www.abanabilbao.com online denda ireki genuen, hemen ekoitzitako eta diseinatutako altzari eta osagarrietan espezializatua dagoena, hurbileko materialekin, hala nola lokatz gorria, hurbileko zurak... Hori guztia tokiko ekonomia sustatzeko asmoz sortu genuen.

Asmoa diseinuko hainbat profesionalekin lankidetzan aritzea da, katalogoa pixkanaka zabaltzeko, gu markaren arte zuzendari gisa jardunez, estetika orokorrean eta ekoizpen-prozesuetan gidatzeko.

 

Gainera, balio erantsi berezia ematen diozue artisauen eta tokiko tailerren lanari… Zorionak!

Bai, asko gustatzen zaigu “egiten jakitearen” ezagutza osoa duten tokiko artisauekin eta lantegiekin lan egitea, merkatu globalagoetan dugun ikuspegia eta esperientzia ematen saiatuz, balio segurua ematen duten produktu garaikideekin, hala nola diseinuarekin, nortasunarekin... Hemen, gure nazioarteko merkatuetan dugun esperientziak konbinazio perfektua lortzen du lankidetza horietatik.

Produktu-diseinatzaileak eta barne-diseinatzaileak zarete. Zein eremutan sentitzen zarete gusturago?

Produktu-diseinatzailetzat jotzen dugu gure burua, nahiz eta hasieran barne diseinuko estudio handiekin lanean hasi ginen: Zerotik produktuak sortzea izugarri gustatzen zaigu.

 

“German Design Awards” sariek zuen ibilbidea aintzatetsi dute, nazioarteko beste sari garrantzitsu batzuekin bat egiten duen saria, alegia…

Hala da. Bagenuen ‘RedDot Design Award’ saria, 2015ean eta “German Design Award” sarietarako izendapena 2019an. Baina, aurten, Poloniako enpresa batekin elkarrekin lan egiteko zortea izan dugu, eta ‘German Design Award’ 2020 saria jaso duen produktua ere garatu ahal izan dugu.

Esperientzia handia dugu nazioarteko azoketan; Milan, Berlin, Paris, Kanton … Eta uste dugu, beste merkatu batzuetan egiten dugun lanak ikuspegi globala eta nazioarteko merkatuen beharrei buruzko ezagutza ona ematen digula.


info+: www.mukalab.com

Muka lab

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.