Eman izena startupen euskal sarean

Bai, baino… nola?

Gehiago irakurri

MENUA

13/10/20

noticia

Xabetek sektore eolikoari haize-sorgailuetatik jasotako datuetarako sarbide garden bat errazteko tresna berria sortu du

Xabet enpresa eolikoen lana errazteko helburu duen lantalde baten buru da. Lantalde horretan sektoreko hornidura-katearen lehiakortasuna hobetzeko, haize-sorgailuetatik jasotako datuetarako sarbidea erraztea bilatzen da. "Haize-sorgailuen datuak partekatzea" izeneko taldea irailaren 25ean hasi zen lanean Euskadiko Energia Klusterraren bultzadarekin. 

Donostiako konpainia 2018. urtearen hasieran sortu zen, eta industriaren, energiaren eta, duela gutxi, osasunaren arloko tresna digitaletan aditua da. "Sektore eolikoko hainbat eragileren arteko lankidetza-ingurune bat sustatu nahi dugu, aktibo eolikoen datuak eta lotutako hornidura-kate osoa modu eskuragarriago eta gardenagoan erabili ahal izateko", azaldu du Alberto Conde Mellado, euskal enpresaren buruak. 

Bildutako datuen trazabilitatea eta konfidentzialtasuna bermatzeko, lantaldeak teknologiak aztertzen ditu, International Data Spaces Association (IDSA) delakoaren estandarretan oinarrituta, informazioaren jabeak datuei emango zaien erabileraren gaineko segurtasuna izan dezan. "Jabeak zehatz-mehatz jakin ahal izango du zer gertatzen den ekipoetan; noiz, nork eta nola eskuratzen diren datuak, eta, adibidez, negozio ereduak ere planteatzen ari dira partekatzea sustatzeko", gaineratu du Melladok. 

Xabetetik azpimarratu dutenez, "IDSA estandarra erabakigarria da proiektu honetarako", datuaren segurtasuna eta trazabilitatea bermatzen baititu. Tecnaliak sortutako teknologia hori, Xabeten plataforma digitalean txertatuko da, eta horrek "lankidetza-lanerako espazio bat ahalbidetuko du". Horrela, sektoreko informazioa aztertzeko tresna "berri eta espezifiko bat" sortuko da, izan ere, gaur egun, "osagaien fabrikatzaileek ez dute plataforma edo teknologia espezifikorik, eta ez dute datuen analitikaren arloan aditua den talderik, ez baitira beren ekoizpenaren eta egungo negozioaren elementu zentralak". 

Xabetek, lantalde horretan ez ezik, Energia Klusterrak gidatutako DOC-OFF proiektuan ere parte hartzen du, itsas aerosorgailuen datuak biltegiratzean eta aztertzean oinarrituta dagoena. Konpainia digitalak plataforma batekin lan egiten du proiektu honetan, adimen artifiziala eta datuen analitika erabiliz, azpisistemetatik iristen diren datuak islatzen dituena, adierazle kritikoenak hobetu ditzaketen ekintza egokiak aurreikusteko. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.  

Eman izena startupen euskal sarean

Kontaiguzu nolakoa den zure startup-a: nortzuk zareten, zer egiten duzuen, zeintzuk diren zuen erronkak… 15 minutu baino ez dituzu behar. Baina probetxua aterako diozu segundo bakoitzari.

Bete inprimakia

Contenidos relacionados

27/03/2024

noticia

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

26/03/2024

noticia

Ekintzaileentzako laguntzak: Bihur ezazu zure negozio ideia enpresa berritzaile eta errentagarri Ekintzailerekin

Ideia berritzaile bat duzu eta enpresa bihurtu nahi duzu? Orduan interesatzen zaizu Ekintzaile 2023, programa ezagutzea. Ekintzailetza bultzatzeko laguntza horrek laguntza ekonomikoa eta adituen aholkularitza eskainiko dizkizu zure proiektua bideragarria eta arrakastatsua izan dadin.

26/03/2024

noticia

Bakarts, artearen NFTen ‘marketplace-a’

Startupak aplikatzen duen teknologia berritzailea artisten eta bildumagileen arteko ondasun digitalen salerosketei segurtasuna bermatzen die

25/03/2024

noticia

Branka, tripulaziorik gabe eta urruneko kontrolarekin funtzionatzen duten itsasontziak fabrikatzen dituen Orioko ingeniaritza

Enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du eta industriarako pieza arinak eta teknologia propioa duten eguzki-panelak ere eskaintzen ditu.