Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

28/07/20

noticia

Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu autoeskolen kontzeptu berritzaile bat abiarazteko eta, horrela, sektoreko zerbitzu tradizionala eraldatzeko. Euskal konpainia berria, dagoeneko ikasleak gidabaimena eskuratzeko prozesuan dituenaDeustoKabi izenekDeustuko campuseko enpresa-inkubagailuaren esparruan sortu da, gidatzeko prestakuntza gaur egungo teknologia eta behar berrietara egokitzeko helburuarekinProiektu honetan Miren Arriolaren eta Iñigo Gómez lanean ibili dira eta haien lanaren emaitza bideko prestakuntzan, mugikortasun jasangarrian eta errealitate birtualeko esperientzietan dauden soluzioen konbinazio bat da.  

Tawityren berritasuna metodologian oinarritzen da: ibilgailuak % 100 elektrikoak dira,  fase teorikoan errealitate birtualeko simulagailu batean klaseak ematen dira, eta ikus-entzunezko materiala erabiltzen da aurrez aurreko fase praktikoan. Ildo horretan, online eta streaming bidezko irakaskuntza-sistemak aukera ematen du edozein unetan klase teorikoetara sartzeko, unibertsitateko campusetik bertatik aurrez aurreko klaseak izateaz gain.  

Errealitate birtualak erakutsi duenez, aplikazio ugari ditu prestakuntzaren esparruan. Kasu honetan, ikasleek ingurune seguru batean ikasten dute, benetako egoerak esperimentatzen dituzten auto batera igo aurretik. Horrela, prestakuntza praktikoan hasterako orduan, maila askoz altuagoa dute.  

Tawity 2019an sortu zen eta joan-etorrien ingurumen-inpaktua ezabatzea du helburu bezala: batetik, ibilgailu % 100 elektrikoa duen lehen autoeskola delako, sortzaileek azpimarratu dutenez, eta, bestetik, bere publikoetako bat Deustuko Unibertsitateko ikasleak direlako, bertan baitago autoeskola, eta horrek lekualdatzeak murrizten ditu. Aldi berean, enpresak gidabaimena ateratzeak dakartzan kostuak murriztu nahi ditu, beharrezko klase praktikoen kopurua % 40an murriztuz.  

Unibertsitatearen Bilboko kanpusean kokatuta daudenez, Tawityko arduradunek gidabaimena ateratzeko prozesuan ez ezik, etorkizunean ere lagundu nahi diete ikasleei, car-sharing zerbitzuak eta ordukako alokairua eskainiz, besteak beste. Etorkizunerako mugikortasun-aukerak dira hauek, eta erakunde publikoek eta enpresa pribatuek dagoeneko aztertzen ari dira, belaunaldi berrietan garraio pribatuaren erabileran gertatzen ari diren aldaketengatik eta trantsizio ekologikoaren ondoriozko beharrengatik.  

Euskadin lortutako lehen turismo elektrikorako baimena  

Otsailean hasi zituen klaseak start-up honek bere berrikuntza teknologikoekin. Urrutiko metodologiari esker, saio teorikoak eta praktiko birtualak ez dira gelditu Covid-19aren krisiaren ondorioz. Ekainean aurrez aurreko jarduera berreskuratu ondoren, ikasle batek Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren azterketa praktikoa gainditu zuen. Horrela, Euskadin auto elektriko batean gidabaimena lortzen duen lehena bihurtu zen, Deustuko Unibertsitatetik nabarmendu dutenez.  

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.